Jadanik ohartuko zinen, irakurle, programatu nahi dutenei edo Basic lengoaiaren trikimailuak hobeto ezagutu nahi dituztenei zuzendutako artikuluak idazten direla atal honetan. Hori da gure asmoa behintzat.
Informatika berez, edo batzuen ustez behintzat, zientzi arloko jendeari zuzendua baldin badago ere, hori ez dela guztiz egia esan behar. Egia da, zientzi arlokoa ez denari gehiago kostatzen zaiola programatzen hastea. Baina bestalde, egia da informatikaren esparrua ez dela programatzaileen mundura mugatzen ere; erabiltzaileek ere badutela ezinbesteko garrantzia honetan alegia.
Jadanik ohartuko zinen, irakurle, programatu nahi dutenei edo Basic lengoaiaren trikimailuak hobeto ezagutu nahi dituztenei zuzendutako artikuluak idazten direla atal honetan. Hori da gure asmoa behintzat.
Asmo hau aurrera eramateko zenbait gai eta joko desberdin landu dugu aldizkari honetan; zerbait konkretua eskainiz gauzak hobeto ikasten direla bait deritzogu.
Has gaitezen, sarrera hau egin ondoren, ale honetan aurkezten dugunaren berri ematen. Azken artikuluak matematika-arlokoak izan dira, zatikien inguruko zenbait programa eta zenbakiak memorizatzeko jokoa hain zuzen ere. Ale honetan berriz, izenburuak ongi adierazten duenez, SINONIMOAK eta ANTONIMOAK lantzeko programa bat eskainiko dugu; hizkuntz arloko programa bat. Baina, programari bide eman aurretik, gogora ditzagun kontzeptu hauen esanahiak zeintzuk diren.
SINONIMOA
Zentzu bera, edo antzekoa, eta forma desberdinak dituzten hitzak dira sinonimoak.
Bapo eta ederki hitzak elkarren sinonimoak dira, adibidez.
ANTONIMOA
Hitz baten aurkakoari deritzo antonimo.
Sartu eta atera hitzak elkarren antonimoak dira, adibidez.
Programaren azalpena:
Saioa hasi iruzkinak uzteko.