Zerotik infinitura

Irazabalbeitia, Inaki

kimikaria eta zientzia-dibulgatzailea

Elhuyar Fundazioa

Duela hamar urte Voyager 2 zunda espaziala Saturno planeta liluragarrira iritsi zen. Voyager 1 eta 2 duela hamahiru urte jaurti ziren Cañaveral lurmuturreko zentru espazialetik gure sistemako kanpo-planeta erraldoiak esploratzeko helburuz. Beren lana ongi baino hobeto bete ondoren, gure planetako zerutik, izarrarteko espazioaren hustasunean murgilduz, eternitatearen infiniturantz abiatu dira, gure zibilizazio teknologiko ahul eta hauskorraren bozeramaile bailiren.

Voyager zunda espazialak 8.000 kg pisatzen ditu. Goi–aldean ikusten den antena komunikazio-antena da eta ukaezinezko garrantzia izan du misioaren arrakastan. Zunda bakoitzak azterketarako 11 tresna desberdin eraman ditu. Zundari indarra 3 erreaktore nuklear txikik emandako elektrizitateak hornitu dio.

1977.eko irailaren 5ean jaurti zen irudiko Voyager 1 . Bere anaia bikia, hamabost egun lehenago jaurti zen.

Jupiterren eraztunak. Voyager 1 ek hartutako argazki honetan nabarmen ikusten dira eraztunak. Voyager 1 ek 1979.ean hartutako argazkia.

Jupiterren Orban Gorri Handia gure sistemako fenomeno atmosferiko ikusgarrienetakoa da. Zientzilariek uste dutenez, Lurra baino hiru bider handiagoa den orban hori ekaitz itzela da. Argazki honetan kolorea nabarmendua dago.

Jupiterren lau satelite handienak (Ganimide, Europa, Io eta Kalisto) Galileok aurkitu zituen, berak asmatutako teleskopioaren bidez. Horrexegatik satelite galilear esaten zaie. Irudian Europaren gainazal leuna.

Io–k eguzki–sistemako sumendirik handienak ditu. Irudian horietako baten leherketa ikus daiteke planetaren ertzean, puntu argitsu moduan.

Amaltea, Jupiterren sateliterik barnekoena.

Eguzki–sistemako ume kuttuna, Saturno. Puntutxo argitsuak Dione, Tetis eta Entzelade sateliteak dira. Hamabost satelite ditu guztira. Voyager 1 ek 1980.ean hartutako argazkia.
Neptunok ere atmosfera zurrunbilotsua du. Irudian Orban Handi Iluna ikusten da.

Jupiterren kasuan bezala, Saturnoren atmosfera ere oso zurrunbilotsua da. Oso trinkoa da gainera eta helio eta hidrogenoz osaturik dago batez ere.

Mimas kraterez josita dago. Satelitearen goi–aldean dagoena guztietan nabarmenena da.

Saturnoren eraztunak hamaika eraztuntxoz osaturik daude. Kolore–aldaketek osagai kimiko desberdinak dituztela adierazten dute.

Voyager 1 ek aurkitutako ilargi berriak eraztunen gainean flotatuz.

Entzeladek 500 km-ko diametroa

Uranok ere eraztunak ditu, nahiz eta Saturnoren eraztunen edertasuna berdintzen ez duten. Bereratzi eraztun ditu guztira.

Urano kolore urdinskako planeta da. Ezkerreko irudiaren kolorea faltsua da. Bost satelite ditu: Miranda, Ariel, Titania, Umbriel eta Oberon. 1986.ean hartutako argazkia.

Arielen gainazal urratua.

Voyager 2 Uranori agur egiten.

1989N1, Voyager 2k aurkitutako satelite berria.

Neptunok ere atmosfera zurrunbilotsua du. Irudian Orban Handi dena ikusten da.

Pluton satelitearen gainazala.

Neptunora, Voyager 2 iritsi zen 1989.ean. Kolore faltsuko irudi da hau.


Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila