Zumaiako txoko honetatik, naturgune interesgarri hauei eskaini nahiko genieke azkeneko artikulua. Gogoratzen bazarate, naturgune hauek aztertzen hasi ginenean kostaldean kokatzen diren ekosistemarik adierazgarrienak aipatzen genizkizuen.
Badira 80ren bat urte izpi kosmikoak aurkitu zirenez geroztik. Gaur egun beraien izaera ondo samar ezagutu arren, iturriaren auzia puri-purian dago zientzilarien artean. Nondik datoz izpi kosmikoak?
Sistema hinduak Europaraino heltzeko mila urte behar izan zituen, arabiarrak bitartekari izan zituelarik. Arabiarrak hedatu zirenean herri guztietan zeuden lan greziarrak, filosofikoak, zientifikoak edo literaturazkoak bildu eta arabieratu egin zituzten.
Arrasateko iharduera industriala eta kulturala ez da hutsetik abiatu. “Jose Mª Arizmendiarrieta Eskola Politeknikoa” bisitatu ondoren, Arrasaten dagoen martxaren sustraia aurkitu genuela esan dezakegu. Gure lankide den Joseba Etxeberriak zuzendu zuen gure bisitaldia, Eskolako pertsonak zein txokoak aurkeztuz. Eskolaren historia, filosofia eta ekintzei buruz hitz egiteko Joan Leibar eta Milagros Arregi izan genituen ondoan.
Honez gero oporrak bukaeran izango dituzue gehienok eta jolas eta entretenigarriak alde batera utzi, neurri batean. Ale honetan eskaintzen dizuegun programaren helburua zenbakien idazkera lantzea da. Nahikoa sinplea da erabilpenaren aldetik, baina horrek ez du esan nahi erabilgarria ez denik.
Valladolideko Medikuntz Fakultatean arrakastaz burutu zen apirilean Estatu-Mailako II. Birologi Batzarra. Birologoen artean Europa nahiz Estatu Batuetatik etorritako adituak izan ziren, erabiltzen dituzten baliabideak ederki eta dotoreki —maila oso espezializatua izan arren— azaldu zituztelarik.
Garai batean laborategiko bitxikeria besterik ez zena, gaur egun industrian laserrari lehia egiten ari zaio. Izan ere presio handiko ur-zorrotada guztiz mehearen bitartez, edozer ebaki daiteke: zura, altzairua, granitoa, marmola, larrua, plastikoa, etab.
Orain aste batzuk ikusi ahal izan dugu Euskal Herriko zinemetan “Camille Claudel-en pasioa” izeneko filme hunkigarria. Filme hori ikusi dugun asko harriturik geratu gara datu batekin: Rodin eskultore goraipatuaren zenbait obratan Camille Claudel-en partaidetza zenbaterainokoa izan zen jakin ahal izan dugu. Ez Rodin-ek, ez historiak, ez dute ordaindu emakume horrekiko duten zorra. Ez dirudi hala ere kasu bakarra denik. Orain dela gutxi aurkitutako Albert Einstein-en idazki batzuetan oinarrituz, bere lehen emazteak uste baino paper garrantzitsuagoa jokatu zuela dio zenbaitek. Itxuraz, erlatibitateari buruz lehen artikulu originala biek idatzi zuten.