Erreportajeak

Tekniker: ikerketa aplikatua

1991/05/01 Aizpurua Sarasola, Joxerra -
Arrojeria, Eustakio - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Euskal Komunitate Autonomoko ikerketa-zentru babestuei buruzko datuak ematen orain dela urte-pare bat hasi ginen. INASMET, IKERLAN eta CEITen egiten ari direna aditzera eman dugu orrialde hauetan. Txanda honetan Eibar aldera jo dugu, bertan dagoen TEKNIKER ezagutzearren.

Amiamoko zuria, zorion-hegaztia

1991/05/01 Aihartza, Joxerra -

Amiamokoak gizakiongandik gertu bizitzeko joera nabaria du, eta ez dio gure bizimoduari inolako eragozpenik ezarri eta bere edertasuna gozagarri da gure begientzat.

Laranja eta limoiak edo euskal kostalde tropikala

1991/05/01 Aldazabal, Jokin -
Aurtengoan indarrean iritsi den moda da: zitrikoak landatzea. Landareok apaingarri huts dira ala fruitua eman ere ematen dute? Erantzuna bete-betekoa …

Galaxia kiribilen besoak

1991/05/01 Arregi Bengoa, Jesus -

Azken bi artikuluetan galaxia kiribilen egituraren xehetasun txiki kontsidera daitezkeen bi gai erabili ditugu. Oraingo honetan, aldiz, egitura kiribil berari buruz arituko gara.

F-117: hegazkin ikustezina

1991/05/01 Uzkudun, Maddi -

1989.eko udaberrian zehar zenbait OHE (OVNI gaztelaniaz) agertu zen Kaliforniako zeruan. Inork ez zuen pentsatu OHE haiek hegazkinak izan zitezkeenik. Hegazkin ikustezin horren historia eta ezaugarriak ezagutuko ditugu orain.

Anestesiaren historia edo minaren aurkako borroka (I). Narkosiaren aurkikuntza

1991/05/01 Loizate, Alberto -

Morton-en eskutik eta Warren kirurgilari ospetsuak operatzen zuela, gaixoari eter gasa arnasteko emanez minik gabeko lehen ebakuntza egin zen. Bertan, masaileko tumorea erauzi zioten min-keinurik ere egin ez zuen gaixoari.

Asiako hegoekialdeko jokoak

1991/05/01 Angulo, Patxi -

Europako iparraldetik Asiako hegoekialdera, elurretatik montzoien lurraldeetara, vikingo eta laponiarren eskualdeetatik tigreen eremuetara. Joko guztietako piezak animaliak dira, eta eskualde horietako animalien artean tigrea nagusi denez, joko hauetan ere bai.

Landareen erabilerak: edari bizgarriak

1991/05/01 Salcedo Larralde, Isabel -

Historian zehar, gizarteak eta landareek batabestearekiko erlazio estua mantendu dutela ikus daiteke. Paleolitoko aztarnetan ikus daitekeenez, landareak elikadura, ehungintza, medikuntza eta etxegintzan erabili ziren. Ezaguna da Neolitoan (8.000 urte K.a.) egon zen kultur iraultza landareei lotuta egon zena. Hau da, landareak hezi eta nekazaritza bizimodu bezala garatu egin zen, ondoren gizakia bitzia ibiltaria izatetik geldikorra izatera igarota nekazari bihurtu zelarik. Beronek ohituretan izugarrizko aldaketak sorterazi zituen. Nekazaritzak beraz, ezinbesteko zeregin ekologikoa eduki zuen elikagai-iturri zelako eta biztanleri ugalketa bidera zezakeelako.

Automobil-radarra, errepide-zaindari

1991/05/01 Otaolaurretxi, Jon -

Errepidean baimendutako abiaduran baino azkarrago doanari isuna ezartzeko, gaur egun radar aurreratuak daude. Automobil normaletan muntatzen dira eta martxan doazela azkarregi dabilen ibilgailuari inork igarri gabe ateratzen diote erretratua, bertan abiadura, matrikula, data, etab. inprimatuz.

C programazio-lengoaia (IV). Kontrol-egiturak I

1991/05/01 Alegria Loinaz, Iñaki -
Maritxalar, Montse -

Kontrol-egituren bidez espresioak aukeratu edo errepikatzeko aukera dago. Egitura hauek C lengoaiaz nola idatzi eta erabili da kapitulu honen helburua.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila