Erreportajeak

Zein neurritakoa da?

1991/04/01 Martin Axpe, Iñaki -
Ez da batere erraza ikusten ez dugunaz arduratzea. Horregatik txikiegia zein handiegia gure buruan nahastu egin dira, beraien neurriak somatu …

Kronobiologia: gorputza erlojua ote da?

1991/04/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Gizakiaren prozesu biologikoak erlojuaren bidez kontrola daitezke; egun edota orduzko ziklo desberdinetara lotuak bait daude.

Galaxi haizea

1991/04/01 Arregi Bengoa, Jesus -

Galaxia kiribilak, ikertu beharreko arazoak oraindik asko eta oso garrantzitsuak dira, baina oraingo honetan orain dela gutxi behaketen baieztapena lortu duen batez arituko gara, nahiz eta oraindik dena erabat argi egon ez.

CD-ROM: biltegi erraldoia (I)

1991/04/01 Elhuyar Zientzia -
Joan den hamarkadan telebista-fabrikatzaileek telebistaren osagarri izango zen bideoari buruz lanean hasi ziren. Sistema honen garapenean erabili diren teknika, injinerutza …

Hartz arrea Ba omen zoaz betirako!

1991/04/01 Barrenetxea, Tere -

Gure inguruan badira hartz arrearen lurralde izandako bi gune: Kantabriar mendikatea eta Pirinio mendiak. Baina biak oso etxe baldar bihurtu dira aspalditxo hartzarentzat. Gizakiak era askotara ezarri dion presioak ia guztiz desagerterazi egin du. Ale bakan batzuk gelditzen dira bi gune hauetan eta ez dirudi urte luzetan iraungo dutenik. Bai Frantzian, bai Espainian, hartza babesteko lege eta neurriak ezarri dira azken urte hauetan, baina gero eta argiago dago ez direla aski izango. Lortutako babes legalak eta talde eta pertsona batzuek egindako lanek ez dute lortu hartz-populazioa bi gune hauetan egonkortzea. Denbora gutxi barru betirako desagertuko da gure inguruetatik.

Usaina

1991/04/01 Gurrutxaga, Antton - Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak

Aldi hartan, gaur egungo gizakiak imajinatu ere ezingo lukeen kiratsa zen nagusi herrietan. Kalean simaur-usaina zegoen, barruko patioetan txisa-antza, eskailera-begietan egur ustela eta arratoien kaka-usaina; aireztatu gabeko geletan, hauts lizunduaren sunda; logeletan, maindire koipetsuena, bururdi umelena eta orinalen usain gozo sarkorra. Tximiniei sufre-kiratsa zerien; larru-apaindegiei lixiba kaustikoena; hiltegiei odolbatuarena. Gizon-emakumeei izerdi eta arropa zikinaren sunda zerien; ahotik, zoldutako hortz-haginen kerua; hatsari, tipula-usaina eta gorputzei, jadanik gazte ez zirenei, gazta mindu, esne galdu eta tumore gaiztoen hatsa. Ibaiak, plazak, elizak zeuden kirastuta, eta zubipe edo jauregia izan, kiratsa berdin usnatzen zen. Nekazaria apaiza bezain kiratsu zen artisau-ofiziala, maisuaren emaztea adina; noblezia osorik zegoen kirastua, eta erregeari ere, animalia odoltsuari adinako kerua zerion, eta erreginari ahuntz zaharrarena, udan zein neguan, zeren XVIII. mendean ez bait zen artean bakterioen iharduera korrosiboa eragotzi, eta ondorioz, ez zen giza ekintza sortzaile zein suntzitzailerik, bizitza-agerraldi hasberri zein gainbeherakorik, kiratsik ez zuenik.

Gauez ikusteko kaskoa pilotuentzat

1991/04/01 Otaolaurretxi, Jon -

Ezaguna da gaur egun aurrerapen tekniko asko material militarretan erabiltzeko ahalegin handiak egiten ari direla. Saiakuntza horietako bat, gerra-hegazkin edo -helikopteroetako pilotuek gauez egun argiz bezain ongi ikusteko prestatzen ari diren kasko berezia da.

Pigmentuen alkimia kimikak aztergai

1991/04/01 Juandaburre, B. -

Erdi Aroko eskuskribu eta freskoen kolore biziak alkimia eta artearen arteko elkarketaren fruitu dira. Egungo kimikak, kolore horiek dituzten pigmentuen sekretuak argitzen dihardu.

Europako Iparraldeko jokoak

1991/04/01 Angulo, Patxi -

Bi dira hona ekarriko ditugun jokoak: Hnefatafl eta Tablut izenekoak. Hnefatafl jokoa vikingoen artean zen ezaguna eta haiek zabaldu zuten. Tabluta, aldiz, laponiarrek jokatzen zuten.

Istripu nuklearren ondorio medikoak. Txernobileko istripuaren 5. urteurrena

1991/04/01 Furundarena Salsamendi, Jose Ramon -

1986.eko apirilaren 26an munduan izan den istripu nuklearrik larriena gertatu zen Sobiet Batasuneko Txernobilen. Aurten 5 urte betetzen direnez, egokia iruditu zaigu istripu horren ondorioez hitz egitea eta bide batez, edozein istripu nuklearren ondorioz gerta daitekeenaz ere bai.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila