Erreportajeak

Bizikleta bizitza denean

1991/06/01 Aizpurua Sarasola, Joxerra -

Errenterian jaio eta hazi den Joxean Daboz Sarasola txirrundularia Irungo Bentetako Ekialde izeneko bere etxean aurkitu genuen. Arratsalde hartako entrenamendu-saioa bertan behera utzi zuen, txirrindulari denak bakarrik konta ditzakeen gauzak kasetean grabatzeko. Bizikletari buruzko ezaugarriak galdetu bagenizkion ere, txirrindulariaren bizimodua izan zen gure elkarrizketaren helburua.

Zientzi karpa: zientzia ukituz

1991/06/01 Aizpurua Sarasola, Joxerra -

Bilboko Etxebarria parkean, joan den apirilean eta maiatzean, zirkuko karpa zirudien zerbait ikusterik izan da. Karpa horren azpian pailazoak eta animaliak aurkitu beharrean, penduluak, motoreak, argi-jokoak, etab. ikus zitezkeen.

Mankalak

1991/06/01 Abajo, Javier -
Angulo, Patxi -

Mankala izeneko joko-motaren zenbait bertsio ikusi ahal izan dugu. Hala ere, bertsio guztietan ideia bat mantentzen da: lurrean edo taula batean egindako zuloetan erein behar dira haziak, harriak eta abarrak, banan-banan.

Neguko ordua, udako ordua: osasunarentzat zer?

1991/06/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Ordu-aldaketari buruz asko hitz egin eta idatzi da, baina ba al dugu gaiari buruzko ideia argirik? Ez da hemen nire asmoa ordu-aldaketa gure osasunarentzat hor kalterik ez dagoela frogatzea.

Telebista-pantaila berriak

1991/06/01 Otaolaurretxi, Jon -

Bereizmen handiko telebista-pantailak saltzen hasi berriak dira jadanik, baina oraindik zinekoak baino askoz ere txikiagoak dira. Telebistak izan ere, hodi katodikoa erabiltzen du oraindik eta pantaila erraldoiak lortzeko sakonera handiegia beharko luke. Hemendik hamabosten bat urtera ordea, bereizmen handiko pantaila erraldoi meheak aterako direla espero da.

C programazio-lengoaia (V). Kontrol-egiturak II

1991/06/01 Alegria Loinaz, IƱaki -
Maritxalar, Montse -

F eta switch baldintzazko egiturak eta while eta do-while egitura errepikakorrak aurreko kapituluan aztertu eta gero, kapitulu honetan helburua azalpenetan datza.

Abilezia fina zutik mantentzea!

1991/05/01 Bardino von, K. -

Ez dirudi zaila denik. Hala ere, ez dugu denok ondo egiten. Batzuek, zutik daudenean, sorbalda bat bestea baino gorago edukitzen dute. Beste batzuek bizkarra aurrera okertuta izaten dute. Baina egia da postura ongi mantentzearen kontu hauetan benetako artistak ere badirela.

CD-ROM: biltegi erraldoia (eta II)

1991/05/01 Aizpurua Sarasola, Joxerra -

Aurreko alean CD-ROMaren sorreraz eta ahalmenaz idatzi genuenean, sistemaren muina eta alderdi fisiko-teknologikoa ez genituen aztertu. Artikulu honetan, aztergai geratu zen alderdia arakatuko dugu. Hortaz, diskoaren formatu fisikoa, errotazio-abiadura, datuak metatzeko ahalmena, datuen transferentzi abiadura, irispide-denbora eta erroreen zuzenketa jorratuko ditugu.

Kokainaren historia

1991/05/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Steven B. Karch-en eskutik kokainaren historiari buruzko ibilbide atsegin bezain garratza irakurtzeko aukera eduki dugu.

Astronomia XVII. mendean

1991/05/01 Bandres Unanue, Luis -

Giordano Bruno-k Unibertsoaren mugak guztiz urruti zeudela eta gure Eguzki-sistema infinitu diren beste batzuen artean sistema bat baino ez dela esaten zuen.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila