Erreportajeak

Energia berriztaezinak

1991/11/01 Irazabalbeitia, Inaki - kimikaria eta zientzia-dibulgatzailea

Energia berriztaezinen atal honetan, energia fosilak eta energia nuklearra dauzkagu.

Matematika eta 2. hizkuntza aurrez aurre

1991/10/01 Ansa, Lurdes - Elhuyar Edizioak

Jose Frantzisko Lukas Mujika oriotarrak, pasa den otsailean defendatu zuen Trebetasun eta Errendimendu Matematikoa Testuinguru Elebidunetan izenburuaz eginiko tesia. Era honetako lanik ez zen Euskal Herrian ezagutzen. Hori dela eta, biziki onartua izan da zenbait testuingurutan. Lan honen ardatza, gure Herrian hainbat buruhauste sortzen duen elebitasuna eta eskolumeek hainbat gorrotatzen duten matematikaren artean aurki daiteke. Besterik gabe hain arraroa dirudien erlazioaz luze eta zabal aritu da tesilan honetan. 800 bat orrialdetan gauza asko kontatu digu, ondo kontatu ere, baina guztia hemen azaltzea ezinezkoa denez, elkarrizketa honetan kontatu digunarekin konformatu behar. Ikus dezagun, bada, zer dioen.

Laneko baldintza fisikoak hobetzeko aholkuak (I)

1991/10/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Iharduera laboral luzeetan gehientsuenak sedentarioak eta espezializatuak izan ohi dira gaur egun. Horrek, sasoi edo forma fisikoa okerragotzera eta gutxitzera daramatzaten postura edo jarrerak hartzera edota mugimenduak egitera behartzen du pertsona. Ondorioz, gorputzaren oreka bortxatzen denez, molestia eta baita eritasunak ere ager daitezke.

Jeti, bizirik ote dago?

1991/10/01 Martinez Lizarduikoa, Alfontso -

Lurreratu egin nintzen zaldiak atseden har zezan, eta ortzi ertzean sartzen ari zen eguzki ederra ikusi ahal izan nuen. Han izugarri ondo egon nintzen nire pentsamenduetan murgildurik zeruari begira. Bapatean, atzekaldetik zarata bat entzun nuen. Bueltatu ondoren, hogei urratsetara edo, gizakume antzeko izaki ikaragarri handia ikusi nuen; ilez beterikoa. Berehalaxe bururatu zitzaizkidan Elurretako Gizatzarraz hainbat aldiz entzundako kondairak. Orain gogoratzen naizenez, izaki hark bi metroko altuera zeukan eta, hotz handia bazegoen ere, biluzik zebilen. Bere aurpegia zurbila zen (txinatarren antzekoa) eta buru erdian ile-sorta bat sortzen zitzaion. Aurpegian ile gutxi zeukan. Oinak launak zituen, eta eskuak itzelak ziren. Besoak, izterrak eta bularra ikaragarriak benetan. Berak ez ninduen ikusi, eta nik zelatan iraun nuen bospasei minutu inguru. Antza denez, beste animalia baten zain zegoen. Gero mugitzen hasi zen, lasterka, trebetasun handiz, desagertu arte.

Azeria, azerikeriatan maisu

1991/10/01 Aihartza, Joxerra -

Ugaztunen artean ospetsuen eta ezagunena dugu. Animalia honen abileziak eta lapurretarako trebetasunak aipamen berezia dute gure inguruko kultura guztietan, eta seguru esan genezake ez dela ez haurrik ez heldurik azeriaren itxura eta ohituren berri ez duenik.

Errotore bakarreko helikopteroa

1991/10/01 Otaolaurretxi, Jon -

Gaur egungo helikoptero normalek, bi errotore dituzte: bata handia eta erdian kokatua, eta bestea txikiagoa eta isatseko muturrean dagoena. Isatseko errotorearen matxurak direla medio, istripu asko izaten da aparatuak lurrera erorita.

Itsas dortokak lehorreratzen direnean...

1991/10/01 Elosegi, Iker -

Uztailaren 6a, goizeko lauak, Ya:lima:po herriko hondartzan. Tenperatura ohi bezala hogeitamar gradukoa da. Haizerik ez dagoenez, eltxoz beterik daude bazter guztiak eta hauen erasotik babesteko jantzi lodiz estalirik gaude, izerditan blai... Guyana frantseseko hondartza hau munduan ezagutzen den larruzko dortoka ( Dermochelys coriacea ) lehorreratzen deneko tokirik inportanteena da.

Eguzki-autoen lasterketa: puntako teknologiaren probalekua

1991/10/01 Uzkudun, Maddi -

1990.eko azaroaren 11n, kolore biziez margotutako eta geometria bitxiko gurpildun tramankulu-saldo bat, eguzkia lagun, Australiako iparraldeko Darwin-etik abiatu zen Australia zeharkatzera. Eguzki energia zuten erregai bakarra. World Solar Challenge du izena lasterketa ikusgarri honek. Auto zaratatsu eta poluitzaileena den 1 formularen aldean eguzki-formula duzu hau: auto isil eta garbiena.

Galaxien arteko talkak (II)

1991/10/01 Arregi Bengoa, Jesus -

Talka baten eboluzioa oso prozesu luzea da, eta gauzak guk uste bezala gertatzen badira ere, ezin dugu prozesu guztia ikusi; egoera bat baizik, filme baten fotograma bakar bat ikusita bezala.

Leioako unibertsitatetik eguzkiari begira

1991/10/01 Aizpurua Sarasola, Joxerra -

Martin Rivas industri injineru hau Atxurin jaio zen 1944. urtean. Leioan Fisika Teorikoa irakasten du eta Zientzi Fakultateko ikasle-dekanordea da. Martin-en partehartzearen arrazoia, Leioan burutzen ari diren saiakuntza bitxi batzuen berri ematea zen.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila