Erreportajeak

Diseinua eta mekanizazioa ordenadore bitartez (CAD / CAM)

1991/12/01 Barrero, Balere -
Yurramendi, Juan Mari -

Batez ere arlo teknikoan hain ezagunak diren CAD/CAM siglek duten edukina argitu asmoz osatu dugu artikulu hau.

Laponia: bizimodu latz eta gotorreko lurraldea

1991/12/01 Mujika, Alfontso -

Denboraren hasieran Jainkoak bi anaia munduratu zituen eta giro epel eta gozoko lurralde menditsua eman zien bizitzeko. Halako batean elurte bortitz batek lurralde hura astindu zuen eta bi anaiak elurpean hiltzeko zorian egon ziren. Bata, babestearren, harpe batean gorde zen. Bestea aire zabalean geratu eta elur-ekaitzari aurre egin zion. Atertu ostean biak onik zeuden. Ekaitzari aurre egin zionak munduko lurralderik hotzena hautatu zuen bizitzeko: laponiar guztien aita izan zen. Bestea hegoalderantz abiatu zen: gainerako gizaki guztien aita izan zen.

Radar berria hegazkin detektagaitzak atzemateko

1991/12/01 Sarriegi Eskisabel, Andoni -

Ikusi-makusi, zer ikusi? Ikusi/Ez-ikusi. Detektatu/Ez-detektatu. Gaitza/Erremedioa. Nagusigo militarra izateko lasterketa, aker-jauzien antzekoa da: batak handia besteak handiagoa. Estatubatuarrak, absolutu edo behin-betikoa litzatekeen arma egin nahian aritu dira. Erradiodetekzioak detekta ezin dezakeen hegazkinaren atzetik alegia. Eta lortu ere, lortua zutela egiaztatu zuten 1991ko urte hasieran Kuwait eta Iraken egindako gerran. Orain ordea, hara nondik elektronika frantziarrak asmatutako super radarrak aitzindaritza hartu duen! Absolututasun-usteak erdia ustel beste behin ere.

Litiozko bateriak: itxaropen eta zailtasun handiak

1991/12/01 Azkune Mendia, Iñaki -

Orain arte korronte elektrikoa hornitzeko berunezko baterien desabantaila nagusia, potentzi maila normala lortzeko behar duten pisu eta tamaina handia izan da. Automobilean adibidez, interesgarria da potentzia handiko bateria arina edukitzea eta horretarako litiozkoa interesgarria izan daiteke; pisu eta denbora berean lauzpabost aldiz energia gehiago eskain bait dezakete.

Nahaste-borraste III

1991/12/01 Angulo, Patxi -

Gabonetako oporrek parada egokia eskaintzen digute merezi dugun atseden txiki hori har dezagun. 25 galdekizun eskaintzen dizugu aje handiko egun hauetan zure burua entreteni dezazun.

Gripea

1991/12/01 Dorronsoro, Miren -
Garcia Calabuig, Miguel A. -

Guztiok dakigunez, gripea urtero azaltzen den eritasuna da. Urtean behin eta negu partean azaltzen da gehienetan.

1991.eko nobel sariak

1991/12/01 Juandaburre, B. -
Furundarena, E. -

Kimikazko Nobel saria Richard Ernst suitzarrari eman diote. Medikuntzako Nobel saria bi fisiologo alemanek jaso dute: Erwin Neher-ek eta Bert Sakmann-ek. Fisikazko Nobel saria fisikari frantses batek, Pierre-Gilles de Gennes-ek, irabazi du.

C programazio-lengoaia (X) Funtzioak II

1991/12/01 Alegria Loinaz, Iñaki -
Maritxalar, Montse -

Kapitulu honetan zehar funtzioei buruzko kontzeptu aurreratuagoak aztertuko ditugu: funtzioak eta erakusleak, main funtzio nagusia, erazagupen konplexuak eta funtzioen prototipoak.

Laneko baldintza fisikoak hobetzeko aholkuak (II)

1991/11/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Larriagoak dira zutik espazio txiki batean lan eginda sor daitezkeen arazo fisikoak ibiliz egiten direnetan sor daitezkeenak baino. Lehenengoez arituko gara.

Sofia Kovalevskaia (1850-1891)

1991/11/01 Duoandikoetxea Zuazo, Javier - EHUko matematika irakaslea

Sofia Korvin-Krukovsky Moskun jaio zen 1850.eko urriaren 15ean. Hogei urteko Sofiak Moskuko oztopo bera aurkitu zuen Berlinen: emakumeek ez zeukaten Unibertsitatera joaterik.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila