Erreportajeak

Errotore bakarreko helikopteroa

1991/10/01 Otaolaurretxi, Jon -

Gaur egungo helikoptero normalek, bi errotore dituzte: bata handia eta erdian kokatua, eta bestea txikiagoa eta isatseko muturrean dagoena. Isatseko errotorearen matxurak direla medio, istripu asko izaten da aparatuak lurrera erorita.

Itsas dortokak lehorreratzen direnean...

1991/10/01 Elosegi, Iker -

Uztailaren 6a, goizeko lauak, Ya:lima:po herriko hondartzan. Tenperatura ohi bezala hogeitamar gradukoa da. Haizerik ez dagoenez, eltxoz beterik daude bazter guztiak eta hauen erasotik babesteko jantzi lodiz estalirik gaude, izerditan blai... Guyana frantseseko hondartza hau munduan ezagutzen den larruzko dortoka ( Dermochelys coriacea ) lehorreratzen deneko tokirik inportanteena da.

Eguzki-autoen lasterketa: puntako teknologiaren probalekua

1991/10/01 Uzkudun, Maddi -

1990.eko azaroaren 11n, kolore biziez margotutako eta geometria bitxiko gurpildun tramankulu-saldo bat, eguzkia lagun, Australiako iparraldeko Darwin-etik abiatu zen Australia zeharkatzera. Eguzki energia zuten erregai bakarra. World Solar Challenge du izena lasterketa ikusgarri honek. Auto zaratatsu eta poluitzaileena den 1 formularen aldean eguzki-formula duzu hau: auto isil eta garbiena.

Galaxien arteko talkak (II)

1991/10/01 Arregi Bengoa, Jesus -

Talka baten eboluzioa oso prozesu luzea da, eta gauzak guk uste bezala gertatzen badira ere, ezin dugu prozesu guztia ikusi; egoera bat baizik, filme baten fotograma bakar bat ikusita bezala.

Leioako unibertsitatetik eguzkiari begira

1991/10/01 Aizpurua Sarasola, Joxerra -

Martin Rivas industri injineru hau Atxurin jaio zen 1944. urtean. Leioan Fisika Teorikoa irakasten du eta Zientzi Fakultateko ikasle-dekanordea da. Martin-en partehartzearen arrazoia, Leioan burutzen ari diren saiakuntza bitxi batzuen berri ematea zen.

Analisi bioenergetikoa

1991/10/01 Etxeberria, E. -

Ondorengo lerrootan une estresatu eta larrietan lagungarri izan daitekeen zerbaiten inguruan mintzatuko gatzaizkizue. Zer da analisi bioenergetikoa? Hau argitzeko, Alexander Lowen-en hitzak dakartzagu hona.

Erlatibitate orokorraren eraginpean

1991/10/01 Martin Axpe, Iñaki -

Einsteinek 1905. urtean Erlatibitate Bereziaren Teoria (EBT) plazaratu zuenean, denborari buruz geneukan kontzeptua irauli egin zuen erlatiboa zela esanez. Hamar urte geroago ostera, are ustegabe harrigarriagoa utzi zigun: ezagutzen ditugun espazio eta denbora... kurbatuak omen dira.

Paradoxak (I)

1991/10/01 Angulo, Patxi -
Murua Aitziber -

Hiru motako paradoxak bereiz ditzakegu: Itxuraz kontraesankor diren baieztapenak, baina benetan egiazkoak direnak; Itxuraz egia diruditen baieztapenak, baina errealitatean kontraesanik daukatenak; Argumentu baliozkoak edo logikoak ondorio kontraesankorretara daramatzatenak.

C programazio-lengoaia (VIII). Datu-egiturak (II)

1991/10/01 Alegria Loinaz, Iñaki -
Maritxalar, Montse -

Oraingo honetan hiru datu-mota berri aztertuko ditugu: egiturak edo erregistroak, bildurak eta enumeratuak.

EGITURAK, BILDURAK ETA ENUMERATUAK

SINONIMOAK

Erlatibitate bereziaren eraginpean

1991/09/01 Martin Axpe, Iñaki -

rtikulu bitan munduko denbora- eta neurri-eskalak jorratu genituen eguneroko gauzekin erkatuz. Oraingo honetan Erlatibitate Bereziaren Teoriari helduko diogu.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila