Erreportajeak

iSare, etorkizuneko sare elektrikoaren enbrioia

2011/06/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

2012aren bukaerarako mikrosare elektriko bat instalatuko dute Donostian, Miramongo Parke Teknologikoan. Gipuzkoako sare elektriko berritzaile baten hasiera izango da, eraikin berri baten lehen harria bezalakoa. Hori bai, probatu eta hobetu daitekeen lehen harri bat izango da, eta optimizatzen dutenean, bidea irekiko dio sare elektrikoaren hurrengo belaunaldiari: sare elektriko adimendunari.

Genetika medikuntzaren zerbitzura

2011/06/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Medikuntza pertsonalizatuaren helburua da ezaugarri genetiko berdinak dituzten pertsona-taldeak identifikatzea, ezaugarri horiek kontuan hartuta talde bakoitzari ondoen egokitzen zaizkion prebentzio-neurri, diagnostiko eta tratamenduak eskaintzeko.

Txernobil: lurrikara 25. urteurrenean

2011/04/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Apirilaren 26an 25 urte beteko dira Txernobilgo hondamendia gertatu zela. Horrelako datak aproposak izaten dira gertatutakoa oroitzeko. Aurten, baina, lehenago berritu zaigu denoi oroimena: Japoniako Fukushima zentraleko istripuak ekarri digu gogora ordukoa. Horri guztiari buruzko gogoeta egin dute, besteak beste, Igor PeƱalva eta Jose Ramon Etxebarria ingeniari nuklearrek.

Megahiriak; mundua gero eta hiritarragoa

2011/04/01 Lakar Iraizoz, Oihane - Elhuyar Zientzia

Hirietan bizitzeko aukera egin dugu gizakiok azken ehun urteotan. Azkeneko berrogei urteetan, munduko populazioa bikoiztu egin da; hirietan bizi direnen kopurua, berriz, bost aldiz handitu da. Zazpi milioi lagun gara munduan, eta erdia baino gehiago hirietan bizi da. Hiritarren hamarretik bat, gainera, 21 hiritan baino ez da bizi. Megahiriak dira 21 horiek, hamar milioitik gorako populazioa dutenak. Biztanle-kopuruak ez ezik, hirietako jendearen baliabideek ere izugarrizko eragina dute hirien garapenean. Hala, modu batera edo bestera eboluzionatzen dute hiriek. Bizidunak balira bezala.

Neandertalak, gugandik ez hain desberdinak

2011/03/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Zientzia-aldizkari eta aditu askorentzat, neandertalen genomaren deskodetzea izan zen iazko albiste garrantzitsuenetako bat. Horrez gain, ikerketa gehiago plazaratu dira azkenaldian, eta guztiek neandertalak hobeto ezagutzea ekarri dute. Horren ondorioz, haien gaineko ikuspegia aldatu egin da: uste zuten baino aurreratuagoak, garatuagoak eta sofistikatuagoak zirela frogatzen ari dira ikertzaileak.

Transbordadoreen gainbehera

2011/02/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Transbordadoreen azken misioak, STS-134, ustez otsailaren 26an abiatu behar zuen. Baina aurreko misioa atzeratu egin zen, eta planifikazioa aztertu behar izan zuten berriro. 2010eko abenduaren 3an, NASAk iragarri zuen STS-134 apirilaren 1ean abiatuko zela. Litekeena da berriz ere atzeratzea. Nolanahi ere, transbordadoreen garaia 2011n bukatuko da. Eta orduan zer?

Jaizkibel-Ulia: babesa itsasoratu zain

2011/01/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Gipuzkoan, 370 kilometro karratu inguruko itsaso-zati bat eremu babestu izendatzeko proposamena aurkeztu dute OCEANA eta EBEO erakundeek. Izendapen horren bidez, Donostia eta Biarritz arteko itsasoan korridore ekologiko bat osatuko litzateke.

Ezintasunen gainetik, autonomia pertsonalera bidean

2011/01/01 Aulestiarte Lete, Izaro - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Teknologia berriak ezintasunak dituzten pertsonen bidaide bihurtu dira azken urteotan. Ate berri ugari ireki dizkiete, besteak beste, komunikatzeko edo mugitzeko arazoak dituztenei. Hala ere, eremu horretan ere bada haientzako oztoporik: irisgarritasuna. Eta paradoxa horrekin amaitzea da, hain justu, egungo erronketako bat. Laguntzeko gailuen garapena bezain garrantzitsua da teknologia guztientzat irisgarri egitearen aldeko apustua.

Izokin transgenikoa, lasterraren aurka

2011/01/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Iaz dena alde zuela ematen bazuen ere, uste baino gogorragoa egiten ari zaio izokin transgenikoari merkatura iristeko bidea.

Segundoa koatrilioi bat zatitan banatuta

2010/12/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Yoctosegundoa da oraingoz denboraren azpiko muga, neurri horretako pultsuak sortu baititu Max Planck Institutuko fisikari-talde batek.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila