Erreportajeak

Zientzia eta teknologiaren irudia, gazteen ispiluan

2012/03/20 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Gaur aurkeztu da Euskal Herriko gazteek zientziari eta teknologiari buruz duten pertzepzioa azaltzen duen azterketa. Ikerketa zabala izan da; hain zuzen, Elhuyar Fundazioko Eneritz Muguruza azterketaren koordinatzailearen arabera, ez dira mugatu gazteek zientziaz eta teknologiaz duten iritzia biltzera: “diagnosi sakon bat egin nahi izan dugu, eta, horretarako, gai horiei buruz duten interesa neurtzeaz gain, haien informatzeko ohiturak ezagutu nahi izan ditugu, eta ikusi nola baloratzen duten eskolan jasotzen duten prestakuntza zientifiko-teknologikoa. Azkenik, bokazioei buruz ere galdetu diegu”.

Kutsadura ikusezina argitan

2012/03/01 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Gipuzkoako 550 familia daude INMA proiektuan sartuta. 2006an hasi ziren horretan. Orduan, Zumarragako ospitalera kontsultara joandako 630 emakume haurdunekin abiatu …

Polo bakarra, amets bat

2012/02/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Monopolo magnetiko bat aurkitzen duenak, ia ziur, Fisikako Nobel saria irabaziko du. Hala ere, ez dago inolako ziurtasunik esateko monopolo magnetikoak existitzen direla. Baina merezi du bilatzea? Fisikari askok esaten dute baietz.

Fukushimaren lezioa

2012/02/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

"Ez dadila berriro halakorik gertatu" esatetik hori horrela izateko neurri eraginkorrak ezartzera, tarte handia dago. Tarte horretan daude zentral nuklearren segurtasunaz arduratzen diren erakundeak, eta, orain, Fukushimako hondamendiaren urteurrena iristear denean, kontuak aurkezteko garaia iritsi zaie. Bitarte horretan, zenbait adituk beren iritziak eta azterketak plazaratu dituzte, eta askok Fukushimakoak lezio garrantzitsuren bat irakatsi diela aitortu dute.

DNA ez da DENA

2012/02/01 Lakar Iraizoz, Oihane - Elhuyar Zientzia

Bi ur-tanta berdin ez dauden bezala, biki monozigotikoek ere izaten dituzte bata bestetik bereizten dituzten ezaugarriak. Desberdintasun horiek, ordea, ez dituzte geneetan gordeta izaten; genetikoki berdin-berdinak izaten dira anaia edo ahizpa bikiak. Gauza bera gertatzen da norbanako bakoitzaren zelulekin: zelula guztiek dute informazio genetiko bera. Kristalinoko zelulek, ordea, antz txikia dute urdaileko zelulekin, edo giharretako zelulekin. Desberdintasuna, kasu guztietan, informazio genetikoaren espresioan dago.

3Dko avatarrak, fikziotik errealitatera

2012/01/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Ohituta gaude 3Dko avatarrak ikusten bideo-jokoetan, filmetan eta entretenimenduaren industriaren beste zenbait produktutan; ez hainbeste, ordea, medikuaren kontsultan edo etxean, eta are gutxiago norberaren itxura duten avatarrak. Alabaina, Tecnaliak garatu duen proiektuak arrakasta badu, litekeena da avatarrak ohiko bihurtzea medikuntzaren arlo batzuetan.

Smartphone baten erradiografia

2011/12/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Telefono mugikor baten bolumena ez dago 100 zentimetro kubikotik oso urruti. Batzuk pixka bat handiagoak dira, eta beste batzuk pixka bat txikiagoak, eta bolumen horretan sartzen dute fabrikatzaileek irudimenak eskatzen dien teknologia guztia. Paul Minguez Akting enpresako ingeniariak kontatzen du telefono modernoak, irudimen horri esker, ez direla telefono hutsak, baizik eta telefono "adimendunak": smartphoneak. Minguezek gidatuta, smartphone baten erradiografia egingo dugu.

Iparrorratz birtuala

2011/11/01 Alvarez Agirre, Inma - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Itsasoan nabigatzean, norabide zehatza ezagutzea, eta akatsik gabe, ez da inoiz kontu erraza izan. Orain, ordea, hori alda daiteke, Aitor Martinez EHUko irakasle eta merkataritza-nabigazioko kapitainak sortu duen itsasorratz birtualari esker.

Txantxarraren aurka, onena listua

2011/11/01 Urruzola Arrate, Manex - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Txantxarraren kontra eraginkorrak diren substantziak badira, xilitola, kolutorio antimikrobiarrak eta fluorra, esate baterako. Baina onena, denetan eraginkorrena, norberaren listua da. Noski, hortzak ongi eta maiz garbitzeak ere laguntzen du. Edo, hobeto esanda, ongi eskuilatzeak. Izan ere, hortzetako pasta ez da uste bezain beharrezkoa.

2011ko Nobel sariak

2011/11/01 Elhuyar Zientzia -

Urriaren lehenengo egunetan jakinarazi zuen Nobel Fundazioak nor izango diren 2011ko saridunak.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila