Erreportajeak

Espedizio ozeanografikoak, ontziak bete lan

2011/11/01 Lakar Iraizoz, Oihane - Elhuyar Zientzia

Bidaiak irauten duen tartea baino askoz iraupen luzeagoa dute espedizio ozeanografikoek. Abiatu baino lehen, prestaketa-lan handiak egiten dituzte zientzialariek, bidaian sor daitezkeen ezbeharrei aurre hartzeko. Eta, ondoren, bidaian bildutako materialari zukua ateratzeko garaia iristen zaie. Hainbat urte iraun dezake lan horrek.

Denboran atzera, DNAri jarraika

2011/10/01 Lakar Iraizoz, Oihane - Elhuyar Zientzia

DNAren haritik tiraka, denboran atzera egin daiteke, eta giza taldeak, eta haien kulturak, nondik nora mugitu diren jakin. Azkenaldian egin diren ikerketa batzuek iradokitzen dute, adibidez, gizonen eskutik iritsi zela nekazaritza Europako mendebaldera Ekialdeko lurretatik. Dirudienez, Europako lurraldeetara iristean, bertako emakumeekin batu ziren gizon haiek.

LED. Argia aldatu da

2011/10/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Argia sortzeko modua aldatu da. Wolframiozko hari goriaren sistema, ohiko bonbilla, zaharkituta dago. Eta merkuriozko lurrun bati fluoreszentzia eragitekoari, hodi fluoreszenteari, lehiakide indartsu bat agertu zaio: LED argia. Aspaldiko asmakuntza da, baina azken hamarkadetan izan dituen aurrerapenek puntako teknologiara bultzatu dute. Eta, adituen ustez, bi edo hiru urteren buruan, iraultza handia ekarriko du.

Elikagai-krisietan komunikazioa da giltza

2011/10/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

"Azken aldiko elikagai-krisiek agerian jarri dute hiritarrek ez dutela ez ulertzen ez sinesten egiten den komunikazioa". Hitz horiek José Luis …

Afasia, hitzak buruan galduta

2011/10/01 Leturia Yurrita, Iñaki - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

San Sebastian eguna, 6 urte atzera. Josetxo egun berezia gozatzen zebilen, seme zaharrenarekin. Arratsaldeko zazpietan zerbait hartzera sartu ziren biak …

Exoplanetak. Lurraren parekoen bila espazioan

2011/09/01 Lakar Iraizoz, Oihane - Elhuyar Zientzia

Azkeneko 15 urteetan 600 planeta identifikatu ditugu eguzki-sistemaz kanpo. Orain dela 25 urte, berriz, eguzki-sistemako planetak baino ez ziren ezagutzen. 1992an aurkitu zen lehengo exoplaneta. Orain, identifikatu ez ezik, adituak dagoeneko hasiak dira horietako batzuk karakterizatzen; hau da, zer izaera eta ezaugarri dituzten bereizten.

Aduana, epe ezezaguneko geldialdia

2011/09/01 Lakar Iraizoz, Oihane - Elhuyar Zientzia

Izan dezaketen arriskuarengatik, edo helmugara behar bezala iristeko dituzten eskakizunengatik, neurriak hartu behar izaten dira substantzia biologikoak eta kimikoak garraiatzeko. Eta, herrialdeen arteko mugetan agintariek zorrotz kontrolatzen dute zer sartzen eta ateratzen den.

Txertoak ezbaian jartzen direnean

2011/07/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia
Txertatzeari uko egiteak kontrolpean zeuden gaixotasun batzuk indartzea ekarri du. Azken hilabeteotan, elgorri-kasuak areagotzen ari dira Europan. Deigarria da, duela …

Surfa teknologiaren olatuan

2011/07/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Berriki, surfarekin lotutako bi proiektu aurkeztu dituzte: Surfsens eta Wavegarden. Lehena sentsazioak zenbaki bihurtzen dituen surf-ohola da, eta, bigarrena, olatu artifizialak sortzeko sistema. Dirudienez, surfaren industriak nahiago du olatuaren bila joan, haren zain egon baino.

Fotovoltaikoak: salmentetan harro, eraginkortasunean bare

2011/07/01 Urruzola Arrate, Manex - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Abiadura bizian hazten ari den teknologia gaztea da fotovoltaikoa. Azken urteetan salmentetan hazkunde ikusgarria izan du, eta horrek aldaketa nabarmenak sortu ditu munduko merkatuetan. Aldiz, sistema fotovoltaikoen eraginkortasuna gutxi hobetu da azken hamarkadan. Izan ere, negozioaren arrakastan ikerketa-lerroen emaitzek baino zeresan handiagoa izan dute kostu-murrizteek, dirulaguntza-politikek eta irabazi-marjinek. Baita espekulazioak ere.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila