Aurreko zenbakian lindano-ekoizpenak sortutako poluzioaz luze hitz egin genuen. Zuetako askok hala eskaturik, lurzoruaren karakterizazioa zer den eta nola egiten den galdetzera jo dugu oraingoan. Hau da, poluzioaren lehen aztarnak nola aurkitzen diren argi diezaguten. Hori guztia jakiteko, zeregin horietan maiz aritzen den taldearengana hurbildu gara: Zamudioko Parke Teknologikoan dagoen Gaiker enpresara. Txomin Bargos-engana zehatzago esanda. Jakinmina asetzeko balioko duelakoan gaude.
Hurrengo apirileko 3tik 4ra bitarteko gauean Ilargi-eklipse osoa ikusteko aukera izango dugu. Eklipsea asteazkenean, hilaren 3an hasiko da hamaikak aldera eta ostegunean goizeko 5etan bukatuko da. Gainera hurrengo eguna jai izango denez, gau aproposa izango da zeruari begira jartzeko, eguraldiak laguntzen badu behintzat.
Medikuak oso “trebeak” izan ohi gara kontsultara datorkigun pazienteari aholkuak ematen, bete-beteko sasoi-puntu hori lortzeko beharrezkoak diren portaerak aldarrikatzeko. Gauza erraza baita sermoia botatzea, alegia jorratu beharreko ohitura eta aztura egokiak gomendatu eta alderantziz portaera eta usadio txarrak debekatzea.
Artikulu honetan Bizkaiko kostaldea izango da gure hizpide. Hasi aurretik hala ere, pare bat ohar egin nahiko genuke. Izan ere, aurreko zenbakian Gipuzkoako itsaslabarretako ezaugarri geologikoak aztertu genituenean, Bizkaian ere sartu ginela gogoratuko duzue. Hori, Lapurdi eta Gipuzkoa artean gertatzen den fenomenoa, hots, muga judizialak eta muga geologikoak bat etortzea, hemen berritzen ez delako gertatzen da. Hegoaldeko itsaslabarretan beraz, ez da erabateko hausturarik ematen.
Horrelaxe hasi beharko genuke ondoko kontakizuna. Topa eginez, CAF Elhuyar Zientzi Dibulgaziorako Sariketa osasun-egoera onean dagoelako. Esandakoa debaldeko baieztapena baino askoz gehiago delako eta urtarrilaren 26an sari-banaketaren ekitaldian bildu ginen guztiok –edo gehienok– iritzi berekoak garelako. Han gurekin egoterik izan ez zutenentzat, oroimena apur bat astindu eta han esanak eta eginak ekarri ditugu txoko honetara.
Biziaren zientzietan erantzun finkorik ez duen galdera asko dago oraindik. Bizidunok biziduna berehala ezagutzen badugu ere, bizigabeen eta bizidunon arteko mugak zehazki azaltzea ez da berez lan erraza.
Gure planeta izaki desberdin askoren bizileku da. Horiek, ia mundu osoan zehar sakabanatuta bizi dira, baina beren banaketa ez da uniformea eta horregatik, hainbat leku espeziez gainezka dauden bitartean, beste hainbatetan talde gutxi batzuetako espezie gutxi batzuk soilik aurki ditzakegu. Zeintzuk dira banaketa-desberdintasun horien kausak? Zergatik dira leku batzuk besteak baino dibertsoagoak? Hona hemen galdera horien erantzun posibleak.
Trantsilvaniako lehen dinosauru-aztarnen aurkikuntzaren mendeurrena bete da berriki. Eskualde honetako ikerketa paleontologikoaren aitaren, hots, Nopcsa Baroi hungariar bitxiaren lana eta bizitza gogoratu nahi ditugu apalki.
Enbutizioa xafla deformatuz piezak fabrikatzeko prozesu industriala da. Enbutizioa hainbat sektoretako produktuak egiteko erabiltzen da eta esate baterako, kotxe-karrozeriaren zati gehienak horrela fabrikatzen dira gaur egun.