Elhuyar Hiztegia. Batasunaren kutxa elebidun berria. Gaztelaniaren eta euskararen artean beste edozeinek baino autopista zabalagoa ireki duena. Azala koloretsua duena, mamiz gizena. Elhuyar Hiztegia. Jendaurrean dagoeneko aurkeztu da eta orain, irakurle, zure aurrera dakarkigu, zuk erabil, ikus, azter eta epai dezazun. Elhuyarren euskara-gaztelania/gaztelania-euskara hiztegi baten premiaz aspaldi ohartuak ginen. Euskara batuaren sorreraz gero sorturiko hiztegien artean Hiztegia 2000 izan da, dudarik gabe, erabili eta ezagunena.
Askori harrigarria gerta dakiokeen arren, intsekturen baten eztenkadak heriotza eragin dezake. Eta horrela gertatzen da kasu askotan. Nolanahi ere, ez genuke hemen alarmarik sortu nahi, hori gerta dadin baldintza zehatz batzuk gertatu behar baitira. Alergiaz sarri-sarri hitz egin da azken bolada honetan eta horietako kasu bat ekarri nahi izan dugu tarte honetara.
Azken bolada honetan astro guztiak gure alde jarri direla pentsa dezake norbaitek. Eta horrela da, astronomiari dagokionez. Hasteko, Hyakutake kometaren bisita ahaztezina izan genuen eta egun batzuk geroago, Ilargi eklipse osoa ikusteko parada ere izan genuen. Astronomizalerik porrokatuenaren gogoak asetzeko moduko egunak izan ditugu, hortaz.
Trengintzak, eta garraio-industriak oro har, erabiltzaileen segurtasuna eta erosotasuna hartu izan dituzte kontutan betidanik. Horren ondorioz, plastikozko materialek metalezkoak ordezkatu dituzte kasu askotan, ibilgailuen pisua arinduz eta bibrazioak sortutako zaratak gutxiagotuz. Poliesterrezko erretxinak dira gehien garatu direnak eta beraiek erabiliz, forma konplexuak lortzeko teknika berriak ere azkar hedatu ziren hasiera batean. Baina, azken urteetan gertatu diren suteen ondorioz, suarekiko neurri eta arauak gero eta gogorragoak dira. Poliesterraren kasuan esaterako, halogenatuak gehitu behar zaizkio arau berriek ipini dituzten baldintzak gainditzeko. Horrela jokatuz gero berriz, sute-kasuan sortuko litzatekeen kearen toxikotasuna eta opakotasuna areagotu egingo litzateke. Beraz, esan eta baiezta daiteke suarekiko portaera egokia izango duen materiala ezin dela poliesterra erabiliz ekoiztu. Ondorioa ere sinplea da: eskaera berriak gainditzeko ezinbestekoa da material berriak ikertzea. Eta GAIKER, erronka berriaz jabeturik eta fenolezko konpositeak industri mailan ezartzeko helburuarekin, erretxina hauen prozesaketa hari da ikertzen. Ikus dezagun.
Pitagorasek landutako teoria desberdinen bidez, zenbakiak neurtzeko tresnak baino askoz gehiago direla erakutsi zaigu. Batetik bederatzi arteko zenbaki bakunak bizitzaren esperientziak isladatzen dituzten ezaugarriekin lotu izan dira. Hamarretik gorako zebakiak berriz, konposatuak dira eta beraz, hasierakoen errepikapen hutsatzat hartu ohi dira. Zenbakiek printzipioak adierazten dituzte maila unibertsalean eta norberaren ezaugarriak eta ahalmenak maila pertsonalean.
Igogailua esandakoan, berehalakoan pertsonak eta gauzak igo eta jaisteko tramankulua etortzen zaigu burura; eskailerak igo beharraz libratu gaituen asmakuntza. Teknologiaren aurrerakuntzak ekarri digun emaitza bikaina da hori, baina abiapuntu sinplea izan zuen duela mende batzuk.
Leku ikusgarriak eta liluragarriak dira, baina gaur egungo gizarteak ibaiei bizkarra emanda antolatu ohi du bere bizimodua. Horren ondorioa begi bistakoa da: gure ibaiak ezezagunak dira gutariko askorentzat eta ez gara ibaietako arazoez ohartzen gertakari benetan larriak gertatu arte. Badu beraz, zer landua ingurugiro-heziketak arlo horretan eta ibai programa aukera ezin hobea izan daiteke horretarako.
Bi planeta berriren aurkikuntzak galdera zaharra piztu du berriro. Bakarrik al gaude kosmosean?
Gizakiaren historia etengabeko borroka da, ingurunearen eta ingurune horren aurrean defendatzeko edota ingurunea bera aldarazteko adimenak eskaintzen dizkion baliabideen arteko borroka, hain zuzen.