Erreportajeak

Numerologia (I)

1996/03/01 Angulo, Patxi -

Bigarren milurtekoa amaitzear dago jadanik eta horrek halako giro mistikoa, ezkorra, sinesbera edota tragikoa ekarri du. Esandakoaren lekukotzat azken boladan sortzen ari diren taldeak, berpiztu diren astrologia, kiromantzia, tarota, aztikeria, ezkutuko zientziak, etab. har daitezke. Nolanahi ere, fenomeno hori ez da inolaz ere berria eta historian zehar eta kultura desberdinetan era horretako agerpenak jazo ohi dira garai berezietan.

Lenteak

1996/03/01 Irureta Azkune, Onintza -

Miopia dela, hipermetropia, presbizia... Ikusmen-arazoak ugari dira gure eguneroko bizitzan eta ohizko irtenbidea optikariari ikustaldia egin eta betaurrekoak edo ukipen-lenteak jartzea izaten da. Eginkizun hori hain arrunt bihurtu aurretik, hamar mende igaro dira lehen optika-ikerketak hasi zirenetik.

Hale-Bopp, mende honetako ikuskizuna ote?

1996/02/01 Millet Mendibil, Miren -

Astronomiako azken aurkikuntza Hale-Bopp kometa da. Mende honetako kometarik distiratsuenetakoa izango dela esaten da. Halley kometa baino distiratsuagoa? Benetan mendeko ikuskizuna izango al da?

Erronka berriak kimikan 1996

1996/02/01 Arrojeria, Eustakio - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa
Kaltzada, Pili - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

2.000 urtetik askok uste baino hurbilago gaude jadanik. Zenbaki mitikoa errealitate ukigarri bihurtu da, etorkizuna gaur delarik. Mende berriaren atarian, erronka berriez berba egiteko parada eskaini diguten ihardunaldiak burutzen ari dira Donostian. PROGRAMA "Etorkizuna ez da existitzen, etorkizuna egunero egiten da"

Melatonina: egia ala gezurra?

1996/02/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Hamaika gaitz sendatzen omen ditu, gauza onak eta bertuteak besterik ez omen dauzka, zahartze-prozesua modu ikusgarrian atzeratzen omen du. Omen, omen, ... Baina, zer da benetan melatonina eta nola funtzionatzen du -diotenez- denetarako balio duen hormona horrek?

Maltzurra bezain polita: ANBULU GAIZTOA

1996/02/01 Terés, Joxepo -
Irakurleak gogoratuko du apika iazko otsailean genero bereko lilipa (Narcissus bulbucodium citrinus) aztertu genuela eta oraingorako genero bereko …

BETIZUA, bertako abeltzantzaren altxorra GALZORIAN

1996/02/01 Elosegi Irurtia, Migel M. -

FITXA TEKNIKOA Betizua

Euskal Herriko kostaldea (XI): Gipuzkoako itsaslabarrak

1996/02/01 Estonba Mintxero, Mikel -
Lapurdi eta Gipuzkoako muga judizialean gaude. Aurrera edo atzera eginez gero, alde handia legoke gure azterketan. Izan ere, bi aldeetako …

LINDANOA, Kaosaren eta irtenbidearen artean

1996/02/01 Kaltzada, Pili - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa
Larrañaga, Jon -

Kolore zuri edo arreska izan ohi du egoera puruan. Gehienetan ordea, lurrarekin edota hondakin-mota askorekin nahasirik ageri ohi da. Bere usain sarkorragatik, berehala antzematen da bere presentzia. Ingurunean sortzen duen afekzioagatik eta gizakiontzat oso kaltegarria delako berriz, oso arazo larria da Euskal Herrian. Lindanoari buruz ari gatzaizkizu irakurle, Bizkaiko Ezkerralde osoa K.O. utz dezakeen hauts zuriaz.

Euri-oihan tropikala, bizitzaren oparotasuna (eta II)

1996/02/01 Arturo Elosegi Irurtia - Ekologiako katedraduna

Aurreko artikuluan, oihan tropikalak zer diren, eta nola sailkatzen diren ikusi genuen, eta oso aberatsak direla. Baina ekosistema bat ulertzeko, ezin gara bere egituraren deskribapenarekin konformatu; ezinbestekoa da bere funtzionamendua eta dinamika aztertzea.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila