Erreportajeak

Euskal Herriko karniboroak, dozena bat... gehi bat?

2012/11/01 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia

Ez dira lehoiak eta tigreak bezain ikusgarriak, akaso; haiek bezain handiak ez, behintzat. Baina, hemen ere baditugu karniboroak, Carnivora ordenako ugaztunak, alegia; eta ez gutxi, dozena bat, hain justu. Azken urteetan behera egin dute batzuek, baina baita gora ere beste batzuek. Eta litekeena da hurrengo urteetan hamahirugarren bat ere izatea.

Barbie baten gorputzean harrapatuta

2012/11/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Imajinatu zeure burua Barbie baten gorputzean harrapatuta. Edo zeure begien aurrean ikusten duzula orain arte ostatu eman dizun gorputza. Imajinatu, bestela, gomazko esku bat duzula edo hiru esku dituzula; maniki bat zarela edo lau metroko erraldoia... Bada, Henrik Ehrsson ikertzailearen esperimentuetan parte hartzen baduzu, ez duzu imajinatu beharrik izango: esperientzia horiek benetan bizitzeko aukera izango duzu. Helburua, dena den, ez da bizipen bitxiak eskaintzea, baizik eta ulertzea zergatik eta nola sentitzen dugun gure gorputza gurea dela.

Bernoulli gabe hegan

2012/10/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Airea beherantz bultzatuta egiten dute hegan hegazkinek. Azalpen horren partez, ordea, asko zabaldu da hegaldiaren sekretua beste fenomeno fisiko bat dela: Bernoulliren printzipioa. Printzipio hori gertatzen da hegazkinen hegoetan hegan egiten ari denean, baina ez da hegaldiaren eragile nagusia. Hala eta guztiz ere, azalpenaren sinplifikazioak protagonista bihurtu du Bernoulli.

Smart drugs, garunaren pizgarriak

2012/09/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Gutxik ikusiko diote alde txarrik goizean edo bazkalondoan kafea hartzeari, gorputza zein burua "esnatzeko" asmoz. Kafeaz gain, baina, beste substantzia batzuk ere erabiltzen dira bigarren helburuarekin. Askotan, gaixotasunak tratatzeko erabiltzen dira substantzia horiek, eta, hain zuzen, batzuentzat eztabaidagarria da pertsona osasuntsuek halakoak hartzea. Edonola ere, hartu hartzen dira, eta ikertzaileak ere haiek ikertzen ari dira.

Londres 2012rako pasaportea biologikoa da

2012/07/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Dopinaren aurkako neurrietan jauzi kualitatibo bat gertatzen ari da urte hauetan. Kirolarien iruzurrari aurre egiteko, dagoeneko ez dira bakarrik debekatutako substantziak bilatzen; kirolariaren parametro fisiologikoei ere jarraipena egiten hasi zaie, eta, ezusteko gorabeherak dopintzat har daitezke, nahiz eta ziur ez jakin debekatutako substantziak edo metodoak erabili diren. Pasaporte biologikoa da; jada kirol batzuetan aplikatzen ari da, eta azkar ari da zabaltzen. Bide horretan, xiringak eta gernua jasotzeko hodiak prest daude Londresko Joko Olinpikoetarako.

Atal bestigialak, eboluzioaren hondarrak

2012/07/01 Lakar Iraizoz, Oihane - Elhuyar Zientzia

Gizakioi oilo-ipurdia jartzen zaigu, baina ileek ez gaituzte babesten. C bitamina elikagaietatik hartu behar dugu nahitaez, baina, izatez, badugu bitamina hori sortzeko beharrezko informazio genetikoa. Ostrukek, berriz, hegoak dituzte, baina ezin dute hegan egin. "Funtzionatzen" ez duten hamaika organo, gorputz-atal eta funtzio ditugu bizidunok. Gure arbasoetatik bereiztean, eboluzioan, jatorrian zuten funtzioa galdu dute, eta bestigial bihurtu dira.

ALAN TURING 100 URTE: Informatikak zor diona

2012/06/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Bere buruaz beste egin izan ez balu, eta 70 urteko adinera iritsi izan balitz, Alan Turingek ordenagailu pertsonalak ezagutu izango zituzkeen. Baina ez zen iritsi. 1954an hil zen. Hala ere, oinarri sendo bat utzi zuen hurrengo belaunaldientzat ordenagailuak egin ahal izateko. Urteetan isilduta egon da Turingen meritua, baina pixkanaka argira atera da, eta, aurten, haren jaiotzaren mendeurrenean, hots handiz ospatzen ari da.

Leize-hartz baten ibilerak aro modernoan

2012/05/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Saihetsa zirudien. EHUko arkeologoek ez zioten aparteko garrantzirik eman Lezetxiki kobazuloaren izkina batean lurperatuta zegoen fosilari. Hezur asko ari ziren …

Etxeko historiak agintzen duenean

2012/05/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Minbizi gehienen jatorria edo eragilea ezezaguna bada ere, jakina da kasu batzuek jatorri genetikoa dutela. Kasu horiek identifikatuz gero, gaitzaren garapena eragozteko neurriak hartzeko aukera dago. Horretan dabiltza, beste batzuen artean, Donostiako Onkologikoko Genetika Saileko sendagileak. Aldi berean, ikertzaileek minbizi horiek hobeto ezagutzeko ahaleginetan dabiltza.

Errimak eskanerrean

2012/04/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Basque Center on Cognition, Brain and Language zentroan bertsolariekin egiten ari diren ikerketa film bat balitz, orain korapiloan leudeke. Filmaren hasiera ezaguna bada ere, bukaera oraindik ez dago idatzita; beraz, artikulu honek ez dio amaiera zapuztuko inori. Gainera, asmoa beste bat da: argumentuaren mamia azaltzea, hain justu.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila