Erreportajeak

Droneak guda-zelaitik ikasgelara

2014/02/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Goiz epela Ondarretako hondartzan. Hondarraren gainean peto horixka-berdea jantzita daraman gazte-multzo handi samar batek hara eta hona lasai dabiltzan ibiltarien arreta bereganatzen du. Esku artean badute zerbait, baina ezin antzeman zer den. Neska-mutilen multzoa ireki egiten da, eta erdian duten aparatua agerian utzi dute. Armiarma bat ematen du, erdian gorputz zuriarekin, eta handik ateratzen diren lau hanka edo besorekin. Bat-batean biraka hasi dira hanka-besoak, hegoak beraz, eta trastea gorantz doa. Dronea da, gidaririk gabeko gailu hegalaria.

Altzairua: ez likido, ez solido

2014/01/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Hotzean zein beroan, gizakiak mendeak daramatza metalei forma ematen, eta metalei forma emateko teknikak fintzen eta berritzen. Ohiko teknikez gain, industrian erabiltzen diren berritzaileagoak ere badira: hidrokonformatua, laserra, elektroerosioa, oxiebaketa... eta badira oraindik produkzio-kateetara ezin iritsita dauden teknologiak. Tixokonformazioa da horietako bat; hau da, altzairuari forma ematea altzairuaren parte bat egoera solidoan eta bestea likidoan daudela.

Lehen hiztunaren bila

2013/12/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Noiz egin zen gizakia mintzatzeko gaitasunaren jabe? Gure espeziearen aurrekoak ere mintzatzen ziren? Zientzialariak galdera horien erantzunen bila dabiltza, eta mintzatzen azkenetakoak Max Planck Institutuko ikertzaileak izan dira. Haien esanean, orain arte onartuta zegoen baino askoz lehenago hasi zen gizakia hitzez komunikatzen. Alabaina, ez da haiena izan azken hitza, hipotesi horren aurka azaldu baitira beste ikertzaile batzuk.

Azukrea, toxiko gozoa

2013/11/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Gizateriaren historia luzean gertatu izan denaren aurka, gaur egun gaixotasun kronikoak dira heriotza-kausa nagusia. Alegia, jende gehiago hiltzen da gaur egun minbiziaren, diabetesaren eta bihotzeko gaitzen ondorioz, birusek eta bakterioek sortutako gaixotasunengatik baino. Eta batzuek argi dute zein den horren erruduna: azukrea. Horregatik eskatzen dute beste substantzia toxikoen pare tratatzea, eta haren kontsumoa mugatzeko neurriak hartzea.

Aitortza bazter miresgarriei

2013/11/01 Zubia Gallastegi, Bego - Elhuyar Zientzia

"Lurraren historia arroketan idatzita dago. Kapitulu bat galduko balitz, historiaren zati bat betirako galduko litzateke". Miren Mendia geologoaren hitzek ondare …

Flautaren bidea, zuretik metalera

2013/10/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Hatzarekin ezin dira estali gaur egungo flauta estandarraren zuloak. Handiegiak dira. Eta bata bestearengandik urrutiegi daude eskuarentzat. Gainera, flauta "zurezko instrumentu" bat bada ere, metalez eginda dago. Eta hala ez balitz, ezingo litzateke jo gaur egungo flautarekin jotzen den musika guztia.

Pirinioetako hartza, arnasa estututa

2013/10/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Joan den negua gogorra izan da Pirinioetan. Aspaldiko elurte handienak bota ditu, eta udaberria ere ez da samurra izan. Hartzek ere jasan dituzte ondorioak: ekainean, hartz-kume bat hil zen, erreka bat zeharkatu nahian. Hala ere, Pirinioetako hartzaren arazo handiena ez da naturaren gogortasuna, baizik eta inguruan bizi diren pertsonen babes falta. Babes hori lortu ezean, zaila du irautea.

Bisita Muskizko findegira

2013/10/01 Leturia Yurrita, Iñaki - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

"Industriagunean sartzen ari zara" dio letra handiz Muskizko petrolio-findegiaren sarreran dagoen kartelak. Baina ez da edonolako industria. Batetik, Euskal Herrian …

Robotak, pertsonekin eskuz esku

2013/07/01 Lakar Iraizoz, Oihane - Elhuyar Zientzia

Jende artean ibiltzen hasi berria da, Eureka! Zientzia Museoan, IK4-Teknikerren sortu duten azken robota. Ekitaldiren bat dagoenean, jendeari horren berri …

Dieta ona osasunerako eta ingurumenerako

2013/06/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Pentsatu. Elikatu. Aurreztu da aurtengo Ingurumenaren Mundu Egunaren leloa. Horren inguruan, datu asko eman dituzte argitara, eta, horiez gain, badira galdera honi erantzun nahi dioten ikerketak: nolakoa izan beharko luke dieta osasungarri batek, era berean ingurumenarekiko jasangarria izateko? Jose Ramón Mauleón soziologoak gako batzuk eman ditu horri erantzuteko, gure ingurua eta gizartea aintzat hartuta.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila