Erreportajeak

Xaboi-punpuilak

1998/01/01 Bandres Unanue, Luis -

Xaboi-punpuilak egitea ez da dirudien bezain erraza. Nik ere hasiera batean erraza zela pentsatzen nuen eta punpuil handi eta politak egiteko ez nuela inongo entrenamendurik beharko, baina saiatu eta gero hori arte-mota bat denaz konturatu naiz. Baina, zertarako denbora galdu xaboi-punpuilak egiten?

Pasta: betikoak eta berriak

1998/01/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -
Italian sorrera duten janari hauen osagaien oinarria gari gogorraren semola dugu. Jaki hauen fama ere aski ezaguna da kirolarien artean, …

“…and the Nobel goes to…”

1997/12/01 ZETIAZ - Elhuyar -

Zalantzarik gabe, zientzialari batek jaso dezakeen ohorerik handiena da Nobel Saria jasotzea. Urteroko erritoari hutsik egin gabe, Suediako Erret Akademiak urrian ezagutarazi zuen aurtengo urrezko zerrenda. Bitxilorea orriultzen emandako orduek bere fruitua erakutsi digute jadanik: hona hemen, jaun-andreok, aurtengo zientziaren Oscarrak: Fisika, Kimika eta Medikuntzako Nobel sariak.

Gregor Mendel

1997/12/01 Elhuyar Zientzia -
Botanikari eta erlijioso austriar honek 1822an ikusi zuen lehen argia Heinzendorf-en. Ume kozkorra zenean ordu asko egiten zituen etxeko baratzean. …

Anemia: odola “ahul”

1997/12/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Anemia arinen bat edukitzea nahikoa gauza arrunta da, eta gutariko askok (ia denek ez esatearren) edukiko genuen inoiz gisa horretako arazoren bat. Kontua okerragoa da arazo hori konpontzeko bideak jartzen ez direnean, eta hasierako “huskeria” hori arazo latza bihurtzen denean. Dena den umeak, haurdun dauden emakumeak eta jan-neurri zorrotz eta desegokiak dituzten adineko pertsonak dira arrisku-talde garrantzitsuenak.

Euskal Herriko Fauna laburpena

1997/12/01 Elosegi Irurtia, Migel M. -

Euskal Herria lurralde txikia da. Karrantzatik Baionara, Irundik Kortesera, edo Mauletik Gaubeara, zuzenean 150-200 km besterik ez daude. Eskualde batzuetako jende-dentsitatea oso altua da eta gainera, gizakiak askotxo aldatu du bertako ingurunea. Hala eta guztiz ere, faunari dagokionez aberastasun handia dugula esan dezakegu.

Kostaldeko muinoetan sendoa, bakartia artelatza

1997/12/01 Terés, Joxepo -

FITXA TEKNIKOA
Artelatza

Asmo ederrez puztutako egitasmoa

1997/12/01 Etxaide, Maider -

Gernika aldeko industriek, interes natural handiko ingurunean kokatuta egoteagatik, beren emisio eta hondakinak beste inon baino arreta handiagoz kudeatu behar dituztela eta ingurugiro-legeek agintzen dutena zintzoki bete behar dutela pentsatzeak nahikoa logikoa dirudi. Hango industria asko, gainera, oso poluitzaileak izan dira betidanik. Urdaibaik dituen ingurugiro arazoak, merkurio eta kadmioz poluitutako akuiferoarena kasu, ez dira, ondorioz, makalak. Horiek horrela, EAEko Administrazioak Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Hegoaldeko industrien ekoizpen-prozesuetan eta hondakinen kudeaketa-sistemetan teknologia garbiak sartzeko plangintza egitea erabaki zuen duela urte batzuk.

Zituak: zibilizazioaren eraikitzaileak

1997/12/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -
Antzinako erromatarrek, uzta eta aleen jainkosari Zeres deitzen zioten, eta hori da gaztelaniazko zereal hitzaren jatorria. Historian zehar izan diren …

Fisika kuantikotik fisika klasikorako urratsa

1997/12/01 Ikonicoff, Roman -

Oso partikula txikiez arduratzen den fisika kuantikoa eta gure mundua deskribatzen duen fisika klasikoa, bereizitako bi mundu izan dira oraintsu arte. Duela gutxi ordea, bi mundu horiek lotzen dituen urratsa argitu da saiakuntza bidez.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila