Erreportajeak

Malgutasuna: lehiakortasunerako bide

1997/12/01 Aranguren, Mari Jose -

Gaur egungo ekonomiaren ezaugarri nagusiak ziurgabetasuna eta aldakortasuna dira, dudarik gabe. Gure inguruan zer gertatzen ari den begiratzea nahikoa da horretaz ohartzeko: ekonomiaren zikloetan gertatzen diren gora-beherak, langabeziaren bilakaera, teknologiak eraginda gertatzen ari diren aldaketak, produktuen iraupen laburra, merkatu berriek eskaintzen dituzten aukerak, kanpoko lehiakideek dakartzaten arriskuak, eta abar luzea dira esandakoaren erakusgarri garbia. Eranskina

Unibertsoaren iragana, oraina eta geroa!

1997/12/01 Arregi Bengoa, Jesus -

Elhuyar kultur elkartearen 25. urteurrena aitzakia polita izan zen zientzia, teknika eta kultura arloko hainbat lagun miramar jauregian elkartzeko. ekitaldiaren gora-behera guztiak azaltzea ezinezkoa bada ere, nondik norakoa eta protagonista izan zen antony hewish-ekin izandako elkarrizketa zuri azaltzea egokia iruditu zaigu. horrela, bertan gertatutakoaren berri izango duzu.

Guztion desioa: segi lanean beste 25 urtez

1997/12/01 Irureta Azkune, Onintza -

25 urte igaro dira Elhuyarrek hazia erein zuela. Uzta aberatsa izan da eta zilarrezko ezteiak ospatzeko urriaren 31n urte hauetan taldetik gertu ibilitako oro elkartu zen Donostiako Miramar Jauregian

Zertan da Euskal Herriko nekazaritza tradizionala?

1997/12/01 Bengoa Ansa, Aitor -

Azken urte hauetan, nekazaritza, sektore ekonomikoa izatetik, kezka sozial handiko iharduera izatera pasa da. eta egia esan, horretarako bada arrazoirik; urte gutxitan aldaketa handiak jazo baitira sektorean, batzuk onuragarriak eta beste batzuk ez hainbeste.

Baserria, euskal nekazaritzaren babesleku mendeetan zehar

1997/12/01 Bengoa Ansa, Aitor -
Euskal Herriko nekazaritzaren historia aztertzeko garaian, baserria garrantzi handiko elementua izan da. Baserria, etxebizitza gisa edo garai bateko ekonomi erakunde …

5b eta Leader II, nekazaritza bultzatu eta hobetzeko programak

1997/12/01 Bengoa Ansa, Aitor -
Xabier Arruti: Europako Batasunak, lurralde bakoitzaren arazo eta beharren arabera, zonifikazioa bat egiten du. Zonifikazio honetan, 5b zonaldeak nekazaritzako garapena …

Zer egin bihotzekoak eman ondoren?

1997/11/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Jende askok pentsatzen duenaren kontra, bihotzeko atake bat (aurrerantzean “bihotzekoa” soilik erabiliko dugu) prebeni daiteke gaztetatik arreta eta kontu pixka bat hartuta, eta elikadurari, ez erretzeari eta ariketa apur bat egiteari behar eta merezi duten garrantzia emanez gero.

Zutik ibiltzen den ugaztun bilutsia

1997/11/01 Elosegi Irurtia, Migel M. -

Azken urteotan Euskal Herriko fauna sailaren barruan, lurralde honetako animalia-espezie askori buruzko informazioa zabaldu dugu Elhuyar. Zientzia eta Teknika aldizkarian. Dena den, oso arrunta izanik ere, bada orain arte azaldu ez den eta berebiziko garrantzia duen espeziea. Zein baina? FITXA TEKNIKOA
Gaurko gizakia

Zenbat gara garai bateko kronika Amatiño

1997/11/01 Amatiño -

Elhuyarren iragana, oraina eta geroa.
Zientzia, teknika eta euskara. Elhuyar Kultur Elkartea . 1972-1997, 25 urteko ibilbidea. Zilarrezko ezteiak. Edozein talderi gertatzen zaion bezala, gazi gozoak bizitzeko aukera izan dugu mende-laurdeneko ibilbidean. Eskarmentua eman digute horiek guztiek eta aurrera goaz bide horretan, bidezidor berrietan barna, bidai-lagun berriez inguraturik. Atomo honen nukleoa inoiz baino sendoago dago eta ez zaizkugu elektroiak falta geure lana hobetuz egungo erronkari behar bezala eutsi eta erantzun ahal izateko. Horretan gabiltza eta ohizkoen eta hurbilduko zaizkigun berrien laguntzaz errazagoa izango delakoan gaude. Zorionak eta eskerrik asko garena izateko laguntzatxoren bat edo beste eman diguzuten guztioi. Guztion ahaleginei esker baitugu zilarrezko ezteiak ospatzeko aukera. ZORIONAK, beraz, eta eutsi goiari. 1972ko Euskal Herrian Zeruko Argia zen euskaldunon erreferentzietako bat eta lekukotasun horren muinean Amatiñok astero-astero idazten zuen Zenbat Gara orrialdea nagusia izan zen, dudarik gabe. Hara jotzen zuen jendeak euskal kulturan eta gizartean puri-purian zegoenaren berri jakitera. Testigantza horren harian, lan horri buruzko bere ikuspegia eman dezan eskatu diogu Amatiñori. Ondorengo lerroetan bere burutazioak eta motibazioak azaltzen dizkigu Eibarko kazetariak, beste hainbat konturekin batera.

Elhuyar anaiak

1997/11/01 Amatiño -
Elhuyar-Zubize familiaren arrastoen bila Parisera joan behar da, han ezkondu baitziren Jean eta Ursula 1746an. Medikuntza-ikasketak bertan eginak zituen Jeanek …
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila