Erreportajeak

Neguan ere zaindu beharra dago

1998/01/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Gizakiok, odol beroko animaliak garenez, barruko tenperatura 37 °C inguruan izan behar dugu. Gorputzak, prozesu fisiologiko guztiz konplexu baten bitartez, lortzen du tenperatura oso marjina estuen barruan mantentzea: horretarako, hainbat mekanismo jartzen ditu martxan, gorputzean zehar kokatuta dauden sentsore berezituei eta garuneko zentro termo-erregulatzaileei esker.

Beroketa globala: klima-aldaketa

1998/01/01 Mintegi, Imanol -
Munduko zientzialariak Lurreko tenperaturari buruzko datuak jasotzen, aztertzen eta kontu handiz egiaztatzen eman dituzte azken 100 urteak. Era askotako datuak …

Klima berotzearen ondorioak Euskal Herrian

1998/01/01 Mintegi, Imanol -
Negu epel eta uda beroko Euskal Herria hainbaten amets izan zitekeen eta Benidorm edo Kanariar irletara joateko beharra desagertu egingo …

Erlojuaren kontra

1998/01/01 Kaltzada, Pili - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Makina bat saio egin da orain arte eta hemendik aurrera ere, noski, orduak eta hilabeteak joango dira hitzaspertuan. Klimari buruzko goi-bilera, beste bat, pasa da eta oraindik ez dago mahai gainean etorkizunari buruz lasaiago egoteko modua emango digun konpromezu tinkorik. Hain zaila al da?

Piztizaleon berriak: urtarrila

1998/01/01 Elosegi Irurtia, Migel M. -

Urte berri on, irakurle! Pasa al da urteberri eguneko bestondoa? Ba zen ordua, eh? Tira, hementxe gatozkizue aurtengorako asmo berriekin. “Piztizaleon berriak” izeneko sail honetan, Euskal Herriko animalien munduan hilero egon daitezkeen hainbat berri eta bitxikeria azaldu nahi genizkizueke. Jakina, eguraldia, adina eta abarren arabera animalien bizi-zikloak aldakorrak izan daitezke, baina hilabete bakoitzean eman ohi diren gertaera aipagarrienak azaltzen eta hauek behatzeko ideiaren bat ematen saiatuko gara. Eta besterik gabe, goazen hilabete honetako berrietara.

Su-gorrina, sagarrondoaren txikizioa

1998/01/01 Errekondo Salsamendi, Jakoba -

Su-gorrina Erwinia amylovora (Burril) Winslow bakterioak eragindako gaitz izugarria da. Landareei erasotzen dieten gaitzen artean ezagutzen den suntsitzaileenetakoa da. Ipar Amerikan sortua, lehenengoz han aurkitua behintzat, 1922an Zeelanda Berrian eta Europan 1957an, Ingalaterran, atzeman eta aipatzen da. Europa kontinentalean 1966an Holanda eta Polonian, eta ondoren Danimarka, Alemania, Belgika, Frantzia, etab. azaldu zen. Beldurgarri hedatu ondoren 1995ean, iberiar penintsula ez beste Europa osoan aurki daiteke.

Umeen elikadura eta nutrizioa gaur: gogoeta batzuk

1998/01/01 Txakartegi, Xabier -

Gaur egun, lehen ez bezala, oso eskura dugu janaria munduko zati honetan. Ugaritasun honek obesitatea bihurtu du elikaduraren arazo nagusia mundu garatuan. Gure betiko janariak ordezkatzen ari diren jakiak (industrialak, sasoiz kanpokoak…, etab.) eta orduz kanpo jandakoak, arteriosklerosia eta kardiopatia iskemikoa errazte dituzte, jadanik haurtzaroan hasita. Pubertaro eta nerabetasunera heltzean, ume batzuk (oro har gero eta lodiagoak direnak) modan dagoen gorpuzkera ezin hobea edukitzeko beharrean aurkituko dira, ez dira gustura sentituko bere itxurarekin, eta beste elikadura-eragozpen batzuk pairatzeko arriskuan egongo dira.

Internet / Intranet teknologian oinarritutako Komunikazio-zerbitzaria

1998/01/01 Sagarna, Andoni - Ingeniaria
Internet-eko zerbitzuak edonori eskueran jartzea da Jalgiren lehenbiziko eginkizuna. Badakizu Internet-eko zerbitzuak erabiltzeko, ordenadorea, telefono-linea eta modema behar dituzula, baina …

XX. mendeko azken Eguzki-eklipsea Interneten

1998/01/01 Casado, Juan Carlos -
1998ko otsailaren 26an Eguzki-eklipse osoa gertatuko da; 140 km-ko zabalera eta milaka kilometroko luzera duen zerrendan ikusi ahal izango da …

Mir: egun txar bat espazioan

1998/01/01 Ugarte, Haritz -

Duela gutxi itzuli da, Lurrera Michael Foale, bost hilabetez MIR espazio estazioan buru-belarri lanean ibili den astronauta estatubatuarra. Ez du lan makala izan Foalek denbora horretan; izan ere, iragan ekainaren 25ean izandako istripu entzutetsuak misioa korapilatu egin zion ikerketa zientifikoak egitera joandako astronautari.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila