Erreportajeak

Dibulgazioan txapeldun

1998/02/01 ZETIAZ - Elhuyar -
Urteak joan eta urteak etorri, gure sariek ere lortu dute Euskal Herriko zientzi komunitatean oihartzuna. Izan ere, urtarrilaren 16an eman …

Cacyreus marshalli: zure geranioak jan(go) dituen tximeleta

1998/02/01 Pagola Carte, Santiago -

Tximeleta baten irudia burura datorkigunean, gehienok, haren edertasunari lotuta, gizakioi dagozkigun beste balore eta sentimendu batzuk asmatzen ditugu, berarekin hegan egingo balute bezala. Horrela, animalia arin eta “pisurik gabeko” honi jende askok ez lizkioke inoiz gure arazoak leporatuko. Askotan, ordea, gauzak oso bestelakoak direla jakin behar dugu. Tximeleta espezie askoren beldar-faseak oso kaltegarri gerta dakizkieke ekonomikoki garrantzitsuak diren landareei. Espezie horien guztien artean, Cacyreus marshalli dugu, azken bolada honetan entomologoen zirkuluetan “modan” dagoena.

Aledun, labore, zitu edo zerealak

1998/02/01 Arotzena Otxotorena, Gerarta Iñaki -

Izen hau entzunda gosaltzeko erabiltzen diren corn flakes (arto malut)etan eta antzekoetan pentsatzen dugu. Baina, horrez gain, egunero erabiltzen ditugu mila modu desberdinetan, eta, are gehiago, horiei zor diegu zibilizazioa, artea, aurrerakuntza, baita egun bizirik irautea ere.

Euroa: moneta bakarraren hariak

1998/02/01 Zurbano, Mikel -

Nor oroitzen da gaur egun ECUaz? Bada, hainbatetan hizpide izandako ECUari (European Currency Unit) kutsu teknikoa uxatzeko edo, izen samurragoa ipini zitzaion eta geroztik Euroaz mintzatzen gara.

Kontroladoreen historia

1998/02/01 Florez, Julian -
Tapia Otaegi, Arantza -
Tapia Otaegi, Gerardo -

Gaur egun, teknikak aurrera egin duela ezin da ukatu, batez ere, pathfinder robota Martitzera iristen ikusi ondoren. Bestalde, espazioan egiten diren saiakuntzak guregandik urrun geratzen diren arren, oinarrian erabiltzen diren kontrol-teknikak edozein industrian ere ager daitezke.

Gorputz platonikoak

1998/02/01 Angulo, Patxi -
Ez, ez dira udako oporretan eguzkitan edo itzalean ikusten ditugun gorputz sendo, lirain eta beltzaran horiek. Ez, kulturismo egiten dutenenak …

Azukrea oinarri duten janariak: gailetak eta gozokiak

1998/02/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -
Zer ote dute jaki hauek gu guztion buruhauste izateko? Hain gozoak dira! Uztea komeni zait, ordea; zergatik gizenduko ote dute …

Zaharrak badoaz. Karlos Santamariaren oroimenez

1998/01/01 Zalbide, Mikel -

Karlos Santamaria pentsalari, matematikari eta kultur eragile sutsua ere joan zaigu. Abenduaren 30ean hil zen donostiar handiak zientziaren eta euskararen alde egin duen lana itzela izan da eta ezin guztia hemen aipatu. Hala ere, zilegi iruditu zaigu bere ohorez lerro batzuk idaztea eta Mikel Zalbideri eman diogu egiteko hori. Izan bitez lerro hauek Elhuyarren izenean luzatzen diogun omenalditxo xumea.

Robert Andrews Millikan

1998/01/01 Elhuyar Zientzia -
Fisikari estatubatuarra ikasketak Berlin eta Gottingengo Unibertsitateetan burutu zituen eta Columbiako Unibertsitatean doktoratu zen 1895ean.

Ingurugiro-kudeaketa enpresan

1998/01/01 Etxaide, Maider -

Gaur egun guztiek onartzen dute garapen ekonomikoa eta ingurugiroa oso estuki lotuta daudela eta politika ekonomiko oro diseinatzerakoan biak uztartu beharra dagoela. Ingurugiro-irizpideak garapen ekonomikorako estrategia eta ereduetan txertatzen ari dira asko eta horren ondorioz, ingurugiroa gero eta garrantzitsuagoa da politika ekonomiko eta enpresarialetan, administrazio publikoetako kudeaketa-sistemetan, fabrikazio-prozesuetan, produktuen diseinuetan eta kontsumitzaileen portaeran.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila