Erreportajeak

Paine Izotza, hegoaldeko pagoak eta granitozko orratzak

1998/03/01 Arteaga, Zigor -

Estepa amaigabea luzatuz doa, kilometroak eta kilometroak, muga jakinik ez balu bezala. Hegazkin txiki honek barraketako zaldiko-maldiko modernoa dirudi eta etengabe mugitzen da; koktelera gisa. Beldurrak jota, motoreen soinu-aldaketa nabaritu dut, eta bat-batean, Focker zahar honek behera egin du, orduan sentitu dut erraiak aho parean nituela. Leihatilatik begiratu dudanean, ordea, larritasun guztiak ahaztu ditut. Argentinako lautada biluzia amaitu egin da eta glaziar izugarriz inguratutako granitozko orratz erraldoiak zerurantz abiatzen ikusi ditut.

Pandaren dieta eta hiztegi-kontuak

1998/03/01 Altonaga, Kepa - EHUko biologia irakaslea

Panda erraldoia munduko animaliarik famatuenetarikoa da gaur egunean. Horretarako arrazoi nagusiak, beharbada, bi dira: bere itxura onkote zuri beltza eta duen etorkizun beltz-beltza. Stephen Jay Gould dibulgatzaile puntakoari abiapuntu ederra opetsi zion Pandaren erpurua liburu zoragarria bilbatzeko. Aldeak alde, guk ere aitzakia egin dugu, hainbat kontu ekartzeko hona.

Ehiza: kontserbaziorako tresna?

1998/03/01 Larrañaga Arrizabalaga, Santiago -

Itxuraz, naturaren kontserbazioa eta ehiza bateraezinak dira. Izan ere, ez da erraz ulertzen zenbait animaliaren hilketak naturari onurarik ekar diezaiokeenik. Baina artikulu honetan ikusiko dugun bezala, ehiza kontserbaziorako tresna ere bihur daiteke.

Robicen III: ingurune arriskutsuetarako robot igokaria

1998/03/01 Ugarte, Haritz -
Azaroaren bigarren astean Industria Elektrikoan Aplikatutako Robotika mintegia ospatu zen Donostiako CEIT zentro teknologikoaren egoitzan. Bertan aurkeztu zen Robicen III, …

Abiadurak eta abar

1998/03/01 Bandres Unanue, Luis -
Oraingo honetan, Fisikan garrantzi handikoa den beste, atal baten atea ireki nahi dugu: Mekanikarena, hain zuzen. Eta Mekanikarekin hasteko gure …

Koipe onuragarriak: olioak

1998/03/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -
Oro har koipeak gantz azidoen glizeridoz osatutako animalia- edo landare-jatorriko koipe jangarriak direla esaten da. Atal honetan olioei buruz ihardungo …

… proiektu atipikoa da

1998/02/01 Kaltzada, Pili - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Ikerketa-zentroa, fundazioa, I+Gko egitura enpresariala... gutxienez hiru izendapen horiek aipatu dizkigute Cidetec-eko arduradunek Donostiako Kimika Fakultatean eta Miramon Parke Teknologikoan egin ditugun elkarrizketetan. Hiru horiek baino deigarriagoa iruditu zaigu, ordea, gure solaskidetako batek esan diguna. Bere hitzetan, Cidetec…

Piztizaleon berriak: Otsaila

1998/02/01 Elosegi Irurtia, Migel M. -
Goizean mendira egindako irtenaldian negua iritsi zaigula ohartu naiz. etxera itzuli eta kanpoan dauden animaliek hotzak ez akabatzeko zer egiten …

Istripuei aurre egiteko aholkuak

1998/02/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Gure inguruan gerta daitezkeen istripuetako batzuk, beren larritasunagatik ospitalean izango dute bere amaiera. Baina ezbeharra hain larria ez denean, berehala eman daitezkeen laguntzak oso garrantzitsuak izaten dira, pertsonaren bizia salbatzeraino zenbait kasutan. Zer egin, bada? Lehenik eta behin, lasaitu, egoera kontrolatzen saiatu eta ustekabean harrapatzen gaituelako blokeatzera irits daitekeen gertaerari aurre egiteko oinarrizko pauso batzuk ezagutu eta jarraitu.

Disolbatzaile organikoen ordezkapena industrian

1998/02/01 Etxaide, Maider -

Disolbatzaileak industrian erruz erabiltzen diren substantziak dira koipe, olio edo zikinkeriak kentzeko nahiz beste substantzia batzuk diluitzeko. Hamaika produkturen osagai dira, hala nola, pintura, berniz, lekeda, itsasgarri, desugertzaile, tinta, laka, intsektizida, herbizida eta garbigarrienak. Disolbatzaile organikoak oso lurrinkorrak izateagatik erraz lurrintzen dira; espazio itxietako airean kontzentrazio handitan meta daitezke eta osasun kalte handiak eragin. Gizakiak inhalazioz edo larruazalean zehar zurgatuz beregana ditzake. Disolbatzaile guztiek arrisku bera ez duten arren potentzialki arriskutsutzat hartu beharko lirateke guztiak.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila