Erreportajeak

Mathematica (II)

1998/05/01 Angulo, Patxi -
Lazkano, Elena -

1. Ekuazioen soluzio konplexuak 2. Batez besteko balioaren teorema

Esnea: bizi guztirako elikagai egokia

1998/05/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -
Esnea dugu gizakion lehenengo elikagaia, bai amarena izan bai beste animalia batetik lortu eta gizakioi egokitutakoa izan.

LYme-ko gaixotasuna Kaparrek kutsaturiko infekzio-gaixotasuna

1998/04/01 Anda, Pedro -
Barral, Marta -
García-Moncó, J. Carlos -
Garcia-Pérez, Ana -

Gaur egun Lyme gaixotasuna edo Lyme borreliosi izenez ezagutzen dugun gaixotasunak EEBBetan lehen aldiz deskribatu zeneko herriari zor dio izena. Izan ere, 1975ean EEBBetako ekialdeko Connecticut estatuko Lyme herriko umeen artean artritis-epidemia gertatu zen. Zenbait umeren amek arazoa osasun agintariei jakinarazi zieten, generoko kaparrek eragindako infekzioa izan zitekeela ondorioztatu zuen ikerketa sortuz (gaixotasunaren hedapena kaparrenarekin bat zetorrelako). Ikerketek aurrera egin zuten eta 1982an kaparrotan mikroorganismo bat aurkitu zuten; Borrelia burgdorferi izenez bataiatu zen bakterioa, aurkikuntzan parte hartu zuen Willy Burgdorfer doktorearen omenez. Gero, gaixotasunak jotako gaixoek mikroorganismo honen aurkako antigorputzak zituztela frogatu zen eta hauek gaixo batzuen odol eta likido zefalorrakideotik isolatu ahal izan ziren, gaixotasunaren kausa zirela erakutsiz.

PCBak (I): industriako produktu toxikoetan gaiztoenetarikoak

1998/04/01 Etxaide, Maider -
Poliklorobifenilo edo PCBak konposatu organiko klorodunak dira. Kloro-atomoen kopuru eta kokagunearen arabera, 209 molekula desberdin osa daitezke. PCBak 1929an hasi …

Presak uste baino kaltegarriagoak

1998/04/01 Millikan, John D. -

Ibaietan presak, dikeak eta kanalak egitearen beharraz gizakiok errepikatzen ditugu behin eta berriz. Baliabide hauekin, aro heze eta lehorretako ur-soberakinak eta ur faltak kontrolatu egiten dira, toki lehorrak ureztatu eta hezeak drenatzen dira, energia hidroelektrikoa ekoizten da, eta, uraz baliatuz, garraiorako eta aisiarako eraikuntza erraldoiak egiten dira.

Historiaurrea berri Ekainen

1998/04/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Azkenaldian eztabaida-hotsak izan dira nagusi Ekaingo kobazuloaren inguruan. Komunikabideek gustura baino gusturago eta behar den adina toki eskainiz islatu dute eztabaida, Deba Behereak edo Zestoak ustiatu behar du Ekaingo kobazuloaren historia? Izan ere, kobazuloa Debako lurretan dago, baina Zestoako herrigunetik kilometro eskasera, udalerri biak arrazoiaren jabe direlakoan daude, biek botatzen dituzten euren aldeko argudioak eta bakoitzak kobazuloarekiko proiektu bana du…Bi proiektuen arteko konponezina azaltzeko ahaleginak egin dituzte komunikabideek, baina horretaz gain, Ekaingo kobazuloaren gaiak beste bi gauza ere garbi samar utzi ditu: bata, gizateriaren historiaurrea hobeto ulertzeko munduan dagoen perlarik preziatuenetarikoa dela Ekain; bestea, orain arte erdi ezkutuan egon den kobazuloa ezagutzeko aukera eskainiko duela teknikak, kobazuloan bertan egonda bezala. Hala ere, zestoarren eta behe-debatarren desadostasunak hortik datoz. Izan ere, jendeak bisita dezan, bakoitzak bere herritik gertu nahi du kobazuloaren erreplika, eta bakoitzak du bere proiektua.

Piztizaleon berriak: Apirila

1998/04/01 Elosegi Irurtia, Migel M. -

Kuku! Kuku! Azken urteotan kukuaren lehen kantuak pezetarik gabe harrapatu nauenez, eta urtean zehar ere antzera ibili naizenez, euskal kondaira zaharra sinisten hastekotan naiz ia. Dena dela, kondairak alde batera utzita, kukuaren kantu ospetsuak neguko geldialdiaren ondoren udaberrian gaudela gogorarazten digu. Bizitzaren oparotasunaren garaia da hau eta Euskal Herriko bazterrak, lorez beteta, ezin politago daude. Artzainak berriz, Gorbeia, Aitzgorri, Aralar, Urbasa eta Pirinioak aldeko gainei begira ditugu, elurra noiz desagertuko zain. Izan ere, eguraldiak laguntzen badie, hilabetearen bukaera aldera edo, euren aziendak hartu eta goiko larreetara abiatuko dira.

Andoni Ibarra: “Aro berri baten atarian gaude”

1998/04/01 Kaltzada, Pili - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Injinerutza genetikoaren arloan azken boladan bizi dugun etengabeko aurrerapenak orain arte ezkutuan gordetako beldurrak agertarazi ditu: ugaztunak klona daitezkeela ikusi eta gero, gizakiaren txanda izango ote da? Bistan denez, galdera hauei erantzutea ez dagokie zientzialariei bakarrik eta martxoan Donostian egin ziren jardunaldietan esandakoa jasoz, honen guztiaren berri ematen ahaleginduko gara. Andoni Ibarra antolatzailearekin hitz egin dugu eta ahal bezain txukun jaso ditugu saio interesgarri hauetan esandakoa. Horrez gain, eta arazoa bere osotasunean hobeto uler dezagun, CAF-Elhuyar Sariko 3. sari konpartitua irabazi zuen “Klonazioaren auzia biologiaren ikuspegitik” izenburuko lana ere ondoko orrietan dator.

Zientzia, teknika, kultura eta gizarteari buruzko II. Jardunaldiak

1998/04/01 Urkizu, Urtzi -

Martxoaren 9, 10 eta 11n Donotiako Koldo Mitxelena Kulturuneko Areto Nagusian Theoria zientzia-aldizkariak antolatutako II. jardunaldiak ospatu ziren. “Ugaztunak klonatu, gizakiak klonatu? Klonazioaren arazo etikoak” izenburupean 6 hitzaldi eman ziren Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Departamentuaren laguntzarekin. Gai, alor eta ikuspuntu ezberdinak jorratu ziren bertan eta gaiak erakarrita aretoa egunero bete egin zen.

Klonazioaren auzia biologiaren ikuspegitik

1998/04/01 Umerez, Jon -

Zalaparta ugari sortu duen berria jaso genuen urte hasieran. Edinburgh-eko Roslin Institutuan ardi klonikoa lortu zuten. Besterik uste izan arren, ugaztunak klonatu dituzte. Horrez gain, artalde guztiz berezi honetako ardi bat, Dolly alegia, zelula heldu batetik garatu dutela diote.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila