Erreportajeak

Garbigailua naiz, eta hondatuta nago!

1999/03/01 Waliño, Josu -

‘Bai, zerbitzu teknikoa? XJ-1753 serie-zenbakidun garbigailua naiz eta hondatuta nago. Etorriko al zarete mesedez?’ Zure etxeko garbigailuak horrelakorik egiten badu, ez beldurtu. Ez dago bizirik. Aurten ikusiko ditugun aurrerakuntzetako bat besterik ez da. Internetetik kargatutako errezetak prestatzen dituzten labeak, edo korrika egindako kilometro-kopurua esaten diguten oinetakoak ere izango dira horietan.

Goierri eta Urola Garaiko enpresak ohitura txukunak hartzen ari

1999/03/01 Etxaide, Maider -

Produkzio Garbia Egitarauaren aplikazioak diru-aurreztea, lan-osasuna hobetzea eta bestelako onurak ekarri dizkie Goierri eta Urola Garaiko
zenbait enpresari.

Odol-analisiak deszifratu nahian

1999/03/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Nik uste aldizkari honetako osasun-sailean argitaratzen diren artikulu gehientsuenetan prebentzioa egin beharra aldarrikatzen dugula behin eta berriz. Eta hori gauza komenigarria da. Baina zerbait aldarrikatzen duenak, hori bete dadin beharrezko bitartekoak ere jarri beharko lituzke, eta iruditzen zait sarritan odol-analisiekin, adibidez, jende arrunta noraezean bezala ibiltzen dela.

Euskarazko zientzia-dibulgataileen nobelak

1999/03/01 Imaz Amiano, Eneko - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Mundu-mailako Nobel saridunak direnik ezin esan dezakegu, besteak beste oraindik horretarako proposatu ez ditugulako, baina bai euskaraz egiten den zientzia-dibulgazioaren Nobel berriak direla. Eta berriak diogu dagoeneko CAF-Elhuyar sarien bosgarren edizioa delako eta, beraz, dagoeneko euskal Nobel saria jaso dutenen zerrenda luzatzen hasia delako. Ondorengo orrialdeetan saridunak zeintzuk eta zergatik izan diren azalduko dizuegu; baita irabazleei eta zenbait epaimahaikideri gaien eta sariketaren inguruan egindako galdera bana ere. Otsaileko ale honetan irabazlearen artikulua irakurtzeko aukera izango duzue eta gainerako saridunenak hurrengo aleetan argitaratuko ditugu, azken finean euren lanak argitaratzea baita, saria bera irabazteaz gain, idazleen helburuetako bat.

Tropikoetatik ekarritako oroigarriak

1999/03/01 Sarasua Etxeberria, Arantxa -
Umaran Sanchez, Adelaida -

Hemen ezezagunak diren infekzio batzuk (malaria, lominaren gaixotasuna, filariasiak, edo sukar horia besteak beste) lurralde tropikaletan endemikoak dira. Infekzio hauek gehienak pertsona edo animalia infektatuengandik transmititzen dira eltxo, euli edo beste artropodoen ziztaden bidez. Oro har infektatzeko arriskua bidaiaren iraupenaren eta helburuaren araberakoa izango da eta baita bidaiariaren ohitura, eginkizun eta jokaeren araberakoa ere. Beraz, zentzuzkoena bidaia egin aurretik medikuari kontsultatzea da, egonaldia luzea izango denean bereziki. Bidaia egin baino lehen gaixotasun batzuen aurka babesa lortzeko txertoak edo antibiotikoak hartzeko aukera dugu. Gero, bidaian zehar infekzio hauen transmisioa mozteko neurri higieniko pertsonalak hartu beharko ditugu. Kolektibo batzuei gainera bidaiatik itzuli ondoren miaketa egitea komeni zaie nahiz eta sintomarik izan ez.

DAB edo irrati digitala

1999/03/01 Azkune Mendia, Iñaki -

Gaur egun automobilean goazenean normalean FMko irratia pizten dugu albisteak edo musika entzun nahi dugunean, baina askotan bidean goazela interferentziak entzuten ditugu edo gure emisora entzuteari utzi egiten diogu. Oztopo horiek guztiak gainditzen ditu DAB (digital audio broadcasting) edo
irrati digitalak. DAB sisteman hainbat irrati-programa maiztasun berean eta aldi berrean bideratzen dira. Programak digitalizatu egiten dira eta gero konprimatu. Emisoreak txandaka programa bakoitzaren datuak igortzen ditu eta horiei testuari eta irudiei dagozkien datuak eransten zaizkie. Multiplexaketa deitzen diote horri. Datu guztien blokea igortzen da airera. Automobileko irratiak aukeratutako programaren datuak "ezagutu" egiten ditu. Jaso, blokeko datuak bereizi, deskonprimatu eta dekodetu egiten ditu jatorrizko soinua berriz eraikitzeko. "Soinu-datu" ez direnak independente aparte tratatzen dira. Testuak auto irratiko panelera bideratzen dira eta irudiak koloretako pantaila txiki batera.

GISak, hirigintzako lan-tresna

1999/03/01 Sagarna Aranburu, Maialen -

Ingelesez Geographic Information System eta euskaraz Geografi Informazioko Sistema adierazten du GIS akronimoak

Fusio nuklearra: hurbilago, baina urrun

1999/03/01 Plazaola, Fernando -
Gizartea garatu ahal izateko, energi iturriak funtsezkoak dira, denok dakigunez. 1970.eko hamarkadan petrolioaren krisiak mendebaleko gizartea larritu zuen eta energi …

Fisika XIX. mendean (eta III)

1999/03/01 Bandres Unanue, Luis -

XIX. mendeko fisikari eta kimikariei errepasoa emateko plazaratu dugun artikuluen azkena duzu honako hau. Lehena 1998ko azaroko alean plazaratu genuen, hurrengoa 1999ko urtarrilekoan eta azkenekoa doakizu orain. Lehen artikuluan Beroa eta energia, Elektrizitatea eta Korronte elektrikoa izan ziren hizpide. Bigarrengoan, Teoria atomikoa eta Gasen teoria zinetikoa. Azkeneko honetan berriz, Termodinamika, Argiaren teoria, Uhin elektrikoak eta Espektroaren analisia.

Haragia: indarraren mitoa (II)

1999/03/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -

Aurreko artikuluan haragien sailkapenaz eta prestaketaz aritu ginen.
Oraingoan, ordea, haragi-mota desberdinen inguruko hainbat xehetasun emango ditugu. Izan ere, espeziearen, adinaren, izan duten elikaduraren eta jarduera fisikoaren arabera oso desberdinak baitira haragi baten edo bestearen osagaiak.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila