Erreportajeak

Grand Canyon: benetako Arroila Handia

1999/04/01 Altonaga, Kepa - EHUko biologia irakaslea

Ikuspegi sublimetzat jo ohi da Grand Canyon, munduan parekorik ez duena Horixe da behintzat, asko ibilitakoek dinoskutena. "Zorabio kosmikoa" sentiaraziko dizu bere zabaltasunari so egiten badiozu. Pertzepzioa, baina, ez da berbera izan sasoi guztietan, eta XVI-XVIII mendeetan bertaratu ziren lehen fraide espainol bakanen kronikek, arroila, "sakona" dela adierazten dute beste ezer barik, edota, bertako arroka batzuk "Sevillako dorre nagusia baino handiagoak" direla. Zegaz alderatu ez zeukatela pentsatu ahal dugu. Esploradore amerikarren ustean, XIX. mendeko bigarren zatian, “baliobakoa" eta "onurabakoa" zen lurralde elkor hori; John Wesley Powell gerra zibileko beteranoak zeharkatu eta kartografiatu zuen lehen aldiz 1869 eta 1871n.

Estaldura metalikoak (I): prozesuak

1999/04/01 Etxaide, Maider -

Lau artikuluz osatutako segida baten lehen atal honetan bertako industrian erabiltzen diren estaldura elektrolitiko eta kimikoen prozesu-deskribapena egiten da. Hurrengo hiru kapituluetan estaldura-prozesuen ingurugiro-arazoak, egun aplikatzen ari diren irtenbideak eta berotan burutzen den galvanotekniaren inguruko arazoak, hurrenez hurren, azalduko dira.

ORANGUTANAK: laranja-koloreko gizakiak

1999/04/01 Laguéns Capablo, María Elena -
Orangutan hitza malaysierako orang hutang-etik dator, eta oihaneko gizakia esan nahi du. Izen aproposa laranja-koloreko primate bizkor honentzat.

Eguzki-oihalak espazioan

1999/04/01 Otaolaurretxi, Jon -

Aspaldian bitxi eta bideraezintzat hartu izan diren eguzki-oihalak laster ugalduko dira espazioan. Unesco-n ibilitako Nersi Razavi-k eguzki-oihala aukeratu du 2000. urterako, humanismoa eta ikerketa nahasten dituen proiektu handian.

Urak ubidetik irteten direnean

1999/04/01 Torregarai, Idoia -

Gipuzkoak aurten osatuko du ibaien gainezkatze-sarea Foru Aldundiak eraikiko dituen bi izarketa- edo neurketa-gune berriekin. Teknikarien arabera, sare hau estatuko osatuena eta Europako aurreratuenetako bat da. Bi izarketa-zentro berriak Oria ibaian (Lasarte-Oria parean) eta Añarbeko urtegiaren amaieran ipiniko dira. Izarketa-gune horietako sistemek denbora errealean emango dituzte ibaien emarien datuak. Horrela, gainezkatze-arriskua dagoenean berehala hartu ahal izaten dira behar diren neurriak. Emaria kontrolatzeaz gain, ordea, izarketa-gune hauek euria neurtu eta uraren kalitatea ere aztertzen dute.

Zentral hidroelektrikoak

1999/04/01 Imaz Amiano, Eneko - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Uraren energia zinetiko (ur-lasterraren abiadura) edo potentzialaz (ur-lasterraren altuera-desberdintasunaz) baliatuz lortzen den energia orori energia hidrauliko deritzo. Baina lortutakoa energia elektrikoa bada, energia hidroelektriko deituko diogu.

Higidurak, inertzia eta abar

1999/04/01 Bandres Unanue, Luis -
Edozein laguni trenetik saltatzerakoan aurrera begiratuz, hau da, trenaren noranzkoaren aldera ala atzera jauzi egin behar ote dugun galdetzen badiogu, …

Txaperoi molekularra: nola saihestu egoera itsaskorrak

1999/04/01 Muga Villate, Arturo -
Hogei proteina-familia inguruk betetzen dituzte txaperoi molekular gisa jokatzeko baldintzak: hainbat kate polipeptidikoren tolestura egokian laguntzea, horien in vivo konformazio …

Hestebeteek koipe faltarik ez!

1999/04/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -
Hestebeteak aspaldidanik ezagutzen dira, izan ere hestebete gehienen osagai nagusia txerrikia izan ohi da eta animalia izan zen etxekotu zen …

Ospitaletako infekzioak

1999/03/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Aspergillus onddoa —eta horrekin batera ospitaletako infekzioak— berri-iturri agortezin bihurtu dira azkenaldian. Itxi diren ebakuntza-gelak, izandako heriotzak, epaitegietan deklaratu beharko duten ospitale-arduradunak, agintarien dimisioak eta abar, egunero irakurgai, entzungai eta ikusgai dira komunikabideetan. Ospitaletan sortutako infekzioen ondorio diren horiek guztiak alde batera utzita, infekzioen gorabeherei buruz hitz egingo digu Mikel Alvarez sendagileak ondorengo lerroetan.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila