ORANGUTANAK: laranja-koloreko gizakiak

Semenggoh-ko Errehabilitazio Zentroa 1975ean eraiki zen, konfiskatuta edo gaixo zeuden animalia basatiak errehabilitatzeko. Kuching-dik 32 km-ra dagoen Semenggoh Erreserbako oihan tropikal heze ederrean dago zentroa, 740 hektareako gunean. Semenggoh-ko instalazioetan oragutanak eta beste animaliak zaintzen dituzte, berriz oihanera itzultzeko gai diren arte. Argazkian, erreportajearen egia.

Orangutan hitza malaysierako orang hutang-etik dator, eta oihaneko gizakia esan nahi du. Izen aproposa laranja-koloreko primate bizkor honentzat. Orangutanak oso ongi ezagutzen ditu bere habitateko zuhaitz-mota ugariak eta beste landare-espezieak, eta badaki bakoitzak fruitua noiz ematen duen.

Gaur egun, animalia hauek Borneon eta Sumatrako iparraldean baino ez daude. Borneo barruan Malaysiako Sabah eta Sarawak probintzietan bizi dira, eta Indonesiako eskualdean (Kalimantan-en) ere bai. Leku horietan badira oraindik oihan tropikal hezeak estaliriko gune handiak, gutxi aldatzen den tenperatura eta publiositate handiko ekosistema dutenak, batez ere montzoi-garaian (azarotik otsaila bitartean). Hori guztia dela eta, liana eta beste landare-espezie askok estalitako zuhaitz handiak hazten dira bertan.

Gauez lurretik 24 -ra egon daitezkeen habietan lo egiten dute. Beste pongidoen moduko kailu iskiatikorik ez dutenez, hosto handiak erabiltzen dituzte habiak egin eta bertan atseden hartzeko.

Gorila eta txinpantzeekin batera tximino handien taldea osatzen dute orangutanek, eta gure ahaide hurbilenak dira. Nahiz eta eboluzio aldetik hain gertu egon, gizakia da eraso egiten dien harrapari bakarra: deforestazioaren eta isileko ehizaren ondorioz tximino hauen kopurua asko jaitsi da. Zorionez, Malaysiako gobernuak animalia hauek eta beste asko zaintzeko zentro bikainak eraiki ditu Borneon dituen parke eta erreserba nazional ugarietako bitan.

EBOLUZIOA

Orangutana da ia denbora guztia zuhaitzetan igarotzen duen ugaztun zuhaitar handiena, eta pongido bakarra. Aurreko gorputzadar indartsuei esker, lurretik metro askora zintzilik ibil daiteke, baita jan eta atseden hartu ere, beste edozein animaliarentzat erabat deserosoak izango liratekeen jarreretan.

Hominidoen eboluzioari buruzko lehen datuak Miozenokoak dira. Duela 15-23 m.u. inguru, hiru genero bizi ziren elkarrekin Afrikan:Proconsul, Limnopithecus eta Rangwapithecus izenekoak. Geroago, Miozenoaren erdialdean (duela 10-13,5 m.u.
inguru),Europan Dryopithecus izenekoa zegoen. Garai berean (duela 9-15 m.u. inguru) Afrika eta Asian bi generok eboluzioa izan zuten: Sivapithecus eta Ramapithecus deitutakoek.

Hauek ere beheko haginak Y formakoak zeuzkaten, baina beren ebakortzak eta letaginak Europakoarenak baino txikiagoak ziren, eta atzeko haginak, berriz, handiagoak, ertzetan esmalte lodiagoarekin. Horiei esker hazi gogorrak eta fruituak xehetzen zituzten. Orangutanak seguruenik talde hauen Asiako adarretik datoz. Txina, Borneo, Sumatra eta Javan aurkitutako hortz-hondarrak (duela 1-5 m.u. ingurukoak) egiaztatzen dutenez, garai batean animalia hauek Asia osoan zehar egon zitezkeen.

Animalia hauen ilea oso deigarria da. Laranja-koloreko ile-mataza lodia dute, batez ere bizkarrean eta besoetan. Sumatrakoen ilea Borneooena baino argiagoa eta luzeagoa da.

1. argazkia. Semenggoh-ko Errehabilitazio Zentroa 1975ean eraiki zen,
konfiskatuta edo gaixo zeuden animalia basatiak errehabilitatzeko. Kuching-dik
32 km-ra dagoen Semenggoh Erreserbako oihan tropikal heze ederrean dago
zentroa, 740 hektareako gunean. Semenggoh-ko instalazioetan orangutanak eta beste animaliak zaintzen dituzte, berriz oihanera itzultzeko gai diren arte. Argazkian, erreportajearen egilea.

4. argazkia. Gauez lurretik 24 m-ra egon daitezkeen habietan lo egiten dute. Beste pongidoen moduko kailu iskiatikorik ez dutenez, hosto handiak erabiltzen dituzte habiak egin eta bertan atseden hartzeko.

7. argazkia. Orangutana da ia denbora guztia zuhaitzetan igarotzen duen ugaztun zuhaiztar handiena, eta pongido bakarra. Aurreko gorputzadar indartsuei esker, lurretik metro askora zintzilik ibil daiteke, baita jan eta atseden hartu ere, beste edozein animaliarentzat erabat deserosoak izango liratekeen jarreretan.

Orangutanaren hankak motzak dira, eta besoak berriz sendoak eta hanka baino bi aldiz luzeagoak. Esku handi oratzaileak dituzte, falange kurbatuez eta hatz lodi motzaz osatuak. Hori dela eta, ez da eskuekin txinpantzea bezain trebea. Oinak, behatz lodia oso txikia izanik, kizkiaren antza du.

12. argazkia. Animalia hauen ilea oso deigarria da. Laranja-koloreko ile-mataza lodia dute, batez ere bizkarrean eta besoetan. Sumatrakoen ilea Borneokoena baino argiagoa eta luzeagoa da.

14. Eskeletoaren argazkia. Orangutanaren hankak motzak dira, eta besoak berriz sendoak eta hankak baino bi aldiz luzeagoak. Esku handi oratzaileak dituzte, falange kurbatuez eta hatz lodi motzaz osatuak. Hori dela eta, ez da eskuekin txinpantzea bezain trebea. Oinak, behatz lodia oso txikia izanik, kizkiaren antza du.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.