Erreportajeak

Concorde, erlojuari aurrea hartzen dion hegazkina

1999/09/01 Azkune Mendia, Iñaki -

"Concorde" hegazkinari esker, korrika eta presaka bizi den hainbat pertsonaren ametsa betetzen da. Izan ere, goizeko hamaiketan
Paristik abiatu eta goiz horretantxe (baina lehenago, bederatziak
laurden gutxitan) New Yorken egon daitezke. Hirurehun eta berrogeita hamar enpresa frantses eta berrehun eta berrogeita hamar enpresa britainiar aritu ziren jo eta ke lanean, eta azkenean, 1969ko martxoaren 2an arratsaldeko laurak bost gutxitan 001 Concorde lehen aldiz aireratu egin zen.

Grabitatea eta pisua

1999/09/01 Bandres Unanue, Luis -
Edonori "Eser zaitez aulki horretan eta inongo loturarik izan gabe ez zara jaikitzeko gai izango" esango bagenio, ziuraski burutik jota …

Suizidioa Zergatik? Nola aurre egin?

1999/09/01 Callado Hernando, Luis Felipe -

Gaur egun, suizidioa osasungintza publikoaren arazo larria dugu; izan ere, lurralde gehienetan, heriotza-zergatiei buruzko zerrendetan lehenengo hamar postuetan izaten da. Estatu Batuetan, esaterako, 1996. urtean 30.862 pertsonek egin zuten bere buruaz beste. Euskal Herriari dagokionez, Gipuzkoan 1996.eko urtarrilaren 1etik, 1997.eko ekainaren 30a bitartean traumatizatu larrietako % 15,5 suizidioak izan ziren. Hala ere, ikerlari batzuen arabera, zenbaki horiek handiagoak izan beharko lukete, suizidio asko, berez, istripu edo heriotza naturaltzat hartzen baita. Horrez gain, azken urte hauetan buruaz beste egiteak igo egin dira nabarmen, batez ere gazteengan.

Ozeanoen energia termikoa

1999/09/01 Imaz Amiano, Eneko - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Energia berriztagarrietan, zenbaitzu nahikoa ezezagun zaizkigu, bai berriak direlako, bai gure lurraldeetatik urrun erabili edo ikertzen direlako. Horietakoa dugu, zalantzarik gabe, orain aztertuko duguna. Ozeanoen energia termikoa (ingelesez Ocean Thermal Energy Coversion, OTEC), hain zuzen ere.

Partikula kargatuen eta solidoen arteko elkarrekintzak

1999/09/01 Pitarke, Jose M. - CIC nanoGUNEko zuzendaria eta Euskal Herriko Unibertsitateko Materia Kondentsatuaren Fisikako katedraduna
Fisikaren helburuetatiko bat materiaren propietateen berri eman dezakeen informazio-iturri garrantzitsuenetarikoa materia era ezberdineko partikula kargatu higikorrekin interakzionaraztea izan da. Izan …

Milurteko azken eguzki-eklipsea

1999/08/01 Imaz Amiano, Eneko - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa
Eguzki-eklipseak, mundu osoan hainbat izaten dira, baina norbera bizi den lurraldean gertatzea zailagoa da. Datorren abuztuaren 11n, esaterako, milurteko azken …

Biomasa-energia

1999/08/01 Imaz Amiano, Eneko - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Azkenaldian, errauskailuak direla eta, nahiko maiz entzun dugu "biomasa-energia". Energia hori, besterik jakin gabe, biomasa erabiliz eskuratutako energia dela esango genuke. Hori horrela ote den ikusiko dugu, baina nagusiki, biomasa-energia eskuratzeko dauden erak aztertuko ditugu artikuluan.

Nazca-ko astronomi pistak

1999/08/01 Ezpeleta Arenaza, Txema -
Ruiz-Larrea, Isabel - Irakaslea eta ikertzailea

Nazcako eskualdea, Peruko hego kostaldean dagoena, ospetsua da inguru haietako ordokietan marrazturik dauden pista korapilatsuak direla eta. Pista horietako batzuek irudi itzelak eratzen dituzte; geoglifoak deritze irudi horiei, baina, seguruenik, ezagunagoa zaigu beste izen hau: Nazcako lerroak, alegia. Artikulu honetan, lerro horien gainean dugun informazioa bildu nahi izan dugu, batik bat, pisten jatorria eta erabilera
argitzeko asmotan.

Landsat-7 Lurraren zaindari begizorrotza

1999/08/01 Susaeta, Tomasa -

Apirilaren 15az geroztik Lurraren inguruan 705 km-ko altueran jira-biraka dabil Landsat-7 satelitea, Landsat programaren azken emaitza. Beste urrats bat Lurra behatzeko sateliteen eta teledetekzioaren historia ez luze baina bai mamitsuan.

Lindanoa Barakaldon: amesgaiztoaren amaiera hurbilago

1999/08/01 Mujika, Alfontso -
XX. mendearen bigarren erdiaren hasieran Bizkaian azkar hazi zen industria kimikoa, baina hazkunde hori ingurugiro-arazoei bizkar emanda gertatu zen eta …
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila