Erreportajeak

Gorbata-korapiloak eta matematika

1999/10/01 Azkune Mendia, Iñaki -

Orain arte gorbatako korapiloa egiteko jendeak lau era erabili izan ditu, baina eredu matematikoaren bidez bi fisikari britainiarrek beste 81 era ere aurkitu dituzte.

Inken harrobia

1999/10/01 Ezpeleta Arenaza, Txema -
Ruiz-Larrea, Isabel - Irakaslea eta ikertzailea

Zibilizazioek utzitako eraikuntza arkitektonikoak haien garapen-mailaren adierazle garbiak izan dira beti. Baliabide tekniko urriak zituzten herri batzuek egin ahal izan zituzten eraikuntza-lan konplexuak ikusteak, harridura eragiten du guregan. Batzuetan, antzinako teknikei buruz gaur egun dugun informazioa ez da behar bezain ona, batez ere idatzitako agiririk gabeko garaiei buruz ari bagara. Horrelako egoera dugu artikulu honetan hizpide. Inkak nagusi ziren garaiko Perura joko dugu —XV. eta XVI. mendeetara—, eta hiri bat nola eraiki ahal izan zuten azalduko dugu. Inperioaren hiriburuaz Cuzco-z, jardungo dugu eta inguruko zenbait herri ere ekarriko ditugu orriotara, hala nola, Ollantaytambo, Sacsayhuaman eta Machu Picchu, non intihuatana izeneko harri bereziak zituzten, Eguzkia harrapatzen zuten harriak, hain zuzen. Inkek harriak harrobietatik nola erauzten zituzten ikusiko dugu, baita behar zen tokira nola eramaten zituzten ere eta, bukatzeko, harriak nola paratzen eta leuntzen zituzten, azken emaitza dotoreak erdietsi arte.

Haize-sorgailuz osatutako parkeen kudeaketa

1999/10/01 Tapia Otaegi, Arantza -
Azken urte hauetan zehar mundu osoko energia eolikoa gorantz doa etengabe eta noski, Euskal Herria ez da joera horretatik kanpo …

Ordenadorea opari arikulu hau irakurtzeagatik

1999/10/01 Waliño, Josu -

Erakargarria ezta? Ba horrelako mezu gehienak bezala, hau ere gezurra da, publizitate hutsa. Zer uste zenuten ordenadoreak oparitzen hasiko nintzela ala? Dena den, jarraitu irakurtzen eta jakingo duzue izenburu hori zergatik idatzi dudan.

Ardoa edanda...

1999/10/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -

Erromatarren garaiaz gero izan da ardoa ezinbesteko edari jatorduetan eta bere gabezia zoritxarrarekin lotu izan da. Gaur egungo ospakizunetan ere ez da ardorik falta mahaian. Alabaina, ezin dugu ahaztu ardoaren oinarria mahatsa dela eta berau dela, mizpira, txirimoia, brinoia eta platanoarekin batera, kaloria gehien duen fruta. Mahatsaren kasuan kaloriak karbohidratoetatik datoz eta horiek dira ondoren ardoaren kalitatea erabakiko dutenak.

Alzheimer-en gaixotasunaren aurkako urrats berriak

1999/09/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Alzheimer-en gaixotasunaren prebentzioan laster batean urrats garrantzitsuak egin daitezke. Izan ere, Estatu Batuetako Elan Corporation enpresa
farmazeutikoaren laborategietan saguekin egindako saiakeretan, Alzheimerrenaren aurkako txertoak arrakasta izan du. Hala eta guztiz ere,
horrek ez du esan nahi gizakiekin probatzean gauza bera gertatuko denik,
baina itxaropenerako zirrikitua behintzat ireki da. "Gaitza ez du sendatuko —adierazi zuen Alzheimer Elkarteko Bill Thies-ek— baina behintzat
prebentzioan eragina izan dezake".

Psoriasiaren kontra, eguzki-bainuak

1999/09/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Psoriasia larruazaleko gaixotasuna da, Espainia osoan ia 800.000 pertsonak jasaten dutena. Baina oraindik ez dakigu gaitzaren azken arrazoiak zein diren.
* Plaketako psoriasia
* Tanta-moduko psoriasia
* Tolesturetako psoriasia
* Esku eta oinetako psoriasia
* Azazkaletako psoriasia

Nahikoa berde eta agortezina

1999/09/01 Pearce, Fred -

“Petrolio-aroaren gailurrean gaude, baina, aldi berean hidrogeno-aroaren hastapenetan. Beste edozer tarteko konponbidea izango da. Trantsizioa nahasia izango da eta bidezidor
teknologiko asko probatuko dira, baina etorkizuna hidrogenozko energi zelulena izango da”.

Crater Lake sumendi barruko lakua

1999/09/01 Altonaga, Kepa - EHUko biologia irakaslea

Ameriketako Estatu Batuetako ipar-mendebaldeko bazter miresgarrien artean, gutxik sortuko dute Oregoneko Crater Lake-k eragindakoa baino inpresio iraunkorragoa. Izan ere, lakuaren ikuspegia ahaztezina da. Laku zoragarri hori Urjauzien mendietan (Cascade Range) kokatuta dago, Oregon-Kalifornia mugatik ehun bat kilometrora, konifero-baso ilun-solemneek gaineztaturiko lurralde zabaleko bihotz-bihotzean.

Marteren konkista

1999/09/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Eguzki-eklipsea zela eta, seguru zuetariko asko zerura begira egon zinetela pasa den abuztuaren 11n. Iraila ere antzera iraganen da, lurtar asko eta asko Marteri begira jarriko baikara. Izan ere, duela hilabete batzuk Marterantz bidali zen Mars Climate Orbiter zunda hil honetan sartuko da planeta gorriko orbitan. Urrian, berriz, japoniarrek bidalitako zunda ere iritsiko da Martera. Azkenik, abenduan Mars Polar Lander zundak Marteko Hego poloko lur-zorua zapalduko du. Zunda horrek Hego poloko laginak jasotzen dituen bitartean, Mars Climate Orbiter zunda planeta gorriko orbitan jira-biraka ibiliko da, Martetik bidaltzen zaion informazioa jaso eta Lurrera igorriz. Marte albiste-iturri izango da hurrengo hilabeteotan.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila