Erreportajeak

Kafea esne-tanta batekin mesedez

1999/12/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -

Nork ez du esamolde hau sekula erabili? Lantokian, lagun artean, etab.etan, maiz hartu izan dugu kikarakada bat kafe; hutsa, esne-tanta batekin edo kafesne-modura. Kikarakada-kafeak ez du nutrizioaren ikuspegitik zer esan handirik, ez baitu ia kaloriarik (2 kilokaloria 100 ml-ko baino ez), ezta aipamenik merezi duen mantenugairik ere. Baina duen kafeinak, bizigarria izanik, askotara eragiten du gorputzean.

25 urte dibulgazioan, ospatzeko motibo ederra, ezta?

1999/11/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Giro ezin hobean igaro zen Elhuyarrek dibulgazio-lanean bete dituen 25 urteak ospatzeko antolatutako festa. Pili Kaltzadak gidatutako ekitaldia Iñaki Irazabalbeitiak ireki zuen, eta, hurbildutakoei eskerrak ematearekin batera, urte hauetan Elhuyarrek bete duen zeregina azaldu zuen. 25 urteko historia biltzen zuen bideo laburra ikusi ondoren, Andoni Egañak hartu zuen txanda. Zientzialari ez den batek zientzia nola bizi duen argitu zuen, guztia umore-puntuarekin. Egañak bukatu eta gero, Eustakio Arrojeria Elhuyar aldizkariko zuzendariak aldizkari berrituaren aldaketei buruzko azalpenak eman zituen Kursaalen bildutako guztientzat. Horraino ekitaldi ofiziala; estraofiziala, berriz, kanpoaldean, Martin Berasategiren otamenarekin.

1999ko Nobel Sariak

1999/11/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Urriaren 11n eta 12an jakitera eman zituen aurtengo Nobel Sariak Stockholm-eko Nobel Fundazioak. Günter Grass-ek, Robert A. Mundell-ek eta Mugarik Gabeko Medikuak elkarteak literaturakoa, ekonomiakoa eta bakearena irabazi dituzte, hurrenez hurren.

Jaten ere, ikasi egiten da

1999/11/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

"Gure umeak ez du jaten". Horixe da mediku pediatraren kontsultan gehien entzuten den esaldietako bat, eta ezin esan genezake beti horretarako aski arrazoi badenik. Dena den, etxe askotan jatorduak kalbario-moduko bat izaten dira amentzat (gehienetan aitak ez baitira aurrean egoten) eta baita seme-alabentzat ere.

Hondakin erradioaktiboak gure oinordekoentzat

1999/11/01 Plazaola, Fernando -

Energia nuklearraren erabilera baketsuak betidanik oso prentsa txarra izan du. Honen guztiaren iturria energia nuklearraren jaiotzan datza, hots, energia nuklearra era oso bortitzean plazaratu baitzen, Hiroshima eta Nagasakiko lehergailu itzelen eta ikaragarrien eskutik, hain zuzen ere. Hori gutxi ez balitz, Bigarren Mundu Gerraren osteko guda hotzak, hots, hainbat urtetan munduko populazioa misil nuklearren begiradapean bizi izan beharrak, energia nuklearraren aurkako sentsibilizazioa oraindik gehiago areagotu zuen. Gainera, Txernobilgo eta Harrisburgeko istripu larriek eta Europako ekialdean dauden hainbat zentral nuklearren ziurtasun ezak aurkako sentsibilizazioa gehitzea eragin zuten.

Txorien kantuaren sekretuaren bila

1999/11/01 Carton Virto, Eider - Elhuyar Zientzia

Mendian zabiltzala, ez al diozu inoiz zure buruari galdetu ea nola sor ditzaketen txoriek, animalia hain txikiek, halako soinu indartsu eta ederrak?

Itsasoko haize-parkeak: aurkera interesgarriak

1999/11/01 Mujika, Alfontso -

Energia alternatiboen arloan haize-energia da azken urteotan, bai gure inguruan eta bai munduan, gehien garatu den bidea. "Parke eolikoa" entzun eta haize-sorgailuz landatutako mendilerroa edo zelaia etortzen zaigu gogora. Baina haize-energiaren arloko azken joera edo apustua, Europan behintzat, haize-parkeak itsasoan ezartzea da.

Antibiotikoen paradoxa

1999/11/01 Arrese, Elixabete -
Basaras, Miren - Mikrobiologiako Irakasle Titularra
Antibiotikoak 1940ko hamarkadan sortu ziren eta geroztik behin eta berriro goraipatu dira duten ahalmen miragarria dela eta.

Unibertsoaren eboluzioa

1999/11/01 Agirregabiria, Juan M. -
Gaurko kosmologian dauden funtsezko problemen artean, Unibertsoaren homogeneotasun eta isotropiarena garrantzi handikoa da.

ADSL Internet azkar eta merke gure etxean

1999/11/01 Waliño, Josu -

Internet-eko konexioetan askotan hitz egin da tarifa finkoa edo "tarifa laua" deritzon horretaz. Oraingoan, teknologia berri batekin batera dator hori: ADSL. Horri esker, Internetera askoz azkarrago konekta daiteke etxeko telefono-linea arrunta erabiliz eta prezio finko bat ordainduta gainera.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila