Erreportajeak

Zigarro elektronikoa: zalantzak lurrun artean

2014/07/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Zigarro elektronikoarekin, tabakoa kontsumitzeko beste modu bat azaldu da, eta kontsumo-mota horrek izan ditzakeen eraginak ikertzen ari dira orain, neurri eta arau egokiak ezarri ahal izateko. Oraindik, ordea, goizegi da ebidentzia zientifikoetan oinarritutako ondorioak ateratzeko, eta, bitartean, eztabaida puri-purian dago.

Tolesturen matematika eta artea

2014/07/01 Lakar Iraizoz, Oihane - Elhuyar Zientzia

Edozein irudi lor daiteke papera tolestuz. Irudi miragarriak egiten dira gaur egun, ezin errealistagoak, papera inola moztu edo kolaz itsatsi gabe; tolestuz bakarrik. Papera nola eta nondik tolestu da gakoa, eta, horren atzean, matematikak zeresan handia du. Izan ere, geometria, trigonometria, algoritmoak... matematikaren atal asko daude tolesturen atzean. Matematikari lotutako artea da papiroflexia. Arte-mota horretan saiatzeko gogoz bazaude, paperezko ur-bonba freskagarri bat egiteko jarraibideak dituzu amaieran. Artikulu hau ez baita irakurtzeko soilik.

Matematika, garuna ezagutzeko tresna

2014/06/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

"Nire garunaren funtzionamenduaren emaitza naiz"; hala dio Pedro Larrañaga matematikariak. Garuna ezagutzeko xedea duten bi egitasmotan dabil lanean, eta, haren …

Txillida Bilbon: atmosferaren seinaleak azalean

2014/06/01 Lakar Iraizoz, Oihane - Elhuyar Zientzia

Txillidaren zenbait eskulturak apaintzen dituzte Bilboko kaleak. Guggenheim Bilbao Museoan dago haietako bat: Besarkada XI . Orain dela gutxi, eskultura horren kontserbazio-plana aldatu dute museoko kontserbatzaileek, haren itxura ez baitzen ari eboluzionatzen espero bezala. EHUko ikertzaile batzuekin elkarlanean egindako ikerketa batean argitu dute zer dela-eta gertatu den ezohiko eboluzio hori, eta beharrezko neurriak hartu dituzte. Hitz gutxitan esanda, Bilboko atmosferaren eraginez gertatu da kaltea.

Txernobylgo txoriak erradioaktibitatera egokitu dira

2014/05/09 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

2010eko udaberrian, Txernobylgo zentral nuklearreko hondamendia gertatu eta 24 urte geroago, ikertzaile-talde batek sareak zabaldu zituen segurtasun-eremuaren inguruko hainbat lekutan. Helburua: erradiazio-maila desberdinak zituzten tokietako txoriak harrapatzea, erradiazioak haietan zuen eragina neurtzeko. Azterketaren emaitzak jaso zituztenean, harrituta geratu ziren, txoriak erradiaziora egokitu zirela ikusi baitzuten. Orain, Functional Ecologys aldizkarian argitaratu dute ikerketa.

Begirada bat Euskal Herriko saguzarrei

2014/05/01 Lakar Iraizoz, Oihane - Elhuyar Zientzia

Euskal Herrian Myotis nattereri saguzarra dago. Orain dela hiru urte, ordea, espezie horretan katalogatutako saguzarrak, izatez, hiru espezietako aleak direla ondorioztatu zuten ikerketa batean. Azterketa molekularrek utzi dute agerian aleen arteko desberdintasun genetikoak nahikoa handiak direla hiru espezietan banatzeko. Antton Alberdi saguzar-ikertzaileak berak dio ez dela gai jakiteko saguzar horiei ateratako argazkietan (lerro hauen gainekoa, adibidez) zer espezietakoa den bakoitza, "oso-oso antzekoak direlako", dio. Argazkietan desberdintzeko zailtasunaz gainera, oraindik ez dute lortu hiruren ezaugarriak definitzea, zer ekologia duten zehaztea. Hiruretako bati, gainera, oraindik ez diote izenik eman. Myotis sp1 da oraingoz.

Baloi platonikoak

2014/05/01 Lakar Iraizoz, Oihane - Elhuyar Zientzia

Aurtengo Munduko Futbol Txapelketak, aurreko guztiek bezalaxe, bere baloia izango du: Brazuca. Haren deskribapena ematean, aitortzen dute bi urte eta erdi egon direla Adidaseko adituak baloiari zer itxura eman aztertzen. Are gehiago, "simetria paregabea" duela esaten dute, bai eta "egitura berritzailea" duela ere. Bada, matematikari baten eskuetan jarrita, baloi zaharrenen itxura hartzen dio Brazucari. Izan ere, kubo baten egitura du oinarrian: sei zatiz osatuta dago, eta baloiaren josturetan ikus daiteke zatiak hirunaka elkartzen direla erpinetan. XIX. mendean dagoeneko baloiek oinarri hori bera zuten.

Fracking edo haustura hidraulikoari buruzko eztabaida

2014/04/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Eztabaida bizia piztu du Arabako zenbait lekutan lurpeko gasa haustura hidraulikoaren bidez  (ingelesez, fracking ) erauzteko aukerak. Teknika horri buruz hitz egiteko, Javier Arostegi geologoarekin eta Itxaso Arostegi ingurumen-aholkulariarekin bildu gara. Haustura hidraulikoa erabiltzeak izan ditzakeen aukeren eta arriskuen berri emateaz gain, energiaren erabilerari buruzko gogoeta ere egin dute.

Aztoramena eragin du unibertsoaren sorreran inflazioa gertatu zela berresten duen arrasto bat detektatzeak

2014/03/19 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

BICEP2 irrati-teleskopioak hondoko mikrouhin-erradiazioan egin duen detekzioak aztoramena sortu du, ez bakarrik kosmologoen, astronomoen eta fisikarien artean, baita komunikabideetan ere. Izan ere, BICEP2ko astronomoek aurreratu dute detekzioa berresten bada “mugarri”  izango dela.

--> 2014/03/20ean eguneratua, Ruth Lazkoz kosmologoari egindako elkarrizketarekin.

Eskaintza aberasteko gabetu

2014/03/01 Lakar Iraizoz, Oihane - Elhuyar Zientzia

Kafeari kafeina; esneari, gaina, eta, alkohola, lehenengo garagardorari; eta, berriki, ardoari.. Urte batzuk pasatu dira jatorrizko produktueen bertsio eraldatuak, aipatutako …

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila