Erreportajeak

Homo generoak uste baino sustrai sakonagoak ditu

2015/03/04 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia

Etiopian aurkitutako hominino baten fosilak 2,8 milioi urte inguru dituela kalkulatu dute. Inoiz aurkitu den Homo generoko fosilik zaharrena da, eta milioi-erdi urte atzeratzen du Homo generoaren jatorria. Hain zuzen ere, genero hori uste baino lehenagotik datorrela ondorioztatu dute aldi berean argitaratu den beste ikerketa batean ere, Homo habilisen aspaldiko fosil bat ordenagailu bidez berregin ondoren.

Hazien zaindariak

2015/02/16 Gallego Moya, Juanma - Kazetaria

XX. mendearen hasieran, Nikolai Vavilov errusiar zientzialariak bere garaiko hazi-bildumarik handiena lortu zuen. Gosea amaitzea zuen amets, eta, horretarako, espezierik emankorrenen bila ibili zen mundu osoan. Gaur egun, 1.300 hazi-biltegi inguru daude munduan, Vavilovek hasitako bide emankorraren erakusle.

Zure domeinua PuntuEus

2015/01/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Euskararen eta euskal kulturaren domeinua da PuntuEus, eta izen bereko fundazioaren zuzendari Josu Waliñoren esanean, “badu esanahi berezi bat; ez da domeinu normal bat”. Ikuspegi teknikotik, ordea, domeinu normal-normala da: lehen mailako gainerako .com edo .net domeinuak bezala funtzionatzen du, eta baldintza berak bete behar ditu. Berezitasunez, normaltasunaz, ibilbideaz eta etorkizunaz ari da Josu Waliño.

Espazioaren nagusi berriak

2014/12/01 Gallego Moya, Juanma - Kazetaria

Enpresa pribatuek lehia berri bat abiarazi berri dute espazioan. Horietako batzuk NASArekin ari dira lanean buru-belarri, eta ematen du etorkizun oparoa dutela. Beste batzuk, aldiz, bere kasa saiatzen ari dira negozio berri horren oinarriak jartzen.

Y kromosoma ez da galduko, oraingoz

2014/12/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Azken urteotan, ikertzaile batek baino gehiagok iradoki du Y kromosoma desagertzeko arriskuan dagoela gure espeziean. Izan ere, kromosoma horren eboluzioa aztertzean, ohartu dira denborarekin geneak galtzen joan dela. Hala, gaur egun, proteinak kodetzen dituzten 78 gene ditu; X kromosomak, aldiz, 800 inguru. Hori ikusita, ez da hain harrigarria guztiz desagertzeko beldur izatea. Alabaina, azken ikerketek erakutsi dute ez dagoela beldurtzeko arrazoirik.

Amniozentesiak, ezinbestekoak direnean baino ez

2014/11/01 Lakar Iraizoz, Oihane - Elhuyar Zientzia

Gaur-gaurkoz, ezinbestekoa da haurdunei proba inbaditzaileren bat egitea, amniozentesia kasu, ziurtasun osoz jakiteko umekiak anomalia kromosomikoren bat duen edo ez. Azken urteetan, ordea, asko txikitu da egiten den proba inbaditzaileen kopurua, aurrera egin baitute anomalia-arriskua zehazteko teknika ez-inbaditzaileek, eta osasun-sistemek beren protokoloetan txertatu dituzte. Izan ere, proba inbaditzaileek abortua eragiten dute kasu batzuetan.

Estralurtarren eboluzioa

2014/10/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Estralurtarren iruditeria askotarikoa den arren, fikzioan izaki antropomorfikoak nagusitzen dira, bereziki zineman. Alabaina, zientzialariek dakitenaren arabera, bizi estralurtarra izanez gero, adimentsua eta gure tankerakoa izateko aukerak hutsaren hurrengoak dira. Eta nolakoa izan daitekeen asmatzeko arrasto sendorik ere ez dago, ez baita bizirik topatu Lurretik kanpo. Hala ere, zientzialariek ebidentziaren bat topatzeko ahaleginean jarraitzen dute.

2015eko mugarrian, ibaiei begira

2014/10/01 Lakar Iraizoz, Oihane - Elhuyar Zientzia

2015. urtea ezarri zuen Europar Batasunak epemuga gisa uraren direktiban Europako ur-masa guztiak, hau da, ibai, urtegi, lurpeko ur eta itsasertzeko urak, egoera ekologiko onean egon zitezen. Berehala iritsiko da data hori. Euskal Herrian beteko da helburua? Argi eta garbi, ez. Direktibaren letra txikia irakurrita, ordea, ikus daiteke data hori iritsita ere badagoela aukera, eta denbora, ur-masek hobetzen jarraitzeko. Adituentzat, ordea, garrantzitsuena ez da ur-ekosistemak data horretarako garbi egotea edo ez. Askoz garrantzi handiagoa ematen diote urak kudeatzeko moduan egon den aldaketari. Izan ere, horrek eramango baititu ekosistema horiek egoera ekologiko onera, lehenago ez bada geroago.

Sexu bidezko gaixotasunak: hemen, oraindik

2014/09/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Lotsa, beldurra, ezjakintasuna... hitz horiekin lotzen dituzte batzuek sexu bidezko gaixotasunak. Arantxa Arrillaga Arrizabalagak, ordea, horiek baino askoz gehiago erabiltzen …

3D inprimagailuak, ate-joka etxeetan

2014/09/01 Lakar Iraizoz, Oihane - Elhuyar Zientzia

Non ez den espero 3D inprimagailuak erabilgarriak izatea, han sartu nahi dituzte Tumaker enpresa oiartzuarreko kideek beren inprimagailuak. Izan ere, uste osoa dute inprimagailu horiek mugaren bat badute, inori hori gainditzeko bidea bururatu ez zaiolako dela. Abiadura bizian ari dira eboluzionatzen 3D inprimagailuei lotutako teknologia, eta adituak ziur daude lehenago edo geroago etxeetara iritsiko dela.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila