Erreportajeak

Homo sapiens gizakia bere bakardadean

2016/03/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Zergatik da H. sapiens modernoa Homo bakarra? Duela 30.000 urtera arte, Homo generoko beste bi espezie ere bazeuden Lurrean, neandertalak eta denisovarrak. Zer gertatu zen gaur egun Homo generoaren ordezkari bakarra egoteko planeta osoan?

Ajerik gabe zahartzea helburu

2015/12/01 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia

Kardiologoarenera orain, traumatologoa gero, neurologoa, onkologoa… Zenbat eta zaharrago, ajeak ugariago, medikutara maizago, eta botikina beteago. Baina, baliteke aje guztien kontrako erremedio bat egotea: zahartzeari aurre egitea. Gero eta indar handiagoa ari da hartzen ikuspuntu hori, eta lehen saio klinikoak dagoeneko martxan daude.

Itsaso bat plastikozkoa

2015/12/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Aurten, plastikozko zorroak erabiltzea galaraziko duen lege bat onartu du Europar Batasunak. Bitartean, itsasoa plastikoen biltegi bihurtzen ari dela erakusten duten hainbat azterketa plazaratu dira. Beste ikerketa batzuek, berriz, plastikoek itsas bizidunetan eta ekosistemetan eragiten dituzten ondorio kaltegarriak azaleratu dituzte. Eta, hala ere, ohartarazi dute izebergaren tontorra baino ez dugula ezagutzen. Ezkutukoa argitu nahian dabiltza ikertzaileak mundu osoan, baita Euskal Herrian ere.

New Horizons misioa, Pluton gertutik

2015/09/01 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia

Uztailean iritsi zen New Horizons zunda Plutonen ondora, eta ordura arte puntu lauso bat baino ez zena gertutik ikusi ahal izan genuen. Lehen irudiekin batera iritsi ziren sorpresak ere; planeta nanoa ez zen izoztutako eta kraterrez betetako arroka bat. Argi gelditu zen mundu bitxi baten aurrean geundela.

Mapak: mundua, norberaren arabera

2015/09/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Begirada adina ikuspegi eta ikuspegi adina mapa daude: politikoak eta geografikoak, itsasokoak eta lehorrekoak, mundu osokoak eta eremu txikietakoak; nabigatzeko, azpiegiturak egiteko, orientatzeko edo datuak islatzeko eginak; azalerarekiko leialak, datuen arabera desitxuratuak, artistikoak, turistikoak... Azken finean, inguruaren interpretazioak dira, eta, ingurua era askotara interpreta daitezkeenez, mapak ere askotarikoak dira. Hori bai, haien artean ez dago bakar bat ere akatsik ez duenik: ez dago mapa perfekturik.

Supereroankortasuna gori-gori

2015/09/01 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia

Badira ehun urte supereroankortasuna ezagutzen dela, baina oraindik ere fisikariek ez dute ongi ulertzea lortu; benetako erronka da hori. Eta giro-tenperaturako supereroankortasuna, berriz, ametsa. Hala ere, azken hilabeteetan pauso bat gehiago eman dute, oraindik urrun dagoen ametserantz.

Zerora bidean, eraikuntza jasangarria

2015/06/08 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia

Eraikin jasangarrriak, bioklimatikoak, ekoeraginkorrak, berdeak, pasiboak, zero energiakoak… Modan dagoen arkitekturako korronte bat dirudi. Baina hori baino gehiago da. Araudiek jarritako bidea ere bada. Askorentzat, oso maldan gorako bidea. Beste batzuentzat, berriz, eraikin eredugarriak egiteko akuilua.

Bi sexuen sailkapenaz harago

2015/06/08 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Sexologoek eta beste zenbait adituk urteak daramatzate jaio berritan sexu-banaketa bitarrak sortzen dituen arazoak gainditu nahian. Pixkanaka, beste arlo batzuetan ere hasi dira pausoak ematen norabide horretan, eta horren adierazle da, adibidez, Nature aldizkarian argitaratu berri den “Sex redefined” artikulua. Bi sexuen ideia sinplekeriatzat jotzen duten genetikari eta sendagile batzuen iritzia eta proposamena biltzen ditu artikuluak. Euskal Herriko ikertzaile batzuk ere bat datoz haiekin, baina zehaztapenak ere eman dituzte adituek.

Loreak aurkitu dituzte Paleolitoko hilobi batean

2015/05/07 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Duela 15.500 urte inguru, emakume bat ehortzi zuten El Mirón izeneko kobazuloan (Kantabria). Garai hartan, hildakoak lurperatzea ez zen batere ohikoa; horregatik, ehorzketak interes handia piztu du ikertzaileen artean. Orain, hilobiko landare-arrastoak ikertu dituzten ikertzaileek beste berezitasun bat ere baduela jakinarazi dute: hildakoaren inguruan loreak utzi zituzten.

Jateak sortzen du mendekotasuna, ez janak

2015/03/13 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Azken urteotan, asko zabaldu da elikagai jakin batzuek mendekotasuna eragin dezaketelako ideia. Azukreak, gatza eta gantzak dira susmagarri nagusiak, eta txokolatearekiko mendekotasuna duenari izena ematera ere iritsi dira batzuk: chocoholic. Ikertzaileen esanean, baina, ez dago frogarik baieztatzeko elikagaiek mendekotasuna eragiteko arriskua dutela; bai, ordea, jateak berak.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila