Elhuyarren berriak

Prioiak nagusi IV. Tesien Sarian

2006/07/01 Andonegi Beristain, Garazi - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Behi eroen gaitzaren inguruan piztu zen polemika isildu bada ere, gaitz horren oinarrian dauden prioiekin egindako lan batek irabazi du IV. Tesien Saria. La proteina que enloquece (Erotzen den proteina) lana izan da, hain zuzen, irabazlea.

Berrehun gaztetxok hartu zuten parte IV. Zernola Olinpiadaren festan

2006/06/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Elhuyar Fundazioak, www.zernola.net web gunearen bitartez, IV. Zernola Olinpiada jarri zuen abian pasa den urrian. Guztira, Euskal Herriko 63 ikasgela aritu dira lehian ikasturtean zehar, eta, azkenik, Loiuko Lauro ikastolako DBH 1B gela izan da irabazlea. Iruñeko Jaso ikastolako DBH 2 gela izan da bigarren sailkatua, eta hirugarrena, berriz, Loiuko Lauro ikastolako DBH 2A. Maiatzaren 19an ospatu zuten olinpiadaren amaierako festa Iruñeko Planetariumen, eta han egin zen sari-banaketa.

Elhuyar aldizkaria (1974-1996) sarean

2006/05/01 Carton Virto, Eider - Elhuyar Zientzia

Ia Elhuyarrekin batera sortu zen Elhuyar aldizkaria, 1974an. Liburuxka txiki horixka bat zen, eta, haren bidez, zientziaz euskaraz aritzeko urratsak eman nahi zituzten sortzaileek. Elhuyar aldizkaria 1996an desagertu zen, eta, orain, urte haietako guztietako lanak eta ahaleginak berreskuratu eta sarean jartzeari ekin diogu.

Hitzaldiak Elhuyarren eskutik

2006/04/01 Carton Virto, Eider - Elhuyar Zientzia

Zuzenean esatea eta entzutea izaten da askotan egokiena. Galderak eta erantzunak trukatuz, pentsamendua akuilatzea. Elhuyar Fundazioak eskaintzen dituen hitzaldiek horixe izaten dute helburu: adituak eta publikoa elkartuz, zientzia eta teknologiako gaiak eta kezkak zabaltzea, haiei buruzko jakintza eta hausnarketa bultzatzea.

Puzzletek, puzzle teknologikoen jokoa

2006/03/01 Solabarrieta Arrizabalaga, Danel - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Gazteei zuzendutako ordenagailuko joko berri bat prestatu du Elhuyar Fundazioak. Puzzletek izeneko DVD honetan, puzzleak izango dituzte gazteek jolasgai, jolasaren bitartez teknologiaren mundu zoragarria ezagutzeko.

Taula periodiko gaurkotua

2006/02/01 Lasa Iglesias, Aitziber - STEAM Hezkuntza arloko arduraduna

1984. urtean argitaratu zuen Elhuyarrek elementuen taula periodikoaren horma-irudia, Elkar argitaletxearekin batera. Haren ondoren, 1999an, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak eta EHUk beste taula bat argitaratu zuten, euskaraz eta gaztelaniaz. Ordutik ez da beste taula periodikorik argitaratu euskaraz, gaur arte.

Teknopolis hutsik egin gabe

2006/01/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Teknopolis saioaren zortzigarren aldia. Urtarrilaren 22an agertuko da jendaurrera, ETB2n eguerdian, eta iluntzean ETBko lehen katean. Aitziber Agirreren irribarrea ikusiko duzu lehenbizi, irakurle, eta haren ongietorria jasoko duzu. Segidan, 2006ko Teknopolis honen kareta berritua agertuko zaizu.

Zientziaren Astea Elhuyar Fundazioan

2005/12/01 Andonegi Beristain, Garazi - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Azaroaren 7tik 17ra, Zientziaren eta Teknologiaren Astea izan da Euskal Autonomia Erkidegoan, eta Elhuyar Fundazioak, aste horrekin bat eginez, ekitaldi bat antolatu zuen.

Euskal Herriko Aurpegiak DVDa kalean da

2005/11/01 Lopez Viña, Rakel - Marketin saila

Euskal Kultur Erakundeak (EKE) eta Elhuyar Fundazioak Euskal Herriko Aurpegiak DVDa jarri dute merkatuan. Gure herrian barrena bidaia eder bat egiteko abagune paregabea da DVD hau, eta gure historia, hizkuntza, kultura, ekonomia eta abar era atsegin bezain erakargarrian ezagutzeko aukera ematen du.

Hizkiak eta zenbakiak lantzeko CD-ROMa

2005/10/01 Lopez Viña, Rakel - Marketin saila

Gehienontzat ezagunak diren jokoak ekarri ditu Elhuyar Fundazioak HITZMIX CD-ROMera. Hizkiekin eta zifrekin aritzeko bost joko daude aukeran: Letren saltsa, Zifren saltsa, Hitz-pasa, Bortz eta Hitz gurutzatuak. Adin guztietako jokalarientzako diseinatuta dago, eta partaideak bakarrik edo lagunekin aritu daitezke.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila