Elhuyarren berriak

Kao-Sumendiko sekretua eta Fisika jostagarri

2007/06/01 Solabarrieta Arrizabalaga, Danel - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Elhuyar Fundazioak aisialdiko bi produktu kaleratu berri ditu gazteentzat. Punta-puntako abenturako bideo-jokoa da bat, eta guztion eskura dauden osagaiekin egin daitezkeen esperimentuen liburua, bestea.

Basque Research-en aurpegi berria

2007/05/01 Andonegi Beristain, Garazi - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Basque Research web guneak Euskal Herriko ikerketa, garapen eta berrikuntzaren erakusleiho izatea du helburu, eta, hain zuzen ere, I+G+B hirukotetik berrikuntza hitzak ekarri gaitu hona oraingoan. Baina ez gatoz euskal berrikuntzaz hitz egitera, Basque Research-en egin ditugun berrikuntzez aritzera baizik.

Anhitz, euskarazko hizkuntza-teknologietan ikertzeko

2007/04/01 Aztiria Urtaran, Josu - Adimen Artifiziala Hizkuntzan Unitateko koordinatzailea Elhuyar Fundazioa

Martxan da dagoeneko Anhitz proiektua. Euskarazko hizkuntza-teknologietan ikerketa eta garapena sustatzeko asmoz jaio den ikerketa-proiektu estrategikoa da, eta bost partzuer elkartu dira xede horretarako, Elhuyar Fundazioa tarteko.

Etxepare, Aldudeko medikua dibulgazio-liburua kalean dago jada

2007/03/01 Lopez ViƱa, Rakel - Marketin saila

Kepa Altonaga biologoak Etxepare medikuaren biografia idazteko proiektua aurkeztu zuen X. CAF-Elhuyar sarietara. Aurkeztu eta saria jaso. Urtebete luzez mediku eta idazle haren inguruko ikerketa egin ondoren, azkenean iritsi zaigu Etxepare, Aldudeko medikua liburua. Proiektua gauzatzeko, CAF-Elhuyarren irabazitako sariaz baliatu da Altonaga, baina liburua Euskaltzaindiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak argitaratu dute.

Unibertsitatean, euskarazko liburuak

2007/02/01 Ansa Maiz, Lurdes - Elhuyar Edizioak

Elhuyar Fundazioak unibertsitateko beste bost liburu argitaratu ditu. Elhuyarrek bere ibilbidearen ia hasieratik bertatik argitaratu ditu unibertsitate-mailako liburuak; beraz, badaramatza ia 30 urte jardun horretan.

Eguzki-sistemaren horma-irudi eguneratua

2007/01/01 Solabarrieta Arrizabalaga, Danel - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

2006. urteko abuztuaren bukaeran, planeten eta planeta nanoen kategoriak ezarri zituen Astronomoen Nazioarteko Batasunak (IAU). Erabaki horiek kontuan hartuta, eguzki-sistemaren horma-irudi berria prestatu du Elhuyar Fundazioak.

Zientzia eta Teknologiaren Corpusa-ren Interneteko lehen bertsioa

2006/12/01 Gurrutxaga Hernaiz, Antton - Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak

Abenduaren 14an, EHUko IXA Taldeak eta Elhuyar Fundazioak Zientzia eta Teknologiaren Corpusa -ren Interneteko bertsioa aurkeztuko dute. Euskarazko lehen corpus berezi edo espezializatua da. Zientzia eta teknologiaren alorreko euskarazko testuen bilduma egituratu eta etiketatua da, eta alor horietako euskararen erabilera ikertzeko baliabidea izatea du helburu nagusia.

Elhuyar Hiztegiaren argitalpen eguneratua eta osatua

2006/11/01 Aztiria Urtaran, Josu - Adimen Artifiziala Hizkuntzan Unitateko koordinatzailea Elhuyar Fundazioa

Hamar urte igaro dira Elhuyarrek Euskara-Gaztelania/Castellano-Vasco Hiztegi -aren lehen edizioa argitaratu zuenetik. Lehen urrats handi haren ondoren, Elhuyarrek beste batzuk ere egin ditu, hiztegi elebidunei eta euskara-hiztegiei dagokienez, eta lehen hiztegia argitaratu genuenetik hamar urte pasatu direnean kaleratuko dugu Elhuyar Hiztegi -aren edizio berritua.

Elhuyar Fundazioa aurrera begira

2006/10/01 Aizpurua Arkauz, Izaro - Marketin saila

Elhuyar Fundazioak hurrengo hiru urteetako norabidea definitu du egin berri duen plan estrategikoan. Plan hau 2006ko martxotik uztailera egindako hausnarketa estrategikoaren emaitza da, eta prozesu parte-hartzaile baten bidez definitu da. Prozesuan, Elhuyar Fundazioaren xedea, ikuspegia, eta balioak definitzeaz gain, helburu, ildo eta erronka estrategikoak adostu dira. Elhuyar Fundazioak egiten duen IV. hausnarketa estrategikoa da hau.

Elhuyarren Munduko eta Euskal Herriko Atlasa kalean

2006/09/01 Solabarrieta Arrizabalaga, Danel - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Elhuyar Fundazioak Munduko eta Euskal Herriko Atlasa kaleratu du irailean. Atlas horrek, mapa geografiko eta politiko eguneratuez gain, eguzki-sistemaren antolamendu berriari --abuztuan erabakitakoari-- buruzko informazioa jasotzen du.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila