Taula periodiko gaurkotua

Lasa Iglesias, Aitziber

STEAM Hezkuntza arloko arduraduna

1984. urtean argitaratu zuen Elhuyarrek elementuen taula periodikoaren horma-irudia, Elkar argitaletxearekin batera. Haren ondoren, 1999an, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak eta EHUk beste taula bat argitaratu zuten, euskaraz eta gaztelaniaz. Ordutik ez da beste taula periodikorik argitaratu euskaraz, gaur arte.

Taula periodiko gaurkotua
2006/02/01 | Lasa Iglesias, Aitziber | Elhuyar Edizioak
Horma-irudia
90x60 cm
(Argazkia: ELHUYAR FUNDAZIOA)

Elhuyar Fundazioak taula periodiko berritua argitaratu du, bi formatutan: horma-irudia eta eskuko taula. Elementu bakoitzaren 16 datu; batzuk modu grafikoan, eta beste batzuk datu numeriko bidez adierazita: ikurra, izena, zenbaki atomikoa, pisu atomikoa, konfigurazio elektronikoa, dentsitatea, erradio atomiko, kobalente eta ionikoa, urtze- eta irakite-tenperaturak, lehen ionizazio-energia, elektronegatibotasuna, afinitate elektronikoa, izaera metalikoa eta agregazio-egoera. Eskuko taula bi aldetatik dago inprimatuta: alde batean oinarrizko datuak daude eta bestean datu teknikoagoak. Beraz, DBHn nahiz unibertsitatean erabiltzeko taula da.

1999tik aldaketa asko izan dira kimikaren munduan. Hainbat elementuren aurkikuntzak iragarri dira, eta horietako batzuk ontzat eman ditu IUPACek --nazioarteko erakunde arau-emaileak--.

Taula periodiko eguneratua argitaratzeko beharra eragin du horrek. Pentsa, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak eta EHUk argitaratutako azken taula 110. elementura iristen zen eta Elhuyarren aurrekoa 103.era besterik ez. Argitaratu berri dugun taulan, berriz, 118 elementu azaltzen dira; hala ere, esan behar da datu ziurrak 111. elementura artekoak direla.

Historia pixka bat

1868an, Julius Lothar Meyer kimikariak sistema periodiko bat aurkitu zuen elementuak ordenatzeko, baina ez zuen argitaratu 1870a arte; berandu. Izan ere, 1869an, Dimitri Mendeleiev kimikariak taula periodikoa proposatu zuen elementuen sailkapena egiteko. Pisu atomikoen arabera ordenatu zituen elementuak lerroka eta zutabeka (gaur egun zenbaki atomikoen arabera antolatzen da), eta hutsuneak utzi zituen orduan ezagutzen ez ziren elementuentzat. Gerora aurkitu dira toki horietan egon behar zuten elementuetako batzuk, eta beste batzuen bila ari dira oraindik. Taula periodikoa, beraz, etengabe ari da eguneratzen.

Elhuyarren berriak
61
Lasa Iglesias, Aitziber
2
217
2006
2
045
Elhuyarren berriak

Jarrai iezaguzu

Zu idazle

Zientzia aldizkaria

azken alea
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.