Elhuyarren berriak

Euklides. Elementuak, euskaraz

2005/09/01 Lopez Viña, Rakel - Marketin saila

Elhuyar Fundazioak Euklides. Elementuak liburu osoaren euskarazko lehen itzulpena argitaratu du. Itzulpena EHUko irakasle Patxi Angulo Martinek egin du, baina, horretaz gain, datu ugarirekin osatu du liburua: testuinguru politikoa eta matematikoa, Euklidesen beste lanak, Elementuak lanaren kronologia, bost hizkuntzako hiztegia... Egileak hiru urte luze eman ditu liburu hau itzultzen eta osatzen.

Eraztunaren indarra, III. Tesien Sariaren irabazlea

2005/07/01 Andonegi Beristain, Garazi - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Eraztunaren indar ezkutua lanak irabazi du III. Tesien Saria. Bigarren sailkatua Altzairuen mikroegitura karakterizatzeko teknika magnetiko berriak izenburudun tesia izan da.

Piratak iritsi dira Zernola Olinpiadara!

2005/06/01 Lasa Iglesias, Aitziber - STEAM Hezkuntza arloko arduraduna

Andoain, Zornotza, Arrasate, Santurtzi, Elgoibar, Oiartzun, Elorrio, Garralda, Azpeitia, Trapagaran, Eibar, Ordizia, Iru ea, Gasteiz, Zumarraga, Donostia, Loiu, Barakaldo, Otsagabia, Pasai Donibane, Bera, Urnieta, Irun, Gernika, Hondarribia, Tolosa eta Ibarra. Uff! Ez dira gutxi zientzia-olinpiada bateko parte-hartzaileen herriak izateko, ezta?

Elhuyar, etorkizunera begira

2005/05/01 Lopez Viña, Rakel - Marketin saila

2005ean garai berri bati eman diogu hasiera Elhuyar osatzen dugunok: Usurbilgo Osinalde industrialdean eraikin bat erosi eta eraberritu dugu. Eraikin berria maiatzaren 6an inauguratuko dugu. Zientzia dibulgatzaileekin, Elhuyarren bazkideekin, euskararen eragileekin batera egin nahi dugu aurrera aro berri honetan ere.

Basque Research atari bat nazioartera

2005/04/01 Andonegi Beristain, Garazi - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Basque Research 2002an plazaratu zen Euskal Herriko ikerketa, garapena eta berrikuntza zabaldu eta bultzatzeko asmoz. Helburu hori izanda, beste hainbat web gunerekin sinatutako akordioak ezinbestekoak izan dira gure atariak aurrera egiteko, eta euskal ikerketak oihartzuna eta arrakasta lortzeko.

Itzulpen automatikorako sistema bat Elekaren eskutik

2005/03/01 Arantzabal, Iñaki -

Eleka Ingeniaritza Linguistikoa enpresa itzulpen automatikorako sistema bat garatzeko I+G proiektu baten buru izango da. Proiektuak testuak nahiz web guneak gaztelaniatik euskarara itzuli nahi ditu. Estatuko beste bi hizkuntzak ere hartzen ditu kontuan proiektu horrek: katalana eta galegoa.

Teknopolis, freskuraz

2005/01/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Berrikuntza han eta hemen, modan dago, eta berrikuntzarena omen etorkizuna. Teknopolisen zazpigarren aldia ere badirudi olatu horren gainean datorrela, urtarrilean berrikuntza ugarirekin berragertuko baita ETBko programazioan.

Elhuyarren Sinonimoen kutxa sinonimo eta antonimoen hiztegia

2004/12/01 Etxeberria, E. -

Hamaika urte igaro dira Elhuyarrek hizkuntz hiztegiak egiteari ekin zionetik. Ordutik hona, euskal hiztegigintzan lan ugari egin da, eta Elhuyarrek ere zenbait pauso eman ditu arlo horretan.

XI. CAF-Elhuyar sariak

2004/11/01 Lopez Viña, Rakel - Marketin saila

CAF-Elhuyar sarien XI. edizioa martxan dago. Lanak aurkezteko epea abenduaren 15ean amaitzen da, eta, beraz, zientzia-dibulgatzaileak garaiz dabiltza oraindik sariketara aurkezteko. Hiru sari nagusi eta gazteentzako sari berezi bat egongo dira jokoan, guztira 2.100 ..

Bi CD-ROM berri datorren ikasturterako

2004/10/01 Solabarrieta Arrizabalaga, Danel - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Elhuyar Fundazioak bi produktu berri aurkeztuko ditu 2004ko udazkenean 6-12 urte bitarteko gaztetxoentzako: Gure ingurumena eta Zeu idazle! CD-ROMak. Horietan, gaztetxoek ordenagailuan euskaraz jolasteko aukera izango dute, irudimena lantzeko joko aproposak eta beren adin-tartera egokitutako materiala erabiliz.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila