Elhuyarren berriak

Malaria irabazle Tesien Sarian

2004/07/01 Andonegi Beristain, Garazi - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Angel Montero Carcabosoren Lecciones nuevas con una vieja vacuna lana izan da Basque Research atariak antolatutako Tesien Sariaren irabazlea. Erabiltzaileen Saria, berriz, Pedro Ilundain Aranburuk eskuratu du Producci n de pinturas vin licas y acr licas ecol gicas lanarekin.

Alphagalileo euskaraz

2004/06/01 Lopez ViƱa, Rakel - Marketin saila

Hemendik aurrera, Alphagalileo , Europako ikerketaren berri ematen duen web gunea, euskaraz erabili ahal izango da eta baita gaztelaniaz ere.

Dictionnaire ELHUYAR Hiztegia

2004/05/01 Etxeberria, E. -

Zortzi urte igaro dira Elhuyarrek hiztegi elebidunak argitaratzeari ekin zionetik. Ordutik hona, urrats garrantzitsuak egin dira
euskal hiztegigintzan, Euskaltzaindiaren Hiztegi Batua, besteak beste. Elhuyarrek ere, lehen urrats handi haren ondoren, beste batzuk egin ditu, hiztegi elebidunei eta euskara-hiztegiei dagokienez, betiere, hasierako hartan oinarrituta eta Hiztegi Batuaren ekarpena txertatuta.

Zientzia.net, berritua itxuraz eta edukiz

2004/04/01 Carton Virto, Eider - Elhuyar Zientzia

Elhuyarrek duela hiru urte sortu zuen Zientzia.net web gunea, zientziaren dibulgazioak eta euskarak ere beren txokoa izan zezaten Interneten. Web guneak arrakasta handia izan du: une honetan mila bat lagunek bisitatzen dute egunero. Horiek denek, eta animatzen bazara zuk ere bai, aldaketak topatuko dituzue apirilaren 15etik aurrera.

Enpresan euskaraz eta teknologia berriak

2004/02/01 Ormazabal, Joxemai -

Euskara lan-munduan txertatzeko bidean, teknologia berriak euskaraz txertatzea erabaki dute hainbat enpresa eta erakundek. Tresna eta makinen testu estatikoak, lehenengo, eta dinamikoak, gero, euskaraz ere erabiltzeko moduan jarri dituzte teknologia berriak.

II. ZerNola Olinpiada

2003/09/01 Imaz Amiano, Eneko - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Aurrenekoaren arrakasta ikusita, ikasturte berrirako II. ZerNola Olinpiada antolatu da, eta urrian hasiko da.

Euskarazko OCRa

2003/05/01 Martinez Iraola, Edurne -

OCR bezala ezagutzen dugun teknologia aspaldikoa bada ere, ez zegoen oraindik euskaraz lan egitea ahalbidetzen zigun horrelako aplikaziorik. ELEKAk garatu berri duen plug-inaren bitartez, merkatuan ezagunena den OCR programak euskarazko testuak eskaneatzeko aukera eskaintzen digu. Proiektu honek Eusko Jaurlaritzaren babesa izan du, eta emaitza laster izango da kalean.

Lanbide Heziketako materiala euskaraz

2003/04/01 Elhuyar Zientzia -

Lanbide Heziketako Zikloak ez dira beste hezkuntza-mailak adina euskaldundu. Egun, alor horretan euskarazko eskolen eskaintza ez dator bat ikasle euskaldunen proportzioarekin, ezta eskolak euskaraz emateko irakasleen gaitasunarekin ere, askoz ere baxuagoa da.

ELHUYAR Fundazioa, Alphagalileoko partaide

2003/03/01 Andonegi Beristain, Garazi - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa
Cancio Orueta, Leire - Elhuyarreko zuzendari nagusia

2003ko otsailaren bukaeratik, ELHUYAR Fundazioa Alphagalileo proiektuko partaide bihurtu da.

Gipuzkoa zure esku!

2002/11/01 Solabarrieta Arrizabalaga, Danel - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Elhuyarren produktu berri hau formatu eta izaera ezberdineko bi jokok osatzen dute, eta gazteek aisialdia euskaraz gozatzeko eskaintza zabaltzera dator. Gipuzkoa zure esku: Maju robot suntsitzaileen aurka Gipuzkoako hainbat herri zeharkatzen dituen abentura grafikoa da, eta Gipuzkoa zure esku: galdera-lasterketa , berriz, mahaiko jokoa.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila