Elhuyarren berriak

Elhuyar, oso-osorik sarean

2008/05/01 Ansa Maiz, Lurdes - Elhuyar Edizioak

Esku artean duzun aldizkari honek ere izan zuen bere aitzindaria. Elhuyar izena zuen, eta hogei urtez argitaratu zen. 1996an utzi zion paperean argitaratzeari, eta, orduz geroztik, liburutegietan bakarrik gorde da. Orain, Internetek berpiztu egin du Elhuyar ; hogei urtean bildutako jakintza nahi duenaren eskura dago sarean.

Hemen da Irrika!

2008/04/01 Arakistain Aizpiri, Lorea - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Aldizkari berri bezain berritzailea da Irrika. Eta, izenak dioen bezala, irrika sortuko du. Zientziako teknologiako eta gizarte-zientzietako gaiak zabalduko ditu, gazteen artean jakintzarekiko eta ikerketarekiko jakin-mina, zaletasuna eta bokazioa piztu nahian. Guztia modu zirikatzailean, gaur-gaurko irudiarekin eta hiru hizkuntzatan, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Bi euskarritan, gainera; alde batetik, euskal ikasleek jasoko duten paperezko aldizkarian, eta, bestetik, on line, http://www.irrika.net atarian.

Elektrokardiografia klinikoa

2008/03/01 Lopez Viña, Rakel - Marketin saila

Karlos Ibarguren Olalde eta Felix Zubia Olaskoaga medikuek idatzi duten Elektrokardiografia klinikoa liburua argitaratu du Elhuyar Fundazioak. Obra joan den azaroan aurkeztu zuten Donostiako Miramar Jauregian, Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak antolatutako Mugimenduaren Osasuna jardunaldiaren barruan.

Elhuyar Oinarrizko Hiztegia, bigarren argitalpena kalean

2008/02/01 Lopez Viña, Rakel - Marketin saila

Elhuyar Oinarrizko Hiztegia -ren bigarren argitalpena kalean dago jada, eta Elhuyar Hiztegia -ren on line bertsioa ere kontsultagai. Hala, Elhuyar Fundazioak euskara-gaztelania/castellano-vasco familiako hiztegi guztiak eguneratuta eta formatu guztietan jarri ditu eskuragarri, erabiltzaile ororen beharrak kontuan hartuz.

Snow-en Bi kulturak liburua euskaraz

2008/01/01 Lopez Viña, Rakel - Marketin saila

Inaki Irazabalbeitia Kimikako doktoreak itzuli eta moldatutako Bi kulturak liburua argitaratu du Elhuyar Fundazioak. Liburu hori C.P. Snow zientzialari eta idazleak idatzi zuen eta klasiko bat da zientziaren eta gizartearen harremanez diharduten lanen artean.

Armix baso magikoan, gaztetxoenentzako bideo-joko berria

2007/12/01 Solabarrieta Arrizabalaga, Danel - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Elhuyar Fundazioak 5-8 urteko haurrentzako bideo-joko didaktiko bat argitaratu berri du. Plataforma-joko dibertigarri bat da, eta matematikaren, hizkuntzaren eta inguruaren ezaguerari buruzko gaiak tartekatzen ditu.

Udazkeneko alegia

2007/11/01 Irazabalbeitia, Inaki - kimikaria eta zientzia-dibulgatzailea

Esperimentu labur bat egitea proposatzen dizut. Ireki, mesedez, zure web nabigatzailea, eta jo gogokoen duzun Internet-bilatzailearen orri nagusira. Tekleatu energia eta bilatzeko esan. Zer emaitza eman dizkizu? Milioika arrapostu, ezta? Nolakoak, ordea?

Teknopolis berri-berria

2007/10/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Teknopolisek 10 urte beteko ditu aurten. Eta, gaur egungo telebistaren panoraman, hamar urte ia mende bat da! Horregatik, Teknopolisek ospatu egingo du. Jantzi zaharra aldatu eta berriarekin agertuko da telebistan; ez zaharra txarra zelako, baizik eta telebistan, bizirik egoteko, noizean behin aldatzea beharrezkoa delako. Elhuyar Fundazioan ekoizten dugun programa itxura berrituarekin agertuko da ETBko bi kateetan urriaren 14an.

Euskara eta ingelesa, makulurik gabe

2007/09/01 Etxeberria Otaegi, Elixabete - Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak

Elhuyar Fundazioko Hizkuntza Zerbitzuen eta Elkar argitaletxearen eskutik, euskara eta ingelesa parez pare jarriz osatutako hiztegia kalean izango da ikasturte berriarekin batera.

ZerNola Olinpiadan, saridunak protagonista

2007/07/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Ikasturte osoan lan egin ondoren, ekainaren hasieran sari nagusia jaso zuten V. ZerNola Olinpiadaren irabazleek. Sari-banaketa arte garaikidearen Gasteizko Artium museoan izan zen. Hamabi eta hamalau urte arteko ehun gaztek parte hartu zuten, eta, zientziak eta teknologiak gaur egungo artean duten eragina bertatik bertara ikusteaz gain, Txan magoaren magiarekin gozatzeko aukera izan zuten.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila