Elhuyarren berriak

www.basqueresearch.com plazaratu dugu!!

2002/06/01 Andonegi Beristain, Garazi - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Gure garaia etengabeko aldaketek definitzen dute, zientzia eta teknologiaren garapenak bultzatutako aldaketek, hain zuzen ere. Aldaketa horiek egunero gertatzen dira, eta horien berri izateko tresna aproposak behar ditugu. Horretarako sortu dugu Basque Research.
Web guneak Euskal Herrian egiten den Ikerketa eta Garapenaren erreferentzia-puntu bilakatu nahi du. Bertan, enpresetan, teknologia- -zentroetan eta unibertsitatean egiten den ikerketa bildu eta jakitera eman nahi da.

Gould baino gehiago

2002/01/01 Irazabalbeitia, Inaki - kimikaria eta zientzia-dibulgatzailea

Izar uxoak ortzi ilunean bezala pasa zen Stephen Jay Gould Euskal Herritik: distiratsu eta arrastoa utzita. EIEk antolatu eta Elhuyarrek babestutako Prosa Zientifikoari buruzko 1. Biltzarra Gould-en hitzaldi erakargarria baino gehiago izan zen, komunikabideetan argitaratutakoari erreparatuta bestela irudi bazezakeen ere.

Piraten itzulera

2001/11/01 Waliño, Josu -

Duela urtebete kaleratu zuen Elhuyarrek Piratekin matematikaren munduan 1 CD-ROMa, eta oraintxe eman diote 2000ko multimedia-aplikazio onenaren aitorpena ematen dion Migel Altzo saria. Bestalde, Piraten bilduma osatzeko ahaleginean, beste bi CD-ROM berri kaleratu ditu Elhuyarrek: Piratekin matematikaren munduan 2 eta Piratekin hizkuntzaren munduan 3. Matematikaz gain, euskara lantzeko aukera ere baduzue, beraz!

Jolastuz ikasi GEOGRAFIA

2001/09/01 Waliño, Josu -

Hezkuntzarako multimedia produktu berria kaleratu berri du Elhuyarrek: Jolastuz ikasi Geografia . Hamabi urtetik gorako haurrei zuzendutako CD ROMa da, eta geografian dituen ezagutzak neurtu eta jolastuz ikasi ahal izango du erabiltzaileak.

Euskal biruskontrakoa euskaraz

2001/07/01 Waliño, Josu -

Jakina da munduko biruskontrakorik erabiliena Bilbon garatuta dagoela. Panda Antivirus softwareaz ari naiz. Produktu hori Bilboko Panda Software etxeak garatu du urteetan, baina orain arte ez du euskarazko bertsiorik kaleratu. Biruskontrako berritua kaleratu du orain, ordea, eta oraingoan produktua euskaraz kaleratu du gainera. Biruskontrakoaren euskaratze-lana Elhuyarrek egin du.

Elhuyar Hiztegia Word-en

2001/01/01 Waliño, Josu -

Elhuyarren Euskara-Gaztelania/Castellano-Vasco hiztegia abiapuntu hartuta, tresna informatiko berria aurkeztu du Elhuyarrek erabiltzaileen esku jarriz: Word-en integratzen den hiztegia. Hiztegi hau Microsoft Word 2000rekin dabil; bertan menu berria instalatzen da eta idazten ari zaren testuko edozein hitzetan klik eginez bere baliokideak jaso ditzakezu.

Microsoft Office2000 euskaraz

1999/09/01 Waliño, Josu -

Munduan gehien erabiltzen diren aplikazio ofimatikoak iritsi dira gure herrira. Microsoft-en Office 2000ren euskaratzea amaitu berri dugu Elhuyar-en eta hil honetan bertan egongo da euskal erabiltzaileen esku. Oraingoan, Microsoft Word, Excel eta Outlook-en bertsiorik berrienak izango dituzue euskaraz; baita PowerPoint ere, baina azken hau gaztelaniaz.

Inkestaren emaitzak

1993/08/01 Elhuyar Zientzia -

"Elhuyar. Zientzia eta Teknika" aldizkariari buruz irakurleek azaldutako iritziak.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila