Snow-en Bi kulturak liburua euskaraz

Lopez Viña, Rakel

Marketin saila

Elhuyar Fundazioa

Inaki Irazabalbeitia Kimikako doktoreak itzuli eta moldatutako Bi kulturak liburua argitaratu du Elhuyar Fundazioak. Liburu hori C.P. Snow zientzialari eta idazleak idatzi zuen eta klasiko bat da zientziaren eta gizartearen harremanez diharduten lanen artean.

Snow-en Bi kulturak liburua euskaraz
2008/01/01 | Lopez, Rakel | Marketin Saila/Elhuyar Fundazioa
(Argazkia: -)

1959an C.P. Snowek Cambridgen Bi kulturak hitzaldia eman zuenean esandakoak hautsak harrotu zituen garaiko intelektualen artean. Snowen iritziz, Mendebaldeko kultura bi polo kontrajarritan bana daiteke: intelektual literarioak eta zientzialariak. Bi poloen arteko komunikaziorik ezaren ondorioz, lubaki gero eta sakonagoa sortzen ari da, bestalde.

Hona hemen Snowen hitzetan gogoeta horren mamia: "Alabaina, uste dut zientzia inondik inora ulertzen ez duen poloak beste guztiari eragiten diola. Ulertezintasun erabateko horrek, kultura 'tradizional' osoari horrelako kutsu azientifikoa ematen dio, guk sumatu baino sakonagoa, eta kutsu azientifiko hori onartzen duguna baino handiagoa da anti-zientifiko bihurtzeko heinekoa. Polo baten sentimenduak bestearen anti-sentimendu bihurtzen dira. Zientzialariak etorkizunaren jabeak badira, kultura tradizionalaren erantzuna izaten da etorkizunik nahi ez izatea. Kultura tradizionala da, zeini kultura zientifikoaren agerpenak neurri batean itzal azpimarragarri txikia egin dion, mendebaldea gobernatzen duena!"

Bere jardunean nagusiki Ingalaterrako gizarteaz eta haren nortasun bereziak eragindako ondorioez ari bada ere, bere gogoeta, Snowek berak seinalatzen duenez, Mendebaldeko gizarte aurreratuetara alda daiteke. Horren adibide da giro literario zein zientifikoetan Snowen ideiak sortutako eztabaida eta harrabotsa.

Snowen obra hau klasiko bat da zientziaren eta gizartearen harremanez diharduten lanen artean. Denboraren eta distantziaren iragazkia aplikatuta, kezka hori egungo Euskal Herrira ekar daiteke. Atariko mamitsu batean, Inaki Irazabalbeitiak, Snowen ideiak estakurutzat hartuta, XXI. mendearen hasiera honetan zientziak euskal gizartean jokatzen duen rolla z hausnarketa egiten du.

Lopez, Rakel
2
238
2008
1
040
Elhuyarren berriak; Bibliografia
Elhuyarren berriak
61

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzla. Ezeztatuz gero, ezingo duzu webgune honetan nabigatu. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.