Hemen da Irrika!

Arakistain Aizpiri, Lorea

Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Aldizkari berri bezain berritzailea da Irrika. Eta, izenak dioen bezala, irrika sortuko du. Zientziako teknologiako eta gizarte-zientzietako gaiak zabalduko ditu, gazteen artean jakintzarekiko eta ikerketarekiko jakin-mina, zaletasuna eta bokazioa piztu nahian. Guztia modu zirikatzailean, gaur-gaurko irudiarekin eta hiru hizkuntzatan, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Bi euskarritan, gainera; alde batetik, euskal ikasleek jasoko duten paperezko aldizkarian, eta, bestetik, on line, http://www.irrika.net atarian.

Hemen da Irrika!
2008/04/01 | Arakistain Aizpiri, Lorea | Elhuyar Zientziaren Komunikazioa
(Argazkia: -)

Hil honen erdialdean kalean izango da zero zenbakia, Euskal Herriko Unibertsitatearen ekimenez sortutako proiektuaren lehen fruitua. Edukiak lantzeko ardura Elhuyar Fundazioarena da, eta, horrez gain, Gipuzkoa, Bizkai eta Arabako foru-aldundien eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren laguntza du.

Zero zenbakia

Kaleratuko duen lehenengo zenbakian ideien, emozioen, garen bezalakoak egiten gaituenaren --hau da, garunaren-- kutxa ireki du Irrikak. Atea ireki eta garunaren etxean sartu da, nola eraikia dagoen ikustera. Eta euskal ikertzaileek etxe handi hori erabiliz egiten duten lanaren berri ere jaso du: fruitu-zukuekin egiten diren iruzurrak, krimenak argitzeko intsektuek duten balioa, gazte eta helduen debateen arteko desberdintasunak...

Ondoren, kalera atera da, Bilbo geologikoa ezagutzera. Kalea fosilez josita dagoela igarri du, eta bisita turistiko berezia proposatu du. Horrez gain, kalean, informazioa jasotzeko aukera ere izan du, eta gauza bitxi ugari jakin du: kakao-likorea uste baino zaharragoa dela, gazteek entzuten dituzten abestien % 42k drogak aipatzen dituztela, tatuaje elektronikoen atarian gaudela eta abar. Bestalde, mito batzuk ere hautsi zaizkio. Zientzialari ospetsuen gaineko txumu-mutxuek oro ez dela urre erakutsi diote, eta erdietan kale ere egiten dutela.

Eta, nola ez, pertsona interesgarriak ezagutu ditu: Eñaut Elorrieta Kez Zazpiko abeslari eta fisikaria; Gala Moreno, denboraldi luzeak Indiako Itsasoan ematen dituen ikertzailea; eta Nikaraguatik bueltatu berri den Ainhoa Jimenez ikaslea. Gai gehiago ere baditu, baina ez dizkigu guztiak orain kontatu nahi izan. Sekretu bat: zirrika ibili da, bero-bero eginda. Gainerakoak, guk geuk ikusi behar. Hau da Irrika!

Arakistain Aizpiri, Lorea
2
241
2008
4
032
Elhuyarren berriak
Elhuyarren berriak
37

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.