Antzinako populazioaren historia ezagutzea eta populazio horren inguruko galdera historikoei erantzutea interesgarria da oso. Are gehiago, informazio hori guztia gizakiaren hezur eta hondarretatik erauzitako material genetikoari esker jakiten bada. Horixe egin dute, hain zuzen ere, Arabako Aldaieta nekropolian. Alegia, antzinako DNAren azterketei esker, hango populazioaren berri jakin dute.
Plastikoz inguratuta bizi garela begi-bistakoa da. Plastiko-ekoizpenak eta -kontsumoak izugarri egin dute gora. Horiek birziklatzeko arazoak, berriz, oraindik asko dira, eta, gaur egun, sortzen diren hondakin plastikoen % 39 soilik berreskuratzen da.
Idatziz jasotakoa bilatzea erraza da sarean. Horretarako, kontsultatu nahi dugun hitza bilatzailean idaztea besterik ez dugu. Bilaketa horietan, ordea, audio-fitxategietan esandakoak galtzen ditugu besteak beste, betiere, audio-fitxategi horietan esandakoaren azalpenak testu idatzian jasotzen ez badira.
Disko gogorrak izugarri txikitzea lortu duen teknologiaren, eta, beraz, ordenagailu eramangarriak eta MP3 irakurgailuak unibertsal bihurtu dituen teknologiaren oinarri fisikoa magnetorresistentzia erraldoian (GMR) datza. Magnetorresistentzia erraldoia 1988an aurkitu zuten Peter Grünbergek eta Albert Fertek zuzentzen zituzten bi ikertzaile-taldek. Bi zuzendari horiek Fisikako Nobel saria jaso dute aurten. Albert Ferten taldeko kideetako bat, eta, beraz, GMR efektuaren aurkitzaileetako bat, izan zen Mario Baibich zientzialari argentinarra.
Itsasgarriak bi gainazalen artean ezartzen diren eta bi gainazal horiek banatzea eragozten duen lotura sortzen duten substantziak dira. Substantzia horietako asko produktu naturaletatik sortzen dira. Beste asko, berriz, naturan gertatzen diren zenbait fenomenoren imitazioz sortu dituzte. Guztiek ere helburu bera dute: bi gainazal, geruza edo material itsastea.
Metil polimetakrilatoan (PMMA) oinarritutako hezur-zementu akrilikoak askotan erabili dira aldaka-inplanteetan, protesia bera hezurrean ongi txertatzeko. Teknika berriagoetan, berriz, --bertebroplastian, esaterako-- zementua lesionatutako ornoan txertatzen da orratz luzeen eta estuen laguntzaz, eta prozesu guztia X izpien bidez behatzen da.
Begiz ikusten diren eta azaleratzen diren gaixotasunekin, sendagileek erraz erabaki dezakete zer gaixotasunen aurrean dauden; azaleratzen ez direnekin, ordea, teknologiak urteetan garatu dituen teknikak erabili behar dituzte, nahitaez. Nork ez ditu ezagutzen, esaterako, ekografiak?
Gero eta gehiago hitz egiten dute klima-aldaketaren balizko irtenbideei buruz: poluzio-iturrien ondorioak berehala gutxitu behar dira, eta hartu beharreko neurriak eta araudiak hainbat eremutara ari dira zabaltzen. Automobilgintzaren sektoreari ere iritsi zaio bere txanda.
Aizuntzeak edo elikagai-iruzurrak elikagai askori eragiten dieten arazo ekonomiko bilakatzen ari dira. Horregatik, elikagaiak 'benetakoak' direla bermatzea garrantzizkoa da oso. Fruitu-zukuekin, esaterako, jatorrizko zukua fruitu merkeago baten zukuarekin, --hala nola pomelo, mahats edo madari zukuarekin-- nahasten dute maiz. Alegia, zukua aizuntzen dute.
Aranzadi Zientzi Elkarteak antolatutako Astronomia Jardunaldien XVI. edizioan, Antxon Alberdi izan zen gonbidatuetako bat. Andaluziako Astrofisika Institutuan, astronomiaren punta-puntako esparruetan egiten du lan ikertzaile gipuzkoarrak.