Uda bete-betean sartuta gaude, eta hondartzak jendez lepo daude dagoeneko. Izan ere, leku aproposak dira milaka pertsonaren aisialdirako nahiz atsedenerako. Gainera, hondartza asko nabarmen hobetzen ari dira urtetik urtera. Horren harira, hainbat egitasmo jarri dituzte martxan Bizkaiko hondartzetan.
Gaur egun arte iraun duen zeramikaren bidez, antzinako zibilizazioak azter daitezke. Normalean, arkeologoek egiten dute lan hori, formen eta oreen itxuran oinarrituz. Lan hori osatzen ari dira orain EHUko Mineralogia eta Petrologia saileko geologoak, Geologian ohikoak diren teknikak erabiliz.
Lurraren azaleraren heren bat estaltzen dute, gutxi gorabehera, basamortuek. Itxuraz, bizirik gabeko eremu lehor amaiezinak dira. Lehorrak, benetan. Horrexegatik, hain zuzen ere, deritze basamortu. Baina ez dira eremu hilak. Eremu beroak izan daitezke, edo ez; basamortu hotzak ere badira. Baina beti dira eremu lehorrak.
EHUko Psikolinguistika Laborategian euskara-gaztelania elebitasuna ikertzen dihardute, hizkuntzaren eta burmuinaren arteko harremana aztertuz. Izan ere, giza burmuina bereziki antolatuta dago gu hizkuntzaren jabe egin gaitezen. Gainera, elebitasunaren inguruko ikerketetan haiekin elkarlanean dihardute Kataluniako eta Kanarietako hainbat ikertzailek. Testuinguru horretan, hizkuntza bateko hitz-ordena, egitura gramatikalak (kasua, komunztadura...) eta abar burmuinean nola egituratzen diren aztertzen dute.
Gizakiari ikaragarri gustatu zaizkio betidanik naturako material eder, koloretsu eta bitxiak: diamantezko lepokoa, esmeraldazko eskumuturrekoa... Ederrak bezain garestiak dira horiek guztiak. Ikus dezagun zergatik.
Elikagaien ketzea antzinako teknika da, gizakia bezain antzinakoa ia; hain zuzen, Harri Arotik erabiltzen da. Hala ere, kearen osagaien eta ketze-prozesuaren oinarri zientifikoen ezagutza berriagoa da, eta hainbat alderdi ikertzeke daude oraindik ere.
Egia da jende askok eta askok izan duela inoiz edo behin bizkarreko mina, baina ez da hil edo biziko gaixotasuna. Horregatik, nahikoa oharkabean bezala pasatzen da, eta gehientsuenok eraman egiten dugu nola edo hala. Kasu batzuetan, ordea, mina oso handia eta ia etengabekoa da, eta ebakuntza izaten da hori sendatzeko modu bakarra. Gaur egun beste aukera bat ere badago.
Euskal Autonomia Erkidegoko azaleraren erdia baino gehiago basoa da. Baina baso asko izateak ez du esan nahi osasuntsu daudenik; eta kantitatea baino garrantzitsuagoa da kalitatea.
Naturan betidanik existitu da elektrizitatea, eta hori ere ikasi du manipulatzen gizakiak. Izan ere, naturan, berez, korronte zuzena egon badago; tximista, esaterako, 150 milioi volteko deskarga elektrikoa da. Gizakiari, ordea, beste korronte-mota bat interesatzen zitzaion, eta baita asmatu ere. Korronte alternoa asmatu zuen.
Aeronautika-industrian, asko hazi da material konposatuen edo konpositeen erabilera azken urteotan. Hegazkin baten batez besteko bizitza 20 urtekoa da, eta, kontuan hartuta material konposatuko piezak konpondu beharrean ordezkatu egiten direla, aeronautikaren sektorea hondakin material asko sortzen hasi da.