San Josen (Kalifornia) jaio zen 1932an. Matematikako, Fisikako eta Kimikako ikasketak egin ditu, eta 1986an Kimikako Nobel saria irabazi zuen. Dibulgazioan eta zientziaz ez dakitenei irakasten lan handia egiten du, eta oso gustuko du lan hori, gainera.
Badakizu zer egin behar den lantokiko ordenagailuak su hartzen badu, zaborrera botatako papera erretzen hasten bada edo sukaldean ari zarela olioa erretzen hasten bada? Sutea nola edo hala itzali, noski. Horretarako, kasuan kasuko su-itzalgailua erabili behar da. Eta maiz horrek sortzen ditu zalantzak.
Gizentasunaren jatorria izan daiteke genetikoa, baina, normalean, kaloriak hartzearen eta galtzearen arteko desorekaren ondorio izaten da gehiegizko pisua. Azken urte hauetan hainbat ikerketa egin dira elikadurari, pisuari eta osasunari buruz; azkenetarikoa hauxe bera.
Begiak errimelez apaintzen edo ezpainak margotzen ditugun bakoitzean, lasai asko egiten dugu, ez badakigu ere zer produktu kimiko dituzten horiek guztiek. Badakigu produktu horien toxikotasuna aztertzeko testak, hein handi batean, animaliekin egindako saioetan oinarrituta daudela, eta fidatu egiten gara haiekin.
Tximista batek sortutako baso-suteak habitaten zatiketa eragin dezake. Horretan zalantzarik ez. Baina, zoritxarrez, gizakiak eragiten duen paisaiaren eraldaketa da, hein handi batean, habitat naturalen eta izaki bizidunen populazioen banaketaren erantzule nagusia.
Gurpil-aulkiaren beharra duten mugikortasun gutxiko pertsonek ohiko jardueretarako ezintasuna sentitzen dute maiz. Esaterako, ezgaitasun fisikorik ez duen pertsona batek ez du aparteko ahaleginik egin behar atea irekitzeko. Aldiz, mugikortasuna gutxitzen dion arazo fisikoren bat duenarentzat, ate hori ezin gaindituzko muga bihur daiteke.
Itsas zientzietako lizentziaduna da. Beti izan du algekiko grina, eta, gaur egun, Portugalgo kostaldeko alga bentonikoak ikertzen dihardu. Irailean Bilbon egin zen Botanika Kriptogamikoari buruzko XV. Sinposioan izan zen, eta guk ez genuen galdu harekin egoteko aukera. Gogo onez erantzun zien egindako galdera guztiei.
Konparazio ezagun batek harria baino gogorragoa dio , eta horrekin adierazi nahi izaten dugu zerbait suntsiezina dela, harria bezain gogorra eta iraunkorra. Baina harririk gogorrenak ere etengabeko aldaketa naturalen eraginpean daude, eta hondatu egiten dira. Adibidez, hareharriak.
Lantegi guztiek ez dute berdin zikintzen. Mota askotako industriako hondakin-urak daude, industria-jarduerak adina. Hoberena litzateke ez zikintzea, baina ia-ia ezinezkoa da hori. Hortaz, industria-mota bakoitzerako arazketa-sistema egokia aukeratu behar da.
Nazio Batuen Erakundeak zabaldutako datuen arabera, munduko herritarren % 60 baino gehiago biziko da hirietan 2030. urtean, hau da, hiru biztanletik bi hiritarrak izango dira. Ordurako, neurri egokirik hartu ezean, hiri handi batean bizitzea eta hango airea arnastea ez da batere onuragarria izango osasunerako. Izan ere, gaur egungo hirietan ere hainbat arazo sortzen dira: zaborra, poluzioa, zarata, smoga...