Bakterioek eta birusek sortutako infekzioek beste edozein gaixotasun-taldek baino jende gehiago hiltzen dute. Gutxi gorabehera, munduko heriotzen % 30 infekzioen ondorio dira. Bakterioei aurre egiteko, antibiotikoak erabiltzen ditugu; txertoek, berriz, bakterioen eta birusen aurrean babesten gaituzte. Hala ere, bai batzuek eta bai besteek badituzte beren eragozpenak. Hortaz, adituek proiektu berri bati ekin diote arazoari aurre egiteko.
Itsas zaldia arrain berezia da. Animalia-espezie gehienetan ez bezala, emeak arrari pasatzen dizkio arrautzak, hark ernaldu eta barruan eraman ditzan. Alegia, itsas zaldi arra geratzen da ‘haurdun’.
Urik gabe ezinezkoa da bizitzea. Ondasun oso baliotsua da, eta ezinbestekoa gizakiaren jarduera guztietarako. Baina kalte konponezinak ere egin ditzake urak. Eta Bizkaiak ere jasan izan ditu noizbait kalte horiek, hala nola, ibaien gainezkatzeak eta lehorteren bat edo beste; eta, noski, baita lehorte-garaiak berarekin dakartzan ur-murrizketak ere. Horri guztiari aurre egiteko, sare hidrometeorologikoa ezarri zuen martxan Bizkaiko Foru Aldundiak, eta, urtetik urtera, sare hori hedatzen ari dira.
Neptuno planetaren satelite handiena da Triton, 2.700 km-ko diametroa du gutxi gorabehera. William Lassell astronomo ingelesak aurkitu zuen 1846ko urriaren 10ean; Neptuno aurkitu zutenetik aste gutxira, hain zuzen ere.
Akuikulturak hazkunde handia izan du azken urteotan. Jakina denez, populazioaren hazkundearekin batera, janari eta elikagaien ekoizpena ere gorantz doa. Hori dela eta, uretako organismoen eskaria gero eta handiagoa da, eta arrantzaren bidez lor daitekeena ez da nahikoa sortzen diren beharrak modu egokian asetzeko.
Fisika kuantikoari maiz erantsi zaizkio zaila, ulertezina eta aspergarria izenondoak. Baina, segur aski, askok eta askok ez dute jakingo zer ezkutatzen den horren guztiaren atzean. Einstein maisu handia da fisika kuantiko horren ‘errudun’, hein handi batean. Izan ere, bultzada handia eman zion fisika kuantikoari, efektu fotoelektrikoaren bitartez. Efektu fotoelektrikoa, hitz potoloa, benetan.
Guztiok autoa gasolinaz bete ordez hidrogenoz beteko dugun eguna ez omen dago hain urruti; dagoeneko badira hidrogenoz baliatzen diren auto gutxi batzuk. Baina bi oztopo handi gainditu beharko dira: hidrogenoa merke eta garbi ekoizteko moduren bat topatzea bata eta hidrogenoa nola gorde asmatzea bestea.
Aurpegia bistan eramaten den gorputz-atala baino gehiago da. Pozaren nahiz tristuraren, pertsona osasuntsuaren nahiz gaixoaren, gaztetasunaren nahiz zahartzaroaren eta abar luze baten ispilu da. Baina, zoritxarrez, zenbait kasutan, aurpegiak berez duen mugimendua galdu egiten da, eta egoera horri aurre egin behar zaio, nola edo hala. Egoera latza da benetan, baina adituak etengabe ari dira lanean konponbide bila. Hona hemen horren adibide bat.
Biharamuneko planak egin edo, gutxienez, zer jantzi erabakitzeko, guztiok jakin nahi izaten dugu eguraldiaren iragarpena. Telebistara, irratira, Internetera edo egunkarietara jo ohi dugu hurrengo egunean zer eguraldi egingo duen jakiteko. Baina inor gutxi fidatzen omen da eguraldi-iragarleen lanaz.
Atmosferaren eta bizidun guztien artean gertatzen den elkarrekintza garrantzitsuenetako bat, bizidunentzat bederen, gasen trukea da; arnasketa, alegia. Arnasketa hori, baina, oso bitarteko desberdinen bidez egiten da. Gainera, bizidun askok bitarteko bat baino gehiago erabiltzen dituzte.