Albisteak

Hiesa zuen haur bati birusa ezabatzea lortu dute lehenengo aldiz

2013/03/05

Hiesarekin jaio zen haur bati birusak erabat ezabatzea lortu dute Johns Hopkins ospitaleko ikertzaileek, Mississippi eta Massachusetts unibertsitateetako ikertzaileekin batera. Ikertzaileek azaldu dutenez, terapia antirretrobirala haurra jaio eta berehala ematean datza, lehen 30 orduen barruan; hartara, gordailuetan ezkutatzea eragozten zaio birusari. Hain zuzen ere, hiesa duten pazienteetan, gordailuetan ezkutatutako birusak izaten dira gaitza berritzen eta indartzen dutenak, tratamendua eteten denean.

Kepler-37b, astrosismologiaz aurkitutako exoplaneta txikia

2013/03/01

Diametroa 3.900 kilometro besterik ez duen exoplaneta bat aurkitu du Kepler teleskopioak. Lurra baino hiru aldiz txikiagoa da, Merkurio bera …

Eduki guztiak irekita webgunean

2013/03/01

Apiriletik aurrera, Elhuyar aldizkariaren eduki guztiak hasieratik irekita egongo dira webgunean. Orain arte, azken bi hilabeteetako eduki batzuk osorik kontsultatzeko …

Alfred Wallaceren gutunak on line jarri dituzte

2013/03/01

Londresko Historia Naturalaren Museoak Interneten jarri ditu eskuragarri Alfred Wallaceren gutunak, Wallace Letters Online izeneko webgunean. Wallacek bidali eta jasotako …

DNAtxip bat garatu dute arreta falta eta hiperaktibitatearen nahastea diagnostikatzeko

2013/03/01

Arreta falta eta hiperaktibitateagatiko nahastearen (TDAH) diagnostikoa hobetzen lagundu dezakeen DNAtxip bat garatu du EHUko Araitz Molano biokimikariak, bere doktore-tesian. …

H5N1 auzia: Borondatezko luzamendua bertan behera utzi dute ikertzaileek

2013/03/01

H5N1 birusaren aldaera batzuekin ez ikertzeko duela urtebete hartu zuten erabakia bertan behera utzi dutela iragarri zuten joan den urtarrilaren …

Zergatik dira esateko hain zailak aho-korapiloak?

2013/02/28

Hitz egitean parte hartzen duten ahoko eta garuneko eremuak aztertzeko ikerketa batean, ikertzaileek ikusi dute zergatik trabatzen garen hain erraz …

Iberiar penintsulako bi perretxiko-espezie berri deskribatu dituzte

2013/02/27

Bi perretxiko-espezie berri deskribatu dituzte EHUko mikologo batzuek, Espainiako Erret Lorategi Botanikoko eta Esloveniako Baso Institutuko ikertzaileekin batera. Hydnum generoko …

Muskuilu-kola sintetikoa erabilgarri izan liteke medikuntzan

2013/02/25

Muskuiluek arroketan itsasteko erabiltzen duten itsasgarria imitatuz, itsasgarri berri bat sortu dute Illinoisko Unibertsitateko ikertzaileek, eta erakutsi dute medikuntzan aplikazio …

Hego Afrikan bizi-itxaropena luzatzea eta kutsatzeak gutxitzea lortu dute antirretrobiralek

2013/02/22

Hiesarekin lotuta Afrikatik iristen diren albisteak askotan etsigarriak diren arren, itxaropena pizten duten bi ikerketa argitaratu ditu Science aldizkariak. Hiesa tratatzeko erabiltzen diren antirretrobiralek Hego Afrikako eskualde ez-industrializatu batean izan duten eragina aztertu dute biek, eta, bietan gidaria hango unibertsitatea izan bada ere (KwaZulu-Nataleko Unibertsitatea), bakoitzak alderdi desberdinei jarri die arreta. Eta biek baieztatu dute tratamendu erretrobiralek ondorio onuragarriak izan dituztela.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila