Albisteak

Karnitina, haragi gorriaren eta edari energetikoen kalteen erantzule

2013/04/15

Karnitinaren eta arteriosklerosiaren arteko erlazio frogatu dute Cleveland klinikako ikertzaileek (Estatu Batuak). Nature medicine aldizkarian argitaratu duten artikuluaren arabera, hesteetan ditugun bakterioek karnitina metabolizatzen dutenean, trimetilamina-N-oxidoa sortzen dute (TMAO), eta jakina da metabolito horrek aterosklerosia eragiten duela.

Australopithecus sediba, eboluzioaren mosaiko bat

2013/04/12

Australopithecus sedibaren hezurren sei ikerketaren emaitzak argitaratu ondoren, nabarmen azaldu da hominidoen eboluzioaren konplexutasuna.

Adituen ustez, ikerketak mosaiko anatomiko …

Parkinsonaren tratamendu gisa erabil litekeen molekula bat sortu dute

2013/04/11

Parkinsonak kaltetu ohi duen garuneko eskualdean neuroinflamazioa eta neuronen heriotza gutxitzen dituen molekula bat sortu dute (S14) Ikerketa Zientifikoen Kontseilu …

Clarity, organoak garden bihurtzeko teknika

2013/04/10

Stanford Unibertsitateko bioingeniari-talde batek Clarity izeneko metodologia garatu du, organoak garden bihurtzeko, inola kaltetu gabe. Hala, posible egin dute haien …

X kromosoma hauskorraren sindromerako terapia berri bat aurkitu dute

2013/04/09

Achucarro neurozientzia-zentroko eta EHUko ikertzaileek terapia berri bat aurkitu dute X kromosoma hauskorraren sindromerako. Sistema endocannabinoidea modulatuz gaixotasunaren sintomak hobetzea …

Hiru dimentsioen efektua etorkizuneko telefono mugikorretan

2013/04/05

Argia difraktatzea izan daiteke gakoa pantaila baten irudia hiru dimentsiotan ikusteko, betaurreko berezien beharrik izan gabe. Hain zuzen ere, difrakzioan …

Landareen erantzun immunitarioan inplikatutako 400 gene baino gehiago identifikatu dituzte

2013/03/25

Landareek mikroorganismoak detektatzeko hartzaile izan daitezkeen 472 gene identifikatu dituzte. Hartzaile horiei diana immune deritze, eta haiek abiarazten dute landareen …

Ustekabeak Artizarreko hego-poloko zurrunbiloan

2013/03/24

Europako tamaina duen zurrunbilo bat dago Artizarreko hego-poloko atmosferan. EHUko Planeta Zientzien Taldeko astronomoek ikertu dute, eta emaitzak Nature Geoscience …

Pierre Deligne, 2013ko Abel saria

2013/03/21

Pierre Deligne matematikari belgikarrari emango diote 2013ko Abel Saria, matematikaren esparruko sari handienetako bat. Aurreko edizioetako saridunen kasuetan bezala, …

Neandertalaren orain arteko genoma osatuena aurkeztu dute

2013/03/21

2010ean neandertalaren genomaren zirriborroa plazaratu zuen Science aldizkariak. Egileak Max Planck Institutuko ikertzaileak ziren, eta orain ere haiek aurkeztu dute …

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila