Albisteak

Rachel Wood Oxford Unibertsitateko ikertzailea

“Irekiak izan behar dugu Iberiako hegoaldeko neandertalak aztertzean”

2013/02/21

Baliteke Iberiar penintsulako neandertalen fosilak gaizki datatuta egotea. Oxfordeko Unibertsitateko adituek, ultrairagazitako karbono-14 bidezko datazioa erabilita, ondorioztatu dute Iberiako hegoaldeko fosilak, batzuetan, uste baino zaharragoak direla: duela 45.000 urtekoak, gutxienez. Fosilek ez dute jatorrizko karbonoa bakarrik, ingurukoarekin kutsatuta egoten baitira. Hori gainditzeko, ultrairagazitako karbonoaren teknikak fosilaren kolagenoaren karbonoa besterik ez du aztertzen, eta, hala, kutsatutako guztia baztertuta, datazio fidagarriagoak ematen ditu. Hala ere, teknikak muga handiak ditu, klima beroko aztarnategietan hezurren kolagenoak ez baitu ondo irauten. Rachel Wood  Oxfordeko taldeko ikertzaile nagusiak emailez erantzun die Elhuyar aldizkariak egindako galderei.

Neuronen arteko konexioak indartzen dituzte prioiek

2013/02/21

Prioiaren aldaera arruntak garunean izan dezakeen funtzioari buruzko argibideak eman dituzte Triesteko Ikerketa Aurreratuen Nazioarteko Eskolako ikertzaileek Journal of Neuroscience …

Txipak magnetikoki hozteko teknologia berria

2013/02/20

CIC nanoGUNEko ikertzaileek txipak magnetikoki hozteko teknologia berri bat garatu dute, materialen tentsioan oinarritua. Aurrerapen horri esker, egungo teknologiek baino …

Inurrien puparen zarata

2013/02/20

Duela urte batzuk aurkitu zuten Myrmica generoko inurriek, feromonak ez ezik, soinuak ere erabiltzen dituztela beren artean komunikatzeko. Eta, orain, …

Alkoholismoarekin loturiko aldaera genetikoen intzidentzia aztertu dute EHUn

2013/02/19

Alkoholismoarekin loturiko aldaera genetikoak Euskal Herriko eta Espainiako biztanlerian zer maiztasunekin agertzen diren aztertu dute EHUko ikertzaileek, eta alkoholaren kontsumo …

GMI formularen arabera argalak diren pertsonen herenak egiaz obesoak dira

2013/02/15

Sei mila pertsona baino gehiagorekin egindako ikerketa batean, gorputz-masaren indizearen arabera argalak diren pertsonen herenak berez obesoak direla frogatu du Nafarroako Unibertsitate Klinikak.

Bizia aurkitu dute Antartikako izotz azpiko laku batean

2013/02/14

Antartikan, zortziehun metroko izotz geruzaren azpian dagoen Whillans lakuan bizia aurkitu dute ikertzaile estatubatuarrek. Urtarrilaren 28an iritsi ziren izotz …

Hidrogenoa lortzeko prozedura berri bat garatu dute

2013/02/12

Biooliotik hidrogenoa ateratzeko prozedura bat garatu du Aingeru Remiro ingeniari kimikoak, EHUn aurkeztutako doktore-tesian. Prozesu horrek ingurumen-inpaktu txikiagoa du gaur …

Penizilinak bultzatu zuen sexu-iraultza, ez pilula antisorgailuak

2013/02/12

Askotan jo izan da pilula antisorgailua Estatu Batuetan 1960ko hamarkadan gertatu zen sexu-iraultzaren eragile nagusitzat. Orain, ordea, Emory Unibertsitateko ekonomialari batek beste hipotesi bat plazaratu du. Haren esanean, sexu-jokabideetan sortu zen askatasun-giroa lehenago hasi zen, eta penizilinari dago lotuta, pilulari baino gehiago.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila