Albisteak

Hamahiru soluzio berri hiru gorputzen problemari

2013/03/15

Hiru gorputzen problemarentzat soluzio berri asko aurkitu dituzte Belgradoko Unibertsitateko fisikari batzuek. Problemak berez ez du soluzio orokorrik, baina bai kasu berezi jakin batzuetan; orain, fisikariek kasu berezi horietako asko topatu dituzte, eta soluzioak hamahiru familiatan sailkatu dituzte.

Higgs bosoiaren aurkikuntza berresten duten froga gehiago aurkeztu ditu CERNek

2013/03/14

Joan den uztailean iragarritako aurkikuntza Higgs bosoi bat dela berresten duten froga gehiago aurkeztu ditu gaur CERNek Moriond biltzarrean. …

2012ko Euskadi Ikerketa saria, EHUko Luis Vega González matematikariari

2013/03/14

Luis Vega González EHUko Analisi Matematikoko katedradunak jasoko du 2012ko Euskadi Ikerketa Saria. Deribatu partzialen ekuazioen ikerketan egindako lana nabarmendu …

Azken arrastoen arabera, Marte leku egokia izan zitekeen bizitzarako

2013/03/13

Curiosity ibilgailua Marteren azalean jarri zutenean, bi helburu zituela esan zuten NASAkoek: batetik, konposatu organikoen arrastoak bilatzea, eta, bestetik, …

Tumoreak hautemateko eta suntsitzeko sistema bat garatu dute nanopartikuletan oinarrituta

2013/03/12

Minbiziaren kontrako sistema berritzaile bat garatu dute Gaiker-IK4 buru izan duen proiektu batean. Tresna gisa nanopartikulak erabilita, tumoreen kokalekua zehaztea …

Viagrak obesitateari aurre egiteko balio duela frogatu dute

2013/03/12

Ikertzaileak aspaldi jabetu ziren sildenafilak, Viagrak, alegia, obesitateari aurre egiteko balio duela. Hain zuzen, epe luzean sildenafila hartzen zuten saguak …

Fukushima, bere onera itzuli nahian

2013/03/11

Bi urte igaro dira Fukushiman lehenik hondamendi naturala eta haren ondotik nuklearra gertatu zirela, eta egoera bere onera etorri gabe dago oraindik. Normaltasunera itzultzeak luze joko du, gainera: iazko gobernuak egindako planaren arabera, 40 urte inguru beharko dira hondatutako erreaktoreak kentzeko eta zentrala erabat eraisteko. Oraingo gobernuak, ordea, epeak laburtu nahi ditu, eta horretara bideratu du aurrekontuen zati bat.

Bertako landareak landatzen ari dira Bidasoako uharteetan, Baccharis halimifolia espeziearen kontrako planean

2013/03/08

Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika sailak bertako 14.000 zuhaitz eta zuhaixka landatzeko plana jarri du martxan Bidasoa ibaiko Galera …

Istripuetako biktimak larrialdietan immobilizatzeko material bat sortu du Tecnaliak

2013/03/07

Tecnaliak Varstiff materiala sortu du; hainbat forma har ditzakeen material bigun bat, hutsean zurrun bihurtzen dena, ohiko plastiko baten gogortasuna …

RNA zirkularra, geneen erregulatzaile

2013/03/07

Orain gutxi arte ia ezezagunak ziren RNA zirkular batzuek geneen erregulazioan parte hartzen dutela argitu dute Nature aldizkarian argitaratutako bi …

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila