Albisteak

Baiztatu dute Paleolitoan gizaki modernoa Afrikara itzuli zela

2016/05/19

Errumaniako Pestera Murieii kobazuloan aurkitutako 35.000 urteko emakume baten hezurrak jaso, eta hortzetako DNA aztertu dute EHUko Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animali Fisiologia saileko ikertzaileek. Hortzetako genoma mitokondriala begiratzean, gaur egun Afrika Iparraldean ohikoak diren ezaugarri genetikoak dituela ikusi dute, eta horien arbasoa dela ondorioztatu dute. Hortaz, egungo Afrika iparraldeko gizakiak Eurasiatik Afrikara bueltan joandako gizakien ondorengoak lirateke.

Sexu-jazarpena pairatu dute Estatu Batuetako medikuntza-ikertzaile emakumezkoen ia herenek

2016/05/18

Michigango Unibertsitateak egindako galdeketa baten arabera, Estatu Batuetako Osasun Institutuko (NIH) diru-laguntza jaso duten medikuntza-ikertzaile emakumezkoen % 30ak sexu-jazarpena pairatu …

Gaur banatu dira, Tabakaleran, aurtengo CAF-Elhuyar sariak

2016/05/11

Tabakaleran banatu dira aurtengo CAF-Elhuyar sariak. Xabier Artaetxebarria Artieda ingeniaria, Antton Alberdi Estibaritz biologoa, Edu Lartzaguren Urdangarin kazetaria eta Enrique …

Manuel Carreiras Valiña ikertzaileak jaso du 2015eko Euskadi Ikerkuntza Saria

2016/05/11

Manuel Carreiras (Lugo, 1959) psikologian doktorea da eta, 2008tik, Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL) ikerketa zentroko sortzaile …

Petrolioa desegiten duten hainbat bakterioren genomak deskodetu dituzte

2016/05/10

2010ean Deepwater Horizon petrolio-plataformak izan zuen isuria degradatzen lagundu duten bakterioen genomak deskodetu dituzte. Texasko Unibertsitatean egin dute ikerketa, eta …

Lehenengo aldiz, 13 eguneko giza enbrioiak lortu dituzte laborategian

2016/05/05

Legearen muga muturreraino eramanda, zientzialariek giza enbrioiak 13 egunez hazi dituzte laborategian, Nature eta Nature Cell Biology aldizkariek argitaratu berri …

Habitagarriak izan daitezkeen hiru planeta aurkitu dituzte Eguzkitik gertu

2016/05/03

Lurretik 40 argi-urtera, eta izar nano eta ultrahotz baten inguruan, hiru exoplaneta berri aurkitu dituzte. Tamainan eta tenperaturan, gure planetaren antzekoak. Lurretik kanpo bizia bilatzen dutenentzat, Eguzki Sistematik kanpo inoiz aurkitu diren planetarik interesgarrienak lirateke.

Giza gametoak sortu dituzte, larruazaleko zeluletatik abiatuta

2016/04/28

Gizaki baten larruazaleko zelula helduak birprogramatuta, gametoak sortu dituzte Valentziako Antzutasun Institutuan. Ikerketa in vitro egin dute, eta Shinya Yamanaka 2012ko Medikuntza Nobelak garatutako metodoan oinarritu dira.

Emakumeei pelbisa zabaltzen zaie ugalkotasun handieneko garaian, erditzea errazteko

2016/04/28

Ikerketa berri batek erakutsi du emakumeen pelbisa zabaldu egiten dela ugaltze-garaian, eta berriz estutzen dela emakumeek zahartuz doazen heinean, ugaltze-garaia amaitu dela erakutsiz bezala. “Denbora-tarte batez irekitzen den leihoa balitz bezala, gero itxi egiten dena”, adierazi dute ikertzaileek.

Txernobylgo hondamendiaren itzala ez da desagertu

2016/04/26

Azkenaldian, kutsu baikorra duen ikerketa bat baino gehiago argitaratu da, Txernobyl inguruko egoerari buruz. Esaterako, iazko urrian Current Biology-n argitaratutako batean baieztatu zuten erradioaktibitateak kutsatutako eremuan ugaritzen ari direla ugaztun handiak. Are gehiago, Ukrainiak eremua ingurumen-santutegi izendatuko duela adierazi du. Alabaina, Txernobylgo zentral nuklearreko hondamendiak utzitako ondorioak ez dira desagertu.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila